Ireki menu nagusia

Muladi Iberiar penintsulako musulmanen menpeko lurraldeetan bizi eta haien erlijioa hartu zuen kristau-jatorriko pertsonak izan ziren; haien ondorengoa eta haiei dagokiena[1]. "Musalima" (islamiardua) hitza ere erabiltzen zuten pertsona hauek izendatzeko.

XVI. mendeko aljamiado testua, hau da, erromantze hizkuntzako testua arabiar alfabetora transkribatua

EtimologiaAldatu

Hitza arabierazko مولدون muwallad hitzetik eratorria da euskarara. Muwallad jatorri nahasitako pertsona da, hau da, gurasoak bata arabiarra eta bestea ez arabiarra dituena, baina arabiarren artean eta islamiar kulturan hezitakoa[2].

Hizkuntzalarien artean batzuetan beste hitzen sustraitzat hartu da, adibidez "mulato" edo "mairuak". Muwalladen sustraia WaLaD (ولد) da, semea esan nahi duena[3].

HistoriaAldatu

Islamera bilakatutako jendea hainbeste izan zen VIII. eta IX. mendeetan ezen X. menderako gehiengoa ziren Al-Andalusen. Hala ere, islam aurreko ohiturak eta ezaugarriak mantendu zituzten[4]. Fede-aldaketa omeiar kalifarrek bultzatua izan zen baina inoiz bortxatua. Gehienek zergagatik bilakatu ziren musulman, hau da, dhimmi edo ez musulmanek ordaindu behar zuten jizya izeneko zerga ez ordaintzeko[5]. Beste asko, baita ere, gizartean aurrera egiteko bilakatu ziren musulman[6].

Muladien hizkuntza nagusia andalustar arabiera bazen ere, erromantze hizkuntzak edo euskara ere menperatzen zituzten. Politikoki shu'ubiyya izeneko mugimendua bultzatu zuten, arabiarrak ez ziren berberentzat eta muladientzat arabiarrek zituzten botere, aberastasuna eta estatusekin parekatzea eskatzen zuena[7].

Badaude muladi ospetsu batzuk, tartean euskaldunak ere, adibidez, Ibn Gharsiya eta Al-Tutili idazleak edo Musa ibn Musa ibn Qasi noblea.

Ikus, gaineraAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa Muladi.
  2. Bernards, Monique; Nawas, John (2005) Patronate and patronage in early and classical Islam BRILL 220 or..
  3. Versteegh, Kees (2006) Encyclopedia of Arabic Language and Linguistics BRILL.
  4. Catlos, Brian A. (2004) The victors and the vanquished Cambridge University Press 33 or. ISBN 9780521822343.
  5. Glick, Thomas F. (2005) Islamic and Christian Spain in the early Middle Ages BRILL 187 or. ISBN 9789004147713.
  6. Wolf, Kenneth Baxter (1988) Christians in Muslim Córdoba Christian Martyrs in Muslim Spain Cambridge University Press.
  7. Enderwitz, S. (1997) Encyclopedia of Islam 513 or..