Thalaba ibn Salama al-Amili

Thalaba ibn Salama al-Amili (arabieraz: ثعلبة بن سلامة العاملي‎; ?- 750) al-Andaluseko hemeretzigarren valia izan zen (742-743).[1]

Thalaba ibn Salama al-Amili
Al-Andaluseko valia

742 - 742
Bizitza
Herrialdea Omeiatar Kaliferria
Heriotza Egipto
Jarduerak
Jarduerak buruzagi militarra
Gradua jeneral

Aqua Portorako guduaren emaitza siriarren aldekoa izan arren, Balj ibn Bishr laster hil zen jasandako zaurien ondorioz, eta, beraz, bere tropek beste jeneral bat izendatu zuten vali berri, Thalaba ibn Salama al-Amili. Thalaba ibn Salama 'yemendar' bat zen, andalustar arabiar gehienak bezala, eta ez siriar 'Qays' tribukoa. Hala ere, gerra ez zen amaitu eta bere agintea apenas ez zen zabaltzen Kordobatik at. Hori zela eta, 743an, Handhala Ifrikijako valiak Abul-Khattar al-Husam ibn Darar al-Kalbi bidali zuen vali berri bezala. Thalaba ibn Salama Afrikara itzuli zen.

ErreferentziakAldatu

  1. Collins, Roger. (1983). Early Medieval Spain. New York: St. Martin's Press, 168 or. ISBN 0-312-22464-8..