Ireki menu nagusia

Valia (arabieraz والي wāli) zenbait estatu musulmanetan, probintzia edo eskualde bateko gobernadorea da[1]. Bere ardurapean dagoen unitate administratiboak valierri du izena[2].

Emirrak edo kalifak izendatua, Al-Andalusen administrazio zibila zuen ardurapean eta buruzagi militarrak edo caid izendatzen zituen.

Otomandar Inperioan sultanak izendatzen zuen bere probintziak gobernatzeko. Egun oraindik titulua erabiltzen da: Aljerian bere 48 probintzia gobernatzen dituzte, Marokon bere 16 eskualde, Irango Lorestan probintziaren gobernadoreak titulu hori dakar, eta abar.

ErreferentziakAldatu

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa Vali.
  2. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa Valierri.


  Artikulu hau politikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.