Ireki menu nagusia

Comédie-Française (kɔmedi fʁɑ̃sɛz) edo Théâtre-Français (teatʁ fʁɑ̃sɛ) Frantziako komedia-antzezleek sorturiko konpainia da, Molièreren taldeak, Théatre du Maraisek eta Borgoinako konpainiak bat egin ondoren (1680). Comédie-Française delakoak berebiziko garrantzia izan du Frantziako antzerkiaren historian.

Comédie-Française
Comédie Française colonnes.jpg
Kokapena
Herrialdea Frantzia
Eskualdea Île-de-France
MetropoleParis Handiko metropolia
HiriaParis
Historia eta erabilera
Irekiera1680ko abuztuaren 25a
Webgune ofiziala
Comédie-Française, XVII. mendearen bukaeran
Barrualdea, XVIII. mendearen bukaeran

Konpainia horren antzokia Parisko Errege Jauregia eraikuntzaren ondoan dago, gaur egun. Estatuak diruz laguntzen dio, eta frantses antzerki-lan klasikoak aurkezteaz gainera, gaur egungo egileen lanak ere ezagutarazten ditu. Comédie-Française taldea hogeita hamarren bat kidek osatzen dute; horiek taldearen administrazioan eta kudeaketan dihardute. Bestalde, administratzaile bat izendatzen da sei urtez behin, eta berak hautatzen ditu egitarauak eta zuzendariak. Comédie-Françaisen ospetsu egin diren antzerkigileen artean aipagarriak dira: Baron, Talma, Mlle Mars, Rachel, Sarah Bernhardt, Cécile Sorel, Madeleine Renaud, Louis Seigner, Jacques Charon, Denise Gence.

Informazio praktikoaAldatu

  • Helbidea: 1 Place Colette, 75001
  • Ordutegia:
    • 11:00 - 18:00 astelehenetik larunbatera
    • Igandetan itxita
  • Geltokia:     Palais Royal – Musée du Louvre

ErreferentziakAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Comédie-Française