Puebla
Puebla Mexikoko 31 estatu federaletako bat da, herrialdearen ekialdean dagoena. Iparraldean Tlaxcala eta Hidalgorekin du muga, ekialdean Veracruzekin, mendebaldean Mexikoko estatua, Hidalgo, Tlaxcala eta Morelosekin eta hegoaldean Oaxaca eta Guerrerorekin. 34.290 kilometro koadroko eremua hartzen du, eta 5.779.829 biztanle zituen 2010ean.[1] Hiriburua Puebla de Zaragoza da. Beste hiri handi batzuk Cholula, Atlixco eta Tehuacán dira.
Puebla | |
---|---|
![]() | |
Administrazioa | |
Herrialdea | ![]() |
Hiriburua | Puebla |
Gobernadorea | José Antonio Gali Fayad (PAN) |
Laburdura | Pue. |
Diputatuak | 18 |
Geografia | |
Koordenatuak | 19°00′13″N 97°53′18″W / 19.0036°N 97.8883°W |
![]() | |
Azalera | 34.290 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 5.779.829 biztanle (2010[1]) |
Dentsitatea | 168.56 bizt/km² |
http://www.puebla.gob.mx/ |
Geografia Aldatu
Puebla estatuan du iturburua Balsas ibaiak (720 km).
Ekonomia Aldatu
Nekazaritza (kafea, azukre kanabera, artoa, garia, garagarra, kotoia) eta mea ustiakuntza (zink, urre eta gas natural hobi garrantzitsuak) dira ekonomia jarduera nagusiak.
Ondasun nabarmenak Aldatu
Antzinako aztarnategi garrantzitsuak dira Puebla estatuan.
Irudi galeria Aldatu
Ikus, gainera Aldatu
Erreferentziak Aldatu
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ a b Macmillan, Palgrave, The Statesman's Yearbook 2017: The Politics, Cultures and Economies of the World, 823. orrialdea, Macmillan Publishers, books.google.es
Kanpo estekak Aldatu
- (Gaztelaniaz) Puebla estatuko gobernuaren webgune ofiziala, puebla.gob.mx