Agur Xiberua
Zuberoako kanta, honez gero euskaldun anitzek ezagutua. Pierre Bordazarre Etxahun-Irurik idatzi zuen 1946an. Zuberoak eman duen pastoral-egile argi eta hoberena izan zen, 1908an jaio eta 1979an hil zen, Zuberoako antzerki tradizional moldean 9 pastoral idatzi zituen.[1]
Agur Xiberua | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1946 |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | euskara |
Hitzak | Pierre Bordazarre |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Pierre Bordazarre |
Berak egindako 100 kantu baino gehiago bildu zituen liburu batean. Horietatik ezagunenak dira, seguruenik, Agur Xiberua, Goizian argi hastian eta Oi ama Eskual Herria.
Harmonika eta txirula jotzen ere ikasi zuen.
Bigarren Mundu Gerran soldadu aritzea egokitu zitzaion, eta gerra horretan galdu zuen anaia. Pierre bederatzi hilabetez preso egon zen Alemanian,
HitzakAldatu
Jatorrizkoa zubereraz[2] | Euskara batuaz |
---|---|
Sor lekhia ützirik gazte nintzalarik
Parisen sarthü nintzan kurajez betherik Plaserez gose eta bürian hartürik Behar niala alagera bizi Bostetan geroztik Nigar egiten dit Xiberua zuri
Agur Xiberua Bazter güzietako xokhorik eijerrena Agur sor lekhia Zuri ditit ene ametsik goxuenak Bihotzan erditik Bostetan elki deitadazüt hasperena Zü ützi geroztik Bizi niz tristerik Abandonatürik Ez beita herririk Parisez besterik Zü bezalakorik.
Eta segür goratik aide freska hartzen Gañ behera so-ginik betzait üdüritzen Orhi gañen nizala agitzen Bena ez dira heben Bazterrak berdatzen Txoriek khantatzen!
Ni Atharratzerat Ene azken egünen han iragaitera Orhiko txoriaren khantüz behatzera Pharka ditzan nik egin nigarrak Hots xiberotarrak aintzinian gora Üskaldün bandera! |
Sor lekua utzirik gazte nintzelarik
Parisen sartu nintzen kuraiez beterik Plazerez gose eta buruan harturik behar nuela alai bizi Maiz (bostetan geroztik) negar egiten dut Zuberoa zugan pentsatzen!
Agur Zuberoa, Bazter guztietako txokorik ederrena. Agur, jaioterria (sor lekua) zurekin ditut nire ametsik gozoenak. Bihotzaren erditik maiz (bostetan) haserretu nintzen zurekin Zu utzi geroztik bizi naiz tristerik abandonaturik Ez baita herririk Parisez besterik zu bezalakorik.
eta oso altu dugu aire fresko hartzen. Gainetik behera so eginik iruditzen baitzait Orhi gailurrean nagoela. Baina ez dira hemen bazterrak berdetzen txoriek kantatzen!
ni Atharratzera ene azken egunak han iragaitera Orhiko txoriaren kantuz behatzera Parka ditzan nik egin negarrak Hots zuberotarrak aitzinean gora euskaldun bandera! |
DoinuaAldatu
Hau da doinuaren partitura:[3]
ErreferentziakAldatu
- ↑ «Piarres BORDAÇARRE» EKE (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).
- ↑ "Etxahun-Iruri khantan" Paue, 1977
- ↑ (Gaztelaniaz) «Agur Xuberoa - partitura (Herrikoia de Herrikoia)» partiturak.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-14).
Ikus, gaineraAldatu
- Goizian argi hastian
- Oi ama Eskual Herri (Anaia etxen da ezkuntü)
- Laida pilotaria
- De Trevilleren azken hitzak,
- Ama Euskadi.
- Etxahun Koblakari pastorala
- Iparragirre pastorala
Kanpo estekakAldatu
- "Agur Xiberüa" abestia entzungai.
- Agur Xiberua, Hitzak. Etxahun Iruri EKEn
- Agur Xiberua, partitura Partiturak.eus
- Itzulpena frantseses : http://kanta64.free.fr/chants_basques .php