Oi Ama Eskual Herri

Benito Lertxundiren abestia
Anaia etxen da ezkuntü» orritik birbideratua)

Oi Ama Eskual Herri Pierre Bordazarre (Etxahun Iruri) zuberotarrak idatzi zuen abestia da, Anaia etxen da ezkuntü izenpean. Urteak pasata Benito Lertxundi kantautoreak 1981ean moldatu zuen abestia Oi Ama Eskual Herri izenburuarekin, eta Altabizkar/Itzaltzuko bardoari bere laugarren albumean argitaratu zuen. Etxahun Irurik Mireille Mathieu frantses abeslariaren Acropolis adieu hartu zuen doinurako oinarri.

Oi Ama Eskual Herri
Benito Lertxundi(r)en abestia Altabizkar/Itzaltzuko bardoari albumetik
Argitalpena1981
Musika motaFolk
HizkuntzaEuskara
IdazleaPierre Bordazarre


Etxahun Iruri (Pierre Bordazarre)
Benito Lertxundi

Pierre Bordazarrek (1908-1979) bereak ziren 100 kantu baino gehiago bildu zituen Khantan liburuan 1977an.[1][2] Horietatik ezagunenak dira, seguruenik, Agur Xiberua, Goizian argi hastian eta Oi ama Eskual Herria. Harmonika eta txirula jotzen ere ikasi zuen. Bigarren Mundu Gerran soldadu aritzea egokitu zitzaion, eta gerra horretan galdu zuen anaia. Pierre bederatzi hilabetez preso egon zen Alemanian, Euskal Herritik urruti. Ogibidez laboraria eta artzaina zen.

Benito Lertxundiren bertsioak, segur aski zabalduenak, akats batzuk ditu letretan. Etxahun Iruriren hau oso kanta ezagun bilakatu zen eta 2005ean Euskal Telebistak antolatu zuen Euskal Kanturik Onena saioan doinu hautatuen zerrendan egon zen. Doinu goxoa izan arren, 2012an Donostiako eztegu batean istilu bat sortu zuen .[3]

Hitzak aldatu

                I

Anaia etxen da ezkontü,

Bortxatü niz orai joaitera

Ene opilaren egitera,

Pariserat banoazü


                Errepika

O ama Eskual-Herri goxoa,

Zütarik hürrün tristerik banoa,

Adios ene etxondoa,

Adios Xiberoa


                II

Pariseko bizitzea,

Lan kostüz irus bagoatzü

Hargatik berantzen zitadazü,

Zure berriz ikustea.


                III

Bena denbora da llabürxko,

Otoi ama entzün nezazü

Xoko bat haüta ezadazü,

Azken egün horientako

Erreferentziak aldatu

  1. «Khantan - Etxahun-Iruri» armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-17).
  2. Bordazarre, Pierre. (1977). Khantan. I.P.A. Jakes Larrondo agertzailea.
  3. «La boda acabó en pelea multitudinaria» Diario Vasco 2012-10-30.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu