Agur Xiberua

Zuberoko kantu tradizionala
Agur Xiberoa» orritik birbideratua)

Agur Xiberua Zuberoako kanta da, honez gero euskaldun anitzek ezagutua. Pierre Bordazarre Etxahun-Irurik idatzi zuen 1946an. Zuberoak eman duen pastoral-egile argi eta hoberena izan zen, 1908an jaio eta 1979an hil zen, Zuberoako antzerki tradizional moldean 9 pastoral idatzi zituen.[1] Ogibidez laboraria eta artzaina izan zen.

Agur Xiberua
Jatorria
Argitaratze-data1946
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
TonoaDo maior
HitzakPierre Bordazarre
Bestelako lanak
MusikagileaPierre Bordazarre

Berak egindako 100 kantu baino gehiago bildu zituen liburu batean. Horietatik ezagunenak dira, seguruenik, Agur Xiberua, Goizian argi hastian eta Oi ama Eskual Herria.

Harmonika eta txirula jotzen ere ikasi zuen.

Bigarren Mundu Gerran soldadu aritzea egokitu zitzaion, eta gerra horretan galdu zuen anaia. Pierre bera bederatzi hilabetez preso egon zen Alemanian,

Etxahun-Iruri
Ühaitza - Mendikota - Xiberoa
Barkoxe, Zuberoa

Hitzak

aldatu
Jatorrizkoa zubereraz[2] Euskara batuaz edo
Sor leküa ützirik gazte nintzalarik

Parisen sartü nintzan korajez beterik

Plazerez gose eta bürüan hartürik

Behar nüala alagera bizi

Bostetan geroztik, nigar egiten dit

Xiberoa zuri


Errepika :

Agur Xiberoa

Bazter güzietako xokorik eijerrena

Agur sor leküa

Zuri ditit ene ametsik goxoenak

Bihotzaren erditik

Bostetan elki deitadazü hasperena

Zü ützi geroztik bizi niz tristerik,

Abandonatürik, ez beita herririk

Parise ez besterik, zü bezalakorik.


Palazio ederretan gira alojatzen

Eta segür goratik aire freska hartzen

Gain behera soginik beitzait üdüritzen

Orhi gainen nizala agitzen

Bena ez dira heben bazterrak berdatzen

Txoriek kantatzen!


Ametsa lagün nezak ni Atharratzera

Ene azken egünen han igaraitera

Orhiko txoriaren kantüz behatzera

Parka ditzan nik egin nigarrak

Hots xiberoatarrak, aintzinean gora

Eüskaldün bandera!

Sor lekua utzirik gazte nintzelarik

Parisen sartu nintzen kuraiez beterik

Plazerez gose eta buruan harturik

behar nuela alai bizi

Maiz (bostetan geroztik) negar egiten dut

Zuberoa zugan pentsatzen!


Errepika:

Agur Zuberoa,

Bazter guztietako txokorik ederrena.

Agur, jaioterria (sor lekua)

zurekin ditut nire ametsik gozoenak.

Bihotzaren erditik

maiz (bostetan) atera zaut etsipena

Zu utzi geroztik, bizi naiz tristerik

Abandonaturik, Ez baita herririk

Parise ez besterik, zu bezalakorik.


Palazio ederretan gara alojatzen

eta oso altu dugu aire fresko hartzen.

Gainetik behera so eginik iruditzen baitzait

Orhi gailurrean nagoela.

Baina ez dira hemen bazterrak berdetzen

txoriek kantatzen!

Amets eraman nezazu ni Atharratzera

ene azken egunak han igaraitera

Orhiko txoriaren kantuz entzutera

Parka ditzan nik egin negarrak

Hots zuberotarrak, aitzinean gora

euskaldun bandera!

Doinua

aldatu

Hau da doinuaren partitura:[3]

 

Erreferentziak

aldatu
  1. «Piarres BORDAÇARRE» EKE (Noiz kontsultatua: 2022-01-27).
  2. "Etxahun-Iruri khantan" Paue, 1977
  3. (Gaztelaniaz) «Agur Xuberoa - partitura (Herrikoia de Herrikoia)» partiturak.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-14).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu