The Wizard of Oz (1939ko filma)

The Wizard of Oz (euskaraz Ozeko Aztia) 1939ko Victor Fleming estatubatuar zinema zuzendariaren filma bat da. Halere eta nahiz eta filmaren tituluetan ez agertu, Norman Taurog, Richard Thorpe, George Cukor, King Vidor eta Mervyn LeRoy zinema zuzendariek ere parte hartu zuten. Denborarekin kultuzko filma bilakatu da.

The Wizard of Oz (1939ko filma)
Jatorria
Argitaratze-data1939
IzenburuaThe Wizard of Oz
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoafantasiazko filma, musika-filma, abenturazko filma, family film (en) Itzuli, eleberri batean oinarritutako filma, film dramatikoa eta cinematic fairy tale (en) Itzuli
Hizkuntzaingelesa
Iraupena98 minutu
Koloreakoloretakoa, Sepia eta zuri-beltzekoa
TelesailaFamily Classics (en) Itzuli
Deskribapena
OinarrituaOZeko aztia
Honen parte daMemory of the World Register – Europe and North America (en) Itzuli
Vatican's list of films (en) Itzuli
National Film Registry (en) Itzuli
Grabazio lekua(k)Sony Pictures Studios (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Victor Fleming
King Vidor

Gidoigilea(k)Noel Langley (en) Itzuli
Florence Ryerson
Edgar Allan Woolf
Arthur Freed
Jack Haley (en) Itzuli
Bert Lahr
Herman J. Mankiewicz
Ogden Nash
George Seaton
L. Frank Baum
Irving Brecher (en) Itzuli
William H. Cannon (en) Itzuli
Herbert Fields
Samuel Hoffenstein
John Lee Mahin (en) Itzuli
Robert Pirosh (en) Itzuli
Sid Silvers
Yip Harburg
[[Kategoria:Noel Langley (en) Itzuli idatzitako filmak]]



[[Kategoria:Jack Haley (en) Itzuli idatzitako filmak]]





[[Kategoria:Irving Brecher (en) Itzuli idatzitako filmak]]
[[Kategoria:William H. Cannon (en) Itzuli idatzitako filmak]]


[[Kategoria:John Lee Mahin (en) Itzuli idatzitako filmak]]
[[Kategoria:Robert Pirosh (en) Itzuli idatzitako filmak]]

Antzezlea(k)
Judy Garland (Dorothy Gale (en) Itzuli)
Frank Morgan
Ray Bolger
Jack Haley (en) Itzuli
Bert Lahr
Margaret Hamilton
Billie Burke
Charley Grapewin
Pat Walshe
Terry (en) Itzuli
Clara Blandick
Lois January
Margaret Pellegrini
Meinhardt Raabe (en) Itzuli
Rolfe Sedan
Jerry Maren
Billy Curtis
Mitchell Lewis (en) Itzuli
Adriana Caselotti
Billy Bletcher (en) Itzuli



[[Kategoria:Jack Haley (en) Itzuli antzeztutako filmak]]





[[Kategoria:Terry (en) Itzuli antzeztutako filmak]]



[[Kategoria:Meinhardt Raabe (en) Itzuli antzeztutako filmak]]



[[Kategoria:Mitchell Lewis (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Billy Bletcher (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
EkoizleaArthur Freed
Konpainia ekoizleaMetro-Goldwyn-Mayer
EdizioaBlanche Sewell (en) Itzuli
Ekoizpen-diseinatzaileaMalcolm Brown (en) Itzuli
William A. Horning (en) Itzuli
Jack Martin Smith (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaHarold Arlen
Argazki-zuzendariaHarold Rosson
Jantzi-diseinatzaileaAdrian
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaKansas, Land of Oz (en) Itzuli, Emerald City (en) Itzuli eta Munchkin Country (en) Itzuli
Fikzio-unibertsoaOz universe (en) Itzuli
Historia
Jasotako sariak
Nominazioak

thewizardofoz.warnerbros.com
IMDB: tt0032138 Filmaffinity: 615537 Allocine: 29738 Rottentomatoes: m/the_wizard_of_oz_1939 Mojo: wizardofoz Allmovie: v55014 TCM: 852 Metacritic: movie/the-wizard-of-oz-1939 TV.com: movies/the-wizard-of-oz
Discogs: 265450 Allmusic: mw0000192368 Netlix: 70039535Edit the value on Wikidata
kronologia
The Wizard of Oz (1939ko filma) Return to Oz (en) Itzuli

Filma L. Frank Baum idazleak 1900. urtean idatzitako The Wonderful Wizard of Oz eleberrian oinarritua dago.

Filma hau sei Oscar Sarietarako izendatua izan zen, urte hartan Gone with the Wind filma lehiakide gogorra izan zuen eta ia sari guztiak bereganatu zituen, halere The Wizard of Oz filmak bi sari irabazi zituen: Jatorrizko soinu banda onena eta Jatorrizko abesti onena, azken hau Over the Rainbow abesti ospetsuari esker.

Sinopsia

aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Dorothy Gale neskato umezurtza bere izeba Emma Clara Blandick eta osaba Henry-rekin batera Kansaseko baserri batean bizimodu lasaia darama, haiekin batera hiru morroi xelebre bizi direlari: Hunk (Ray Bolger), Zeke (Bert Lahr) eta Hickory (Jack Haley). Egun batez, Dorthyren Toto txakurrak haien bizilaguna den Gulch andere neskazar zorrotzari (Margaret Hamilton) hozka egindo dio. Gulch andereak sheriffaren aginduz txakurra berarekin eramango du, nahiz eta Emma izebak eta Henry osabak ez eramateko eskatu. Totok ihez egin eta Dorothyrengana itzuliko da, hau erabat poztu eta laster Gulch anderea bueltan izango duetala ohartzen delarik. Toto berarekin bat eraman eta "Ostadarraren gain" bizitza hobe baten bila abiatzea erabakitzen du.

Bidaia abiatzean Dorothy neskatoak Marvel profesorea (Frank Morgan) topatuko du, Dorothyz axolatu gabe, neskatoari bere izeba Emma gaixo dagoela sinistaraziko dion azti xarmant baina gezurti bat. Dorothy baserrira itzultzen saiatuko da, baina aurretik bere familia etxearen atzealdeko soto batean ezkutatzera behatuarazi dituen tornado baten ondorioz kolpe bat jaso eta Dorothy etxe barnean zerraldo erori eta konorterik gabe geldituko da.

 
Goitik behera: Dorothy neskatoa, Ozeko Aztia, Txorimaloa, Leoia eta Latoizko Gizona.

Dorothy esnatu eta tornadoak etxea irentsi duela jabetzean nahasturik geldituko da. Gelako lehiotik Gulch anderea erratz baten gainean hegan doan sorgin beldurgarri batean bilakatua ikusiko du. Geroxeago, tornadoak Dorothy eta Toto txakurra dauden etxea Ozeko ostadarrean erortzen utziko ditu.

Glinda, Iparraldeko Sorgina (Billie Burke), iritsi eta Dorothyri Munchkinland ("Ipotxen Lurraldea") lurraldean dagoela berri emanen dio. Dorothyk Ekialdeko Sorgin Gaiztoa hil duela ere esaten dio, bere etxea haren gainean eroraraziz. Sorginak errubi kolorezko zapata edo txapinak zeramatzan.

Glinda adoretuta, ipotxak euren ezkutalekuetatik irten eta sorgin maltzurraren heriotza ospatzen dute, baina bapatean haren ahizpa den Mendebaldeko Sorgin Gaiztoa azaldu (hau ere Margaret Hamilton aktoreak antzeztua) eta bere ahizparen errubizko zapata boteretsuak berari emateko eskatuko du. Glindak aztikeriz errubizko zapatak Dorothyren oinetan ipiniko ditu eta Mendebaldeko Sorgin Gaiztoari bere ahalmenek Ipotxen Lurraldean inongo gaitasunik ez dituztela oroituaraziko dio. Mendebaldeko Sorgin Gaiztoak Dorothyz mendekatzea hitzemango du eta etorri den gisa bat-batean sugar eta ke artean joango da.

Glindak Dorothyri Kansasera itzultzeko modu bakarra Hiri Esmeraldan bizi den Ozeko Aztiari laguntza eskatuz dela aipatuko dio. Bestalde, Glindak Dorothyri errubizko oinetakoak inoiz ez kentzeko eta Hiri Esmeraldara doan harlauza horizko bidea jarraitzeko ohartuko dio.

Harlauza horizko bidean barna doala, Dorothyk hiru adiskide egingo ditu: burmuinik gabeko txorimaloa (hau ere Ray Bolger aktoreak antzeztua), bihotzik gabeko latoizko gizona (hau ere Jack Haley aktoreak antzeztua) eta lehoi koldarra (hau ere Bert Lahr aktoreak antzeztua). Hiru adiskideek Dorothy neskatoari aztia bilatzen lagunduko diote, bide batez haietako bakoitzak ere euren nahia edo irrikia lortzeko itxaropenez (burmuina, bihotza eta kemena). Bidean zehar sagarrondo haserretuek erasotuko dituzte, Mendebaldeko Sorgin Gaiztoak ere laukotea geldiarazteko saiakerak burutuko dituelarik.

Azkenik Hiri Esmeraldara ailegatu eta sorginak euren gain hegan eta zeruan kezko erratzez «DOROTHY AMORE EMAN» ("SURRENDER DOROTHY") hitzak idatzi ostean aztia topatzea lortuko dute. Aztia (hau ere Frank Morgan aktoreak antzeztua) su eta kez inguratutako buru beldurgarri eta hegalari modura agertzen zaie. Sorginaren erratz hegalaria eureganatzeko gai izan ezkero, laukotea laguntzeko prest agertzen da.

Sorginaren gaztelurako bidean, laukoteak tximino hegalari batzuen erasoa jasaten du, Dorothy eta Toto atzeman eta sorginari ematen dizkiotelarik, honek neskatoari errubizko oinetakoak emateko eskatuko dio. Dorothyk uko egitean, sorginak haiek indarrean kentzen saiatuko da, baina txinparta zaparrada batek bere asmotik geldiaraziko du. Dorothy bizi den arteraino oinetakoak bereganatzea ezinezkoa izango zaiola jakiten duenean, sorginak neskatoa hiltzea gogoeta egiten du.

Totok gaztelutik ihea egin eta txorimaloa, latoizko gizona eta lehoia topatuko ditu, hirukotea gaztelurantz gidatuz. Han hiruak eta txakurra ezkutuan daudela, hiru gerlarik erasotuko dituzte. Leoiaren garaipenaren ondoren, honek eta beste bi adiskideek gerlarien erropekin jantzi eta gazteluan barneratuko dira. Jada barnean daudela, Dorothy askatu eta ihes egiten saiatuko dira. Sorginak eta bere gerlariek adiskide taldea terraza batean txokoratuko dituzte. Sorginak txorimaloari su eman eta Dorothyk ur -ontzi batez sua amatatuko du, baina nahigabe sorgina urez busti eta sorgin izutua denen begien aurrean desegin eginen da. Gainera taldearen harridurarako, gerlariak sorginaren heriotzarekin alai agertzen dira. Gerlariek sorginarengandik askatzeagatik Dorothyri eskerron gisa haren erratz hegalaria emango diote. Jada itzuli eta aztiaren aurrean daudela, "Zoazte eta bihar itzuli" esaten die. Totori esker aztia berez ez dela zinezko aztia aurkituko dute, gortina baten atzealdean dagoen gizon arrunt bat baizik. Hau jakitean, laukotea aztiak iruzur egin diela eta goibel daude, baina aztiak zentzua erabiliz euren arazoentzako konponbidea ematen die: txorimaloari diploma bat emango dio, latoizko gizonari bihotz itxurako erlojua eta lehoiari kemenaren domina.

Aztiak laukoteari bera ere jaiotzez Kansaskoa dela azalduko die, eta bera Ozen egotearen arrazoia bere globo aerostatikoak matxuran dagoela. Aztiak Dorothy neskatoa jaiotetxera globoz eramatea hitzematen du, baina behin txorimaloa, latoizko gizona eta leoia Hiri Esmeraldaren arduraz laga eta gero. Aireratu baino aurretik, Totok globoaren saskitik jauzi egin eta katu baten atzetik joanen da. Dorothyk ere txakurra harrapatzeko saskitik jauzi egin eta aztiak globoaren kontrola galduko du, honenbestez neskatoa eta txakurrik gabe aireratuko delarik. Dorothy gainontzeko bere bizitza osoko egunak Ozen iragateko ideiara egin den unean Glinda agertuko da, eta neskatoari bere errubizko oinetakoak bera eta txakurra jaiotetxera itzultzeko erabiltzeko esango dio. Glindak neskatoari hasiera batean oinetakoen botere hura nahita esan ez ziola aipatuko dio,honela neskatoak "bere bihotzaren desioa bere patioan topatzeko gai ez bazen, orduan zinez inoiz galdu ez zuelako" ikas zezan.

Dorothy eta Totok euren adiskideak agurtu eta Glindaren argibideei buru belarri jarraitzen diete: «zure orpoak batera kolpatu eta honako hitz hauek errepikatu: 'Jaiotetxea bezalako beste lekurik ez zegon'. Bapatean neskatoa esnatu eta bere familia eta lagunez inguratua dagoela ikusiko du, haiei bere bidai bitxia azalduz. Denak barre egin eta dena amesgaizto bat izan dela esanen diote. Dorothy alai batek Toto besarkatu eta bere bidaia benetakoa izan dela erabat sinistarazita txakurrari honako esaldi hau aipatzen dio: «Zinez jaiotetxea bezalako beste lekurik ez zegok».

Aktoreak

aldatu
 
Lehoi koldarra (Bert Lahr), Dorothy (Judy Garland), Txorimaloa (Ray Bolger) eta Latoizko Gizona (Jack Haley).

Kanpo estekak

aldatu