Acheul aldi
(«Acheulear kultura» orritik birbideratua)
Acheul aldia Behe-Paleolitoko aldia da, aurpegi biko harrizko aizkoren hondakin arkeologiko ugari utzi zuena[1]. Behe Paleolitoaren barnean kokatua dagoen lehendabiziko gizakien industria litikoa sortu zen aldi honetan, duela 1,76 miloi eta 100.000 urtea bitartean.
Gizaki-mota nagusia, dirudienez, Homo erectus da. Harri landuzko aurpegibiko aizkorak, zurezko lantzak eta apaingarriak egiten zituen. Sua aurkitu zuen. Euskal Herrian aztarnak Urbasa, Miarritze, Lizarra, eta abarretan aurkitu dira.[2]
Louis Laurent Gabriel de Mortilletek 1872an deskribatu zuen eta 1925etik aurrera izen hori dauka Amiens ondoan dagoen Saint Acheul aztarnategiaren omenez.
Ikus, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ «'aldi'2. Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-28).
- ↑ Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Acheul aldia. .
Aurrekoa Olduwaiar kultura |
Acheulear kultura K. a. 1,76 miloi – k. a. 100.000 |
Ondorengoa Mousteriar kultura |