Acheul aldia Behe-Paleolitoko aldia da, aurpegi biko harrizko aizkoren hondakin arkeologiko ugari utzi zuena[1]. Behe Paleolitoaren barnean kokatua dagoen lehendabiziko gizakien industria litikoa sortu zen aldi honetan, duela 1,76 miloi eta 100.000 urtea bitartean.

Gizaki-mota nagusia, dirudienez, Homo erectus da. Harri landuzko aurpegibiko aizkorak, zurezko lantzak eta apaingarriak egiten zituen. Sua aurkitu zuen. Euskal Herrian aztarnak Urbasa, Miarritze, Irikaitzen[2], Lizarra, eta abarretan aurkitu dira.[3]

Louis Laurent Gabriel de Mortilletek 1872an deskribatu zuen eta 1925etik aurrera izen hori dauka Amiens ondoan dagoen Saint Acheul aztarnategiaren omenez.

Acheul aldiko aurpegibikoa. Frantziako Sommen aurkitua.

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. «'aldi'2. Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2021-01-28).
  2. (Gaztelaniaz) Arrizabalaga, A.; Iriarte, M. J.. (2011). «Ocupaciones del Paleolítico inferior y superior en Irikaitz (Zestoa, País Vasco, España). Deconstrucción de un yacimiento arqueológico del Pleistoceno en el extremo oriental de la Región Cantábrica» Cuaternario y Geomorfología: 105–119. ISSN 2695-8589. (kontsulta data: 2025-03-20).
  3. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa. Acheul aldia. .



Aurrekoa
Olduwaiar kultura
Acheulear kultura
K. a. 1,76 miloi – k. a. 100.000
Ondorengoa
Mousteriar kultura


Kanpo estekak

aldatu