Tx
Tx edo tx euskal digrama bat da.
Erabilera idatzia historian
aldatuEuskara
aldatuTx eta tx digramak egun euskarazko /tʃ/ txistukari afrikari sabaikaria adierazteko erabiltzen da. Euskarazko lehen testuetan batez ere ⟨ch⟩, ⟨tch⟩ eta ⟨x⟩ erabili baziren ere[1][ohar 1], Joan Filipe Belak XVIII. mendean ⟨tx⟩ erabili zuen gaurko ⟨tx⟩ eta ⟨ts⟩aren soinuak adierazteko[2][ohar 2].
Digrama XX. mende hasieran zabaldu zen Euskal Herriko hegoaldean, Sabino Arana 1888an ⟨tx⟩ idazten hasi zenetik. Henrike Knörrek iradoki zuen Aranaren ideia hura Bartzelonan hartu zuela, 1883 eta 1888 urteen artean han bizi zelarik[3]: ⟨tx⟩ katalanez ere erabiltzen da, euskarazko soinu berarekin, Erdi Arotik gaur arte[4].
Oharrak
aldatu- ↑ Adibidez, Etxepare eta Lazarragako testuetan ⟨ch⟩ dugu, Leizarraga eta Axularrenetan ⟨tch⟩, eta Oihenartek ⟨x⟩ erabili zuen.
- ↑ XVII. mendean, Tartasek ere ⟨tx⟩ erabili zuen gaurko ⟨ts⟩ adierazteko.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Zuazo, Koldo. (2005). Euskara batua. Ezina ekinez egina. Elkar ISBN 84-9783-316-3..
- ↑ Peillen, Txomin. (1983). «Bela-ko zaldunaren Zuberotar hiztegia, XVIII.mendean» Fontes Linguae Vasconum 41-42: 127-146..
- ↑ Knörr, Henrike. (1991). «Acerca de la normativización de la lengua vasca» Revista de lenguas y literaturas catalana, gallega y vasca 1: 145-164..
- ↑ Frías, Xavier. (2001). «Introducción a la ortografía iberorrománica medieval» Ianua. Revista Philologica Romanica Suplemento 02.