1979ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak

1979ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak urte horretako apirilaren 3an ospatu ziren. Hauek izan ziren frankismoaz geroztik Nafarroako Parlamenturako lehenengo hauteskundeak, eta 70 parlamentari hautatu ziren (hurrengo hauteskundeetan baino 20 gehiago). Hauteskunde hauen ondoren, 1982an, Nafarroako Foru Hobekuntza onartu zen.

Infotaula eleccions1979ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak
Gertaera-data1979ko apirilaren 3a
MotaNafarroako Parlamenturako hauteskundeak
Honen parte daNafarroako Parlamenturako hauteskundeak
Hautatu duen kargua70 Nafarroako parlamentari
Parte-hartzea
Hauteslego365.080 Edit the value on Wikidata
258.330
   70.76٪
Baliozko boto kopurua    Boto zuri kopurua 1.043   Baliogabeko boto kopurua 3.399
Hauteskunde emaitza Edit the value on Wikidata
2>
UCD  — Jaime Ignacio del Burgo
68.040   26.34٪
Diputatu 20
Euskadiko Alderdi Sozialista  — Jesús Malón Nicolao
48.289   18.69٪
Diputatu 15
Nafar Herriaren Batasuna  — Jesús Aizpún
40.764   15.78٪
Diputatu 13
HB  — Ángel García de Dios
28.244   10.93٪
Diputatu 9
Merindadeetako Hautes Elkarteak  — Jesús Bueno
17.282   6.69٪
Diputatu 7
2>
Eusko Jeltzaleak  — Manuel Irujo
12.845   4.97٪
Diputatu 3
2>
Euskal Herriko Karlista Alderdia  — Mariano Zufia
12.165   4.71٪
Diputatu 1
Unión Navarra de Izquierdas  — Jesús Casajús Martínez
7.419   2.87٪
Diputatu 1
Agrupación Electoral Independientes Forales Navarros  — Jesús Ezponda Garaicoechea
3.729   1.44٪
Diputatu 1
Nafarroa Garaia 1983  → 

Hauteskunde sistema aldatu

121/1979 Errege Dekretuaren bidez Parlamenturako lehenengo hauteskundeetarako hauteskunde sistema zehaztu zen.[1] Sistema hori Nafarroako Foru Aldundiko lehendakari ordeak (Amadeo Marco) Espainiako presidentearekin (Adolfo Suárez) eta Barne Ministroarekin (Rodolfo Martín Villa) adostu zuen.[2] Parlamentariak sufragio unibertsal eta zuzenaren bidez hautatu ziren, eta guztira 70 parlamentarik osatu zuten Parlamentua.[1]

Lehenengo hauteskundeetarako, Nafarroa sei hauteskunde barrutitan banatu zen (bat merindade bakoitzeko Iruñeko merindadean izan ezik): Tuterako merindadea, Lizarrako merindadea, Zangozako merindadea, Erriberriko merindadea, Iruñeko udalerria eta gainerako Iruñeko merindadea. Barruti bakoitzari gutxienez bost parlamentari zegozkion, eta gainerako 40 parlamentariak barruti bakoitzaren biztanleriaren arabera proportzionalki banatu ziren.[1] Horrela, eserlekuen banaketa ondorengoa izan zen: 10 Lizarrarentzat, 9 Erriberrirentzat, 18 Iruñearentzat, 13 Iruñeko merindadearentzat, 9 Zangozarentzat eta 11 Tuterarentzat.

Barruti bakoitzean boto gehien lortu zituzten 6 hautagaiak eta Tuteran sostengu gehieneko bi hautagaiak izan ziren foru ahaldun berriak eta Nafarroako Gobernua hautatzeko arduradunak.[1] Hauteskunde sistema hori ez da inoiz berriz erabili Nafarroako hauteskundeetan.

Emaitza ofizialak aldatu

  1979ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeak[3]

Alderdia Botoak % Eserlekuak +/-
Zentro Demokratikoaren Batasuna (UCD) 68.040 26,80 20 20
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-PSOE) 48.289 19,02 15 15
Nafar Herriaren Batasuna (UPN) 40.764 16,06 13 13
Herri Batasuna (HB) 28.244 11,12 9 9
Agrupaciones Electorales de Merindad (Amaiur) 17.282 6,81 7 7
Eusko Jeltzaleak (EJ) 12.845 5,06 3 3
Euskal Herriko Karlista Alderdia (EKA) 12.165 4,79 1 1
Unión Navarra de Izquierdas (UNAI) 7.419 2,92 1 1
Agrupación Electoral Independientes Forales Navarros (IFN) 3.729 1.47 1 1
Besteak 15.100 5,95 0  
Baliogabeak 3.399 0,93 N/A
Zuriak 1.043 0,29 N/A

Lehendabiziko hauteskunde hauetan, 365.080 nafarretatik 258.330ek bozkatu zuten (%70,76a), hau da, 106.749 abstentzioak izan ziren (%29,24a). 7 ahaldun nagusiek osatu zuten Nafarroako Gobernua (4 UCDkoak, eta PSOE, HB eta AEMko bana). Jaime Ignacio Del Burgo Tajadura UCDko zerrendaburua lehendakari bihurtu zen. 1980an ustelkeria eskandalu bat izan zela eta dimititu zuen, eta Juan Manuel Arzak (UCD) hartu zuen bere lekua. Legealdi honetan 1982ko Nafarroako Forua Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa onartu zen.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu