Eusko Jeltzaleak
Eusko Jeltzaleak 1979ko Nafarroako Parlamenturaiko hauteskundeetan Iruñeko merindadean aurkeztutako koalizio politiko baten izena zen. Eusko Alderdi Jeltzaleak (EAJ), Euskadiko Ezkerrak (EE), Euskal Sozialistak Elkartzeko Indarrak (ESEI) eta Espainiako Lanaren Alderdiak (PTE) osatzen zuten.
Eusko Jeltzaleak | |
---|---|
Datuak | |
Mota | hauteskundeetarako aliantza |
Herrialdea | Espainia |
Ideologia | Eusko abertzaletasuna |
Osatuta | |
Historia | |
Sorrera | 1979 |
Koloreak |
Zerrendaburua Manuel Irujo jeltzalea izan zen. 12.845 boto izan zituzten (%5,06) eta hiru eserleku (guztiak EAJrenak). Manuel Irujo 1981ean hil zenean bere lekua José Fermín Arraizak hartu zuen, Euskadiko Ezkerrakoa.