Jauzi (igeriketa)

Jauziak (igeriketa)» orritik birbideratua)

Jauzia altuera jakin batean dagoen leku mugiezin edo bibrakor batetik igerileku, aintzira, ibai edo itsasora nork bere burua botatzean datzan kirola da tranpolin jauzia. Airean egiten den irudia edo akrobazia eta uretara sartzeko modua puntuatzen dira. Olinpiar Jokoen kasuan, igerileku batera egiten da salto. Kirol modalitate hau, gizonezkoetan, 1904an San Luisen egindako Olinpiar Jokoetatik aurrea egiten da. Emakumezkoen kasuan, 1912an Stockholmeko Olinpiar Jokoetan izan zen jokatu zuten lehen urtea.[1]

ModalitateakAldatu

Udako Olinpiar Jokoetan modalitate hauek egiten dira:[2]

  • 3 metroko tranpolina.
  • 3 metroko tranpolina (sinkronizatua).
  • 10 metroko plataforma.
  • 10 metroko plataforma (sinkronizatua).

Jauzi motakAldatu

Kirol modalitate honetan, sei modu ezberdin daude jauzi egiteko:

  • Aurreraka jauzia: amildegira begira, errotazioa norabide berera eginez.
  • Atzeraka jauzia: amildegiari bizkarra emanez, errotazioa norabide berera eginez.
  • Alderantzizko jauzia: amildegira begira, errotazioa kontrako norabidera eginez.
  • Barrualdera jauzia: amildegiari bizkarra emanez, errotazioa kontrako norabidera eginez.
  • Pirueta edo birekin egindako jauzia: aurreko edozein erabilita, buru-oin ardatzean birak sartzen dituena. Eskuak mugitu barik.
  • Esku oreka erabilita: kirolaria bere eskuen gainean kokatzen da oreka mantenduz, eta bertatik jauzia eginez.[3]

Posizio motakAldatu

Jauzia burutzerako orduan, 4 posizio ezberdin erabil ditzakegu:

  • A: luzatua. Gorputz osoa guztiz luzatua, hankak elkarrekin eta besoak buru gainetik egon behar dira.
  • B: karpatua. Kirolariak gorputza gerritik tolesten duen aldi berean, beso eta hankak luzatuak eduki behar ditu, edo izterrak besoekin helduta eduki.
  • C: Uzkurtua. Gorputza gerritik tolestuta, hankak belaunetatik tolestuta eta besoak berna-bizkarrak heltzen egon behar dira
  • D: kiribila edo tirabuzoia. Aurreko edozein erabili ostean, gorputza berriz luzatzerakoan, esku bat buru gainean eta bestea bular gainean jarrita, kirolariak birak emango ditu bere ardatzaren inguruan.

EpaimahaiakAldatu

Bakarkako jauzietarako 7 kideko epaimahaia egongo da jauziaren etapa guztiak puntuatzeko.[4]

Jauzi sinkronizatuetarako 11 kideko epaimahaia egongo da:

  • Horietako bostek jauziaren sinkronizazioa puntuatuko dute.
  • Beste hiruk eskumako kirolariaren gauzatzea puntuatuko dute.
  • Beste hiruk ezkerreko kirolariaren gauzatzea puntuatuko dute.

Jauziaren atalakAldatu

Jauzia egiterako orduan, epaimahaikideak oso adi egon behar dira kirolariek egiten dituzten pauso guztiak ondo egiten dituzten ziurtatzeko. Horretarako 6 alderdi hartzen dituzte kontuan:

  • Hurbiltze fasea: gorputza guztiz zuzen egon behar da, burua tente eta besoak luzatuta edozein posiziotan.
  • Bultzada: jauzia guztiz kontrolatua eta orekatua egon behar da.
  • Igotze fasea: jauzia ahalik eta altuena izan behar da.
  • Gauzatzea: egin den prozedura hartzen du kontuan, baita teknika eta posizioa ere.
  • Uretan sartzea: guztiz bertikala izan behar da, hankak eta besoak luzatuak eta ahalik eta gutxien zipriztinduz.
  • Zailtasuna: zenbat bira eman diren kontuan hartzen da, baita erabilitako posizioa eta jauzi mota ere.

Jauzi sinkronizatuaren kasuan, aurreko guztiarekin batera, hurrengoa ere kontuan hartzen da:

  • Kirolarien arteko koordinazioa hasieratik bukaeraraino.
  • Kirolariek hartu duten altueraren berdintasuna.
  • Uretara sartzerakoan, tranpolinarekiko eduki duten distantzia.

Jauzien puntuazioaAldatu

Epaimahaikideek jauziak 0tik (guztiz txarto) 10era (perfektua) arte puntuatuko dituzte, hurrengo irizpideak kontuan izanik:

  • 0 puntu: jauzia guztiz okerra.
  • 0,5-2 puntu: jauzia oso eskasa.
  • 2,5-4,5 puntu: jauzia eskasa.
  • 5-6,5 puntu: jauzi egokia.
  • 7-8 puntu: jauzi ona
  • 8,5-9,5 puntu: jauzi oso ona.
  • 10 puntu: jauzi bikaina.

Epaimahaikide bakoitzak bere puntuazioa emango du, baina kirolariak jasoko duen puntuaziorako, hurrengo baldintzak hartu behar dira kontuan:

  • Bakarkako jauzietan, zazpi puntuazioetatik, erdialdeko hiruak bakarrik hartuko dira kontuan, hau da, ez dira kontuan hartuko bi puntuazio altuenak eta bi baxuenak.
  • Jauzi sinkronizatuetan, atal bakoitzeko puntuazio altuena eta baxuena ez dira kontuan hartuko.[5]

Jauzilari ospetsuakAldatu

Hona hemen zenbait jauzilari entzutetsu:[6][7]

  • Australia: Rebecca Gilmore, Mathew Helm, Chantelle Michelle, Chantelle Newbery, Robert Newbery, Dean Pullar, Loudy Tourky.
  • Kanada: Annie Pelletier, Myriam Boileau, Philippe Comtois, Alexandre Despatie, Blythe Hartley, Émilie Heymans, Anne Montminy.
  • Txina: Fu Mingxia, Gao Min, Guo Jingjing, Hu Jia, Lao Lishi, Na Li, Li Ting, Wu Minxia, Peng Bo, Xue Sang, Tian Liang, Hailiang Xiao, Ni Xiong.
  • Italia: Klaus Dibiasi.
  • Mexiko: Rommel Pacheco, Fernando Platas, Paola Espinosa.
  • Errusia: Alexander Dobroskok, Vera Ilina, Igor Lukaxin, Ioulia Pakhalina, Dmitri Sautin
  • Erresuma Batua: Leon Taylor, Peter Waterfield, Tom Daley, Christopher Mears, Jack Laugher, Sarah Barrow, Alicia Blagg.
  • Ameriketako Estatu Batuak: Hobie Billingsley, Bruce Kimball, Beatrice Kyle, Pat McCormick, Mark Lenzi, Greg Louganis, Aileen Riggin, Laura Wilkinson, Jennifer Chandler, Bob Webster.
  • Espainia: Javier Illana, Julia Cruz, Nicolas Garcia Boissier, Alverto Arevalo.
  • Euskal Herria: Ibone Belaustegigoitia Arotzena[8]

ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) «Olympic Diving - News, Featured Stories, Photos» International Olympic Committee 2019-09-12 . Noiz kontsultatua: 2020-04-24.
  2. «Natación - Saltos ornamentales I: Historia, partes y especialidades» www.i-natacion.com . Noiz kontsultatua: 2020-04-24.
  3. «FINA Rules | fina.org - Official FINA website» www.fina.org . Noiz kontsultatua: 2020-03-27.
  4. «Natación - Saltos ornamentales II: Grupos, posiciones y puntuaciones» www.i-natacion.com . Noiz kontsultatua: 2020-04-08.
  5. «Natación - Saltos ornamentales II: Grupos, posiciones y puntuaciones» www.i-natacion.com . Noiz kontsultatua: 2020-04-10.
  6. «FINA Officials Lists | fina.org - Official FINA website» www.fina.org . Noiz kontsultatua: 2020-03-27.
  7. (Gaztelaniaz) LEVERADE. «Criterios de selección» Real Federación Española de Natación . Noiz kontsultatua: 2020-04-10.
  8. (Ingelesez) «Ibone Belausteguigoitia Bio, Stats, and Results» Olympics at Sports-Reference.com . Noiz kontsultatua: 2020-04-10.

Kanpo estekakAldatu