1897ko Home Nations Txapelketa

1897ko Home Nations Txapelketa Errugbi txapelketa honen hamabosgarren ekitaldia izan zen. 1897ko urtarrilaren 9an hasi eta martxoaren 13an bukatu zen. Ez zen amaitu eta txapeldunik gabe gelditu zen ekitaldia[1].

1897ko Home Nations Txapelketa
Datak 1897ko urtarrilaren 9tik
martxoaren 13ra
Txapelduna bukatu gabea
Partida kop. 4
Puntu gehien Ingalaterra J. F. Byrne (12)
Entsegu gehien Irlanda Lawrence Bulger (2)
Irlanda Gardiner (2)
1896
1898

Txapelketa aldatu

Puntuazio sistema aldatu

Entseguak hiru puntu balio zituen eta gauzatzeak beste bi. Dropak eta markako goalak lau puntu balio zituzten eta zigor kolpeak hiru.

Txapelketako sailkapenari dagokionez irabazitako partidak bi puntu balio zituen, berdindutakoak bat eta galdutakoak zero.

Historia aldatu

 
"Gould Afera"-ren inguruko garaiko marrazkia, Gales Nazioarteko Federazioari aurre egiten.

Lehenengo partidan Galesek erraz garaitu zuen Ingalaterra. Ingelesek ordea Arthur Gould izarra profesionala izateaz salatu zuten, zaleek etxe bat erosi baitzioten. "Gould Afera" izenaz ezagutu zen kasua. Galesek salaketa horren aurrean Nazioarteko Rugby Federazioa uztea erabaki zuen eta Home Nations txapelketatik ere atera egin zen, Eskozia eta Irlandaren aurkako partidak jokatu gabe[2]. Hurrengo urterako berriz sartu zen Federazioan, baina Gould taldean egongo ez zela onartuta.

Txapelketak aurrera jarraiu zuen eta talde bakoitzak partida bana irabazi zuen, horrela beraz lau taldeen arteko bedinketa izan zen, jokaturiko partida kopurua deberdina izan arren taldetik taldera. Txapelketa irabazteko partiduen puntuak hartuko ziren kontutan, baina berdinketak ekiditeko goal puntuen kopurua hartuko zen kontuan. Hori aintzat hartuta Ingalaterrak txapelduna izateko eskaria egin zuen puntu eta entsegu gehien lortu zituela esanez, baina ez zitzaion onartu eta palmares gehienetan "amaitu gabea" bezala agertzen da.

Sailkapena aldatu

1897ko Home Nations Txapelketa
Taldea Puntuak Jokatuak Irabaziak Berdinduak Galduak Alde Aurka Diferentzia
1   Ingalaterra 2 3 1 0 2 21 27 -6
1   Irlanda 2 2 1 0 1 16 17 -1
1   Gales 2 1 1 0 0 11 0 +11
1   Eskozia 2 2 1 0 1 11 15 -4

Partidak aldatu

Eguna Etxekoa Emaitza Kanpokoa Egoitza
1897-1-9   Gales 11 - 0   Ingalaterra Newport
  Eskozia ez   Gales
1897-2-6   Irlanda 13 - 9   Ingalaterra Dublin
1897-2-20   Eskozia 8 - 3   Irlanda Edinburgo
1897-3-13   Ingalaterra 12 - 3   Eskozia Manchester
  Gales ez   Irlanda

Sariak aldatu

Saria Taldea
Home Nations Txapelketa ez zen amaitu
Koroa hirukoitza ez
Zurezko koilara ez
Kalkuta Kopa   Ingalaterra

Palmaresa aldatu

1897 arteko bakarkako garaipenak.

# Taldea Garaipenak
1   Eskozia 4*
2   Ingalaterra 3
3   Irlanda 2
4   Gales 1

(*) 1889ko garaipena kontuan hartuta

Erreferentziak aldatu

  1. Godwin, Terry. (1984). The International Rugby Championship 1883-1983. Willow ISBN 0-00-218060-X. PMC 59798796. (Noiz kontsultatua: 2023-02-23).
  2. Smith, Dai. (1980). Fields of praise : the official history of the Welsh Rugby Union, 1881-1981. University of Wales Press on behalf of the Welsh Rugby Union ISBN 0-7083-0766-3. PMC 7176127. (Noiz kontsultatua: 2023-02-24).

Kanpo estekak aldatu