Čvrsnica (serbokroazieraz latindar alfabetoan; Чврсница alfabeto zirilikoan) Dinariar Alpeetako mendia da, Bosnia-Herzegovinan dagoena. Bere tontorrik altuena Pločno (2.228 m) da eta Bosnia-Herzegovinako Federazioko garaiena da.

Čvrsnica

Чврсница
Datu orokorrak
Garaiera2.228 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°37′00″N 17°37′00″E / 43.6167°N 17.6167°E / 43.6167; 17.6167
MendikateaDinariar Alpeak
Estatu burujabe Bosnia-Herzegovina
Bosnia-Herzegovinaren banaketa administratiboaBosnia-Herzegovinako Federazioa
Mendizaletasuna
Lehen igoera1933 (erregistratutako lehena)
Ohiko bideaGornja Drežnicatik

Kokapena aldatu

Iparraldeko Herzegovinan dago eta bere lur eremua batez ere Herzegovina-Neretva kantonamenduko Mostar eta Jablanica udalerrietan dago; %10a Mendebaldeko Herzegovina kantonamenduko Posušjeren mugen barruan dago. "10. kantonamendua" (kroaziarrentzat Herzeg-Bosnia) ere hurbil dago eta hango Tomislavgrad hiria mendira hurreratzeko lekuetakoa da.

Čvrsnicak ekialdean Neretva ibaia du, bere ibaiadarrak diren Doljanka iparraldean eta Drežanka hegoaldean eta ipar-mendebaldean bai Dugo polje ordokia bai Vran mendia.

Jakingarriak aldatu

Mendia zenbait goi-ordokik osatzen dute: Plasa eta Muharnica iparraldean, Mala Čvrsnica hegoaldean. 2000 metrotik gorako 10 tontor baino gehiago dago: Plocno (2228 m), Veliki Jelinak (2179 m), Veliki Vilinac (2118 m)...Amildegi bertikal batzuk (Pesti brdo, Mezica stijene, Strmenica ...) oso ikusgarriak dira eta Blidinje, Crepulja eta Crvenjak aintzirak ere badaude.

Hajdučka Republika Mijata Tomića izeneko micronazioaren lurralde ez ofiziala Čvrsnica eta Vran mendien artean dago.

Klima aldatu

Hiru klima mota daude: mediterraneotarra mendiaren magalean, Erdialdeko Europakoaren modukoa tarteko eremuetan eta alpetarra tontor eta goi-ordokietan. Hori dela eta zuhaitz mota desberdinak ere topatzen dira. Espezie endemiko asko daude, adibidez Munika pinua; sarrioak ere bizi dira mendian.

Urtean sei hilabetez zero azpitiko batez besteko tenperaturak daude; urtarrila eta otsailean 23 bat egunez elurra egiten du eta goi-ordoki altuenean azarotik apirilera elurra dago.

Igoera aldatu

Erregistratutako lehen igoera 1933ko abuztuaren 13an egin zuen eskualdeko Kongora herriko Ante Jolić Antićek gidatutako taldeak.

Ibilbide teknikoki arrunta da tontorrera daramana; igotzeko hilabeterik onenak ekaina-iraila artekoak dira. Pločno tontorrik altuenean ejerzitoaren irrati estazioa dago eta pista bat heltzen da haraino[1]. Dugo polje ordokian dagoen Masna Luka monasterio frantziskotarretik 4 ordu eta erdi inguru behar dira.

Erreferentziak aldatu

  1. Čvrsnica, Pločno mendiko bizikletarako ibilbidea Takeadventure.com webgunean.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu