Neretva[1] (zirilikoz Неретва, italieraz: Narenta, nɛ̌rɛtʋa ahoskatua), Herzegovinako Dinariar Alpeetan sortu eta Itsaso Adriatikoan dagoen Ploče herrian (Kroazia) delta osatuz itsasoratzen den ibaia da.

Neretva
Неретва (sr)
Neretva at Mostar2.JPG
Datu orokorrak
Luzera 225 km
Geografia
Koordenatuak 43° 28′ 37″ N, 17° 48′ 54″ E / 43.476944444444°N,17.815°E / 43.476944444444; 17.815Koordenatuak: 43° 28′ 37″ N, 17° 48′ 54″ E / 43.476944444444°N,17.815°E / 43.476944444444; 17.815
Herrialdea Kroazia eta Bosnia-Herzegovina
Hidrografia
Ibaiadarrak
Arroaren azalera 5.581 km²
Ur-emaria 378 m³/s
Lakuak Jablanica lake (en) Itzuli eta Salakovačko Lake (en) Itzuli
Bokalea Adriatikoa

Hasi bezain laster arroila handia sortzen du eta Mostarrerako bidean (Bosnia-Herzegovina) hiru urtegi zeharkatzen ditu. Eskuin aldetik Rakitnica, Rama eta Trebižat errekak gehitzen zaizkio eta ezkerretik Buna eta Bregava. Azken 30 kilometrotan delta zabala osatzen du Itsaso Adriatikoan sartu aurretik. Azken 22 kilometroak baino ez dagozkio Kroaziari.

Zeharkatzen duen hiri garrantzitsuena Mostar da. Bertako zubi zaharra, Stari Most UNESCOk Gizateriaren ondare izendatu zuen 2005ean.

Neretva izenaAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu