Ángel Acebes

politikari espainiarra

Ángel Jesús Acebes Paniagua, (Pajares de Adaja, Ávila, 1958ko uztailaren 3) Alderdi Popularreko politikaria da. José María Aznar Espainiako presidentea zelarik, Angel Acebesek hainbat ministeriotako karguetan jardun zuen, Justizia edo Barne ministroa besteak beste. Egun, Alderdi Popularreko Idazkari Orokorra da.

Ángel Acebes


Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2008ko martxoaren 25a - 2011ko ekainaren 14a - María de los Ángeles Ortega Rodríguez
Barrutia: Ávila
Hautetsia: 2008ko Espainiako hauteskunde orokorrak

4. Alderdi Popularreko Idazkari Nagusia

2004ko urriaren 2a - 2008ko ekainaren 21a
Mariano Rajoy - María Dolores de Cospedal

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2004ko martxoaren 29a - 2008ko apirilaren 1a
Barrutia: Ávila
Hautetsia: 2004ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Espainiako Barne Ministro

2002ko uztailaren 10a - 2004ko apirilaren 18a
Mariano Rajoy - José Antonio Alonso (en) Itzuli

Justizia Ministroa

2000ko apirilaren 27a - 2002ko uztailaren 10a
Margarita Mariscal de Gante - José María Michavila (en) Itzuli

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

2000ko martxoaren 27a - 2004ko apirilaren 2a
Barrutia: Ávila
Hautetsia: 2000ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Herri Administrazioetako ministroa

1999ko urtarrilaren 18a - 2000ko apirilaren 27a
Mariano Rajoy - Jesús Posada (en) Itzuli

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1996ko martxoaren 13a - 2000ko apirilaren 5a
Barrutia: Ávila
Hautetsia: 1996ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Espainiako senataria

1993ko ekainaren 6a - 1996ko martxoaren 26a
Barrutia: Ávila (en) Itzuli
Hautetsia: 1993ko Espainiako hauteskunde orokorrak

Ávilako alkatea

1991ko uztailaren 6a - 1995eko ekainaren 16a - Dolores Ruiz-Ayúcar (en) Itzuli

Ávilako zinegotzia

1987 - 1995
Hautetsia: 1987ko Espainiako udal hauteskundeak, 1991ko Espainiako udal hauteskundeak
Bizitza
JaiotzaÁvila1958ko uztailaren 3a (65 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta abokatua
Lantokia(k)Madril
Enplegatzailea(k)Iberdrola
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Zentro Demokratikoaren Batasuna
Alderdi Popularra

Biografia aldatu

Salamancako Unibertsitatean zuzenbidea ikasi zuen. UCD alderdian izena emanda, Avilako zinegotzia (1987-1991) eta geroago alkatea (1991-1995) izan zen. 1993ko ekainetik 1996ko martxo arte Espainiako Senatuko kide izan zen, eta GALen auzian José Barrionuevoren agerraldia eskatu zuen, laburki eratu zen Senatuko ikerketa-batzordean.[1] Jose Maria Aznarrek 1996ko hauteskundeak irabazi zituenean, alderdian sartu zen koordinatzaile orokor karguan. Jose Maria Aznarrek, 1999ko urtarrilean, gobernura eraman zuen orduan, Administrazio Publikoetako Ministro izendatuta. 2000ko martxoan Justiziako ministroa eta 2002ko uztailean, alderdiak Espainiako 2004ko hauteskundeak galdu arte, Barne Ministroa izan zen.

Beraz, Madrilgo 2004ko martxoaren 11ko atentatuak burutu zirenean, Angel Acebes zen Barne Ministroa. Bere jarduera egun horietan gaur egun ere polemikoa da oso. Atentatuetako egunetik hauteskundeen egunera arte (martxoaren 14) eman zituen prentsaurrekoetan atentatuen erantzulea ETA zela adierazi zuen, nahiz eta denborak aurrera egin ahala aurkitutako zantzuek islamista bortitzen ekintza zela seinalatu; are, hipotesi hori baztertzea "intoxikazio onartezintzat" jo zuen. Gainera, Espainiako kongresuan egin zen komisioan zein epaiketan bertan, polizia buruek adierazi dute martxoaren 11ren arratsalderako islamisten hipotesia irekita eta oinarrituta zegoela.[2] Zenbaiten ustez, Angel Acebes barne ministroak orduko Espainiako gobernuan zuen eraginak eta haren irudiak hauteskundeak galarazi zizkion Alderdi Popularrari.

2012ko apirilean, Ángel Acebes Iberdrolako administrazio kontseiluan hasi zen. Handik gutxira, Bankiako eskandaluan inputatua izan zen, eta Bárcenasen paperengatik ere auzipetua. 2019ko urtarrilean, bertako administrazio kontseilua utzi zuen. Administrazio kontseiluan izandako aldian, 2,19 milioi euroko diru sarrerak izan zituen gordinik; gainera, konpainia horren 6.377 akzio zituen, 45.914 eurokoa balioaz.[3]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2020-06-23). «Cuando el Senado investigó los GAL... hasta que llegó el teniente general y el PP mandó parar» naiz: (Noiz kontsultatua: 2020-06-24).
  2. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (2004-03-12). «Cuatro atentados simultáneos causan una matanza en trenes de Madrid» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2018-08-15).
  3. «Acebes, vocal del consejo de administración de Iberdrola, no renovará su mandato» www.publico.es (Noiz kontsultatua: 2019-04-25).
  Artikulu hau Gaztela eta Leongo biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.