Ireki menu nagusia

Administrazio kontseilua erakunde baten jarduerak gainbegiratzen eta kontrolatzen dituen pertsonen multzoa da. Erakudea negozio edo enpresa bat, irabazteko asmorik gabeko erakunde bat zein erakunde autonomo publiko bat. Kontseiluaren botereak, betebeharrak eta erantzukizunak gobernuaren erregulazioen arabera ezartzen dira (sozietateen zuzenbidea barne), bai eta erakundearen beraren barne estatutuen arabera ere. Arau horiek kontseiluaren kide kopurua zehazten du, nola hautatzen diren eta zenbatero bilduko diren.

Botoa emateko eskubidea duten kidez osatutako erakundeetan, kontseilua botodun kideen menpekoa da, eta horiek dira kontseiluko kideak hautatzen dituztenak. Akzioen bidez partekatutako enpresetan, akziodunak dira kontseilua kontrolatzen dutenak. Administrazio kontseiluak zuzendari exekutiboa izendatzen du eta erakundearen norabide estrategiko orokorra ezartzen du.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.