Zerrenda:"Gara" egunkariak izan dituen auzien kronologia

Hau da Gara egunkariak izan dituen auzien kronologia:

  • 2000ko uztailaren 20a: Baltasar Garzón epaileak ustekabeko auto bat eman zuen. Bertan, Orain-Egin eta EKHE-Gara taldeen arteko enpresa segida baieztatu zuen. Helburua 1999. urte amaieran Egineko langileek eskatu zuten langabezia prestazioa jasotzea oztopatzea zen. Sei hilabete lehenago, Hernanin argitaratutako egunkaria itxi egin zuten, magistratu berak aginduta.
  • 2000ko uztailaren 28a: Garzónen autoaren ostean, FOGASAko (Soldatak Bermatzeko Funtsa) Idazkaritza Orokorrak erabaki zuen langileei ukatzea lanpostua galtzen duen edozein langileri eskubidez dagozkion prestazioak.
  • 2001eko azaroaren 20a: Epai eremu arrotz batean, Garzónek egin zuen esku-hartzea argitu zuen agiria. Soldatak Bermatzeko Funtseko Idazkaritza Orokorrak txosten bat igorri zuen, eta bertan, ofizialtasunik gabeko bilera batean hartutako behin-behineko konpromisoak aipatzen ziren. Hala ere, txostena zehatza da honakoa adieratzean: "Ez da egokia edozein ekintza hastea EKHE-GARA taldearen ardura ondorioztatzeko".
  • Ondorio horretara iristeko, Arabako, Gipuzkoako eta Nafarroako unitateetako nagusiek Idazkaritza Orokorrean aurkeztu zuten txostena. Txostenean argi dago ez dela enpresa segidarik izan. Izan ere, ez dira ondasunak transferitu, ez egoitza soziala, ez eta langileak ere, kazeta proiektu berrian "gutxi gorabehera Oraingo langileen erdia besterik ez baitzen hasi."
  • 2001eko abenduaren 17a: Garzónek Gizarte Segurantzako Altxortegi Orokorreko Prozedura Berezietako Idazkaritza Orokorra-TGSSri erabaki bat igorri zion. Bertan, 2001-10-18ko eta 2001-11-14ko ofizioak aitzakiarik gabe erantzutera behartu zuen. EKHEko Administrazio Kontseiluak irregulartasun horien berri izan zuenetik TGSSak urte eta erdiz aitzakien eta isiltasunaren bidez erantzuen zien.
  • 2002ko urtarrila: Baigorri eta KIEren legezko ordezkaitzak TGSSko Zuzendaritza Orokorrari idatzi bat bidali zion. Idatzian eskatu zion informa zezala EKHEn eragin zezakeen behin-behineko enpresa segidaren gainean.
  • 2003ko martxoaren 6a: TGSSko Zuzendaritza Orokorrari egindako informazio eskaerari erantzunez, TGSSk bere gain hartu zuen enpresa segidari dagokion gaia; Orain taldearen jarduerak behartuta itxi eta ia bost urtera eta Baltasar Garzónek autoa eman eta ia hiru urtera.
  • 2003ko ekainaren 9a: Ezohiko lastertasunez, 2003ko ekainaren 9an, Gizarte Segurantzako Altxor Orokorreko zuzendari orokorrak bi ebazpen eman zituen. Horietan, Baigorri izendatu zuen Gizarte Segurantzarekin Orainek zuen zergaren "arduradun solidarioa" (4.673,326,94 euro); eta KIE, berriz, Hernani Inprimategiak Gizarte Segurantzarekin zuen zergarena (441.824,15 euro). Uztailaren 5a jarri zuen 5,1 milioi euroko zorra borondatez ordaintzeko epe muga.
  • 2003ko ekainaren 22a: Baigorri eta KIEren abokatu Kepa Landak Garari eskainitako elkarrizketan azaltzen duenez, Gizarte Segurantzaren jardunbidearen atzean bultzada politikoa dago eta ez du oinarri juridikorik.
  • 2003ko ekainaren 26a: Bidegabekeria salatzeko, Garako langileek agiria plazaratu zuten. Beren lanpostuen alde borroka egingo dutela adierazi eta uztailaren 4rako elkarretaratzera deitu zuten.
  • 2003ko uztailaren 2a: Garako zuzendaritzak bilerak abiatu zituen eragile sozial, politiko eta sindikalekin.
  • 2003ko uztailaren 4a: Garako langileek elkarretaratzeak egin zituzten Baionan, Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Egun berean, Miren Azkarate Eusko Jaurlaritzako eledunak esan zuen ez zuela ezer esatekorik auziaren gainean, "bi aldeen arteko gauza baita".
  • 2003ko uztailaren 5a: Beren kabuz 5,1 milioi euro ordaintzeko Baigorriri eta KIEri emandako epea bukatu zen. Egun horretatik aurrera, Gizarte Segurantzak bi enpresen kontrako ordaintzeko hertsatze bideari ekin ziezaiokeen. Egun berean, alor frankotako aurpegi ezagunek agiria aurkeztu zuten "sinfonia polifoniko bateko ahotsa isilarazi" nahi dutela salatzeko.
  • 2003ko uztailaren 9a: Prentsa askatasunaren defentsan antolatutako talde horrek, langileekin batera, Kontxako Badia osoa hartu zuen giza katera deitu zuen hilaren 19rako.
  • 2003ko uztailaren 19a: Denok Gara lelopean milaka herritarrek hartu zuten parte giza katean.
  • 2003ko abuztuaren 8a: Baigorri eta KIEren ordaintze-eteteak egin ziren publiko, Gararen etorkizuna ziurtatzearre".
  • 2004ko urriaren 17a: Gizate Segurantzaren Diruzaintza Nagusiaren erabakia dela-eta Baigorri eta KIEren ordezkaritza legalak helegite bana aurkeztu eta gero, Administrazioarekiko zazpigarren Epaitegi Nagusiak epaia kaleratu zuen. KIEren helegitea onartu zuen eta Gizarte Segurantzaren ekinbideak atzera bota zituen. Hain justu, Hernani Inprimategiaren eta KIEren artean ez dagoela enpresen ondorengotzarik esan zuen.
  • 2005eko apirilaren 18a: Espainiako Auzitegi Nazionaleko Administrazioarekiko Salaren Laugarren Atalaren erabakia, apirilaren 6an hartutakoa, egin da publiko. Horren arabera, Administrazioarekiko Zazpigarren Epaitegi Nagusiak hartutako erabakiaren aurka Gizarte Segurantzaren Zuzendaritza Nagusiak aurkeztutako helegitea onartu da eta, horrenbestez, Hernani Inprimategiaren ustezko 441.824 euroko zorraren "arduradun solidario" egin du KIE.
  • 2018ko urtarrilaren 18an, Madrilgo penaleko 1. zenbakiko auzitegiak Eduardo Inda kazetaria absolbitu egin zuen Garari kalumnia egiteaz. 2014ko maiatzean, "Gara ETA da" adierazi zuen La Sexta telebistako saio batean, eta Euskal Herriko egunkariak haren kontrako kalumnia salaketa jarri zuen. Auzitegiko María Paz Batista epaileak adierazi zuenez, "agerian denez, Gara eta ETA errealitate desberdinak dira", baina Indaren esanak 'iritzi' bat omen ziren.[1] Indaren OkDiario egunkariak, berriz, erabakia ezagututa, adierazi zuen "Gara ETA dela gogorarazi" besterik ez zuela egin.[2]
  • 2019ko urtarrilaren 30an, Garako zuzendaritzak iragarri zuen Gizarte Segurantzarekin akordio batera heldu zela Espainiako auzitegiek, Baltasar Garzónek hala aginduta, Garari egotzitako Eginen hiru milioiko zorra ordaintzeko. Horren arabera, sei hilabetean behin, milioi erdi ordaindu behar zion aurrerantzean Gara egunkariak Estatuari, prentsa proiektua ataka batean utziz, Iñaki Soto egunkariko zuzendariaren hitzetan. [3]
  • 2021eko apirilaː hiru milioi ordainduta, Eginen zorrari aurre egitea lortu zuen Garak.

Sei hilero milioi erdi euro ordaindu behar izan zituen Gara egunkariak, Garzónen aginduz Egin itxi ostean jaraunspenean jaso zuten hiru milioiko zorrari aurre egiteko. “Jasaten zaila den zigorra” izan zela aitortu du Iñaki Soto egunkariko zuzendariak, eta prentsa askatasunean eta aniztasunean sinesten zuen jendeari eskerrak eman zizkion[4].

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Un juzgado sentencia que "GARA no es ETA"pero absuelve a Inda de calumnias por decirlo en televisión. Noticias de Navarra» Noticias de Navarra (Noiz kontsultatua: 2019-01-19).
  2. (Gaztelaniaz) «'Gara' pierde la querella que puso a Inda por recordar que "es el periódico de ETA"» OKDIARIO 2018-09-24 (Noiz kontsultatua: 2019-01-19).
  3. Berria.eus. «'Gara'-k hiru milioi euro ordaindu beharko ditu 'Egin'-en zorra kitatzeko» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-02-04).
  4. https://www.argia.eus/albistea/3-milioi-ordainduta-egin-en-zorrari-aurre-egitea-lortu-du-gara-k