Zentzumen-sistema

nerbio sistemaren zati bat, zentzumen informazioa prozesatzen duena

Zentzumen-sistema informazio sentsoriala prozesatzen duen nerbio-sistemaren atala da. Zentzumen-sistemaren oinarriak dira neurona sentsorialak, zelula-hartzaile sentsorialak barne, nerbio-bideak, eta pertzepzio sentsoriala biltzen duten garunaren zatiak. Oro har, hauek dira ezagun diren zentzumen-sistemak: ikusmena, entzumena, ukimena, dastamena, usaimena eta oreka. Laburbilduz, zentzumenak mundu fisikotik kontzientziaren erreinurainoko transduktoreak dira, informazioa interpretatu eta gure ingurunearen pertzepzioa sortzen dutenak.[1]

Organismoek informazioa behar dute gutxienez hiru motatako arazoak konpontzeko: (a) ingurune egokia mantentzeko, homeostasia; (b) ekintzak kronometratzeko, aldiroko portaera-aldaketak, adibidez, edo espezie berekoen jarduerak sinkronizatzeko; eta (c) baliabideak aurkitzeko eta mehatxuei erantzuteko, baliabideetara hurbilduz edo mehatxuak saihestuz edo eraso eginez, adibidez. Organismoek, aldi berean, informazioa transmititu behar dute besteen portaeraren gainean eragiteko: beren burua identifikatzeko, espezie berekoak arriskuaz ohartarazteko, ekintzak koordinatzeko edota engainatzeko.[2]

Harrera-eremua organo eta zelula hartzaileek erantzuten dioten gorputzaren edo ingurunearen eskualde bat da. Begi batek ikus dezakeen munduaren zatia haren harrera-eremua da; era berean, bastoi eta kono bakoitzak ikus dezakeen argia haren harrera-eremua da.[3] Harrera-eremuak identifikatu dira ikusmen-sisteman, entzumen-sisteman eta sistema somatosentsorialean.

KinadakAldatu

Zentzumen-sistemako hartzaileek kinaden lau ezaugarri hautematen dituzte: kinada mota (modalitatea), intentsitatea, kokapena eta iraupena. Hartzaile batzuk kinada mota jakinetarako espezifikoak dira; esaterako, mekanohartzaileek ukimenarekin lotutako kinaden aurrean erantzuten dute. Kinada jaso eta gero, hartzaileek nerbio-bulkadak bidaltzen dituzte kinadaren intentsitateari buruzko informazioa burmuinean prozesatzeko ,adibidez, jakin ahal izateko soinu baten ozentasuna nolakoa izan den. Bestetik, hartzailearen kokapenari esker, burmuinak kinadaren kokapenari buruzko informazioa lortzen du. Azkenik, kinadaren iraupenari buruzko informazioa nerbio-bulkaden segidak bidaliz heltzen zaio garunari. Nerbio-bulkadak neurona aferenteen bidez heltzen dira garunera.

 
Zentzumen-sistemaren aktibazioa eta erantzuna.

Zentzumenak eta hartzaileakAldatu

Neurologoen artean eztabaida dagoen arren, Siddhartha Gautamak eta Aristotelesek bost giza zentzumen bereizi zituzten eta bost horiek unibertsalki onartuta daude: ukimena, dastamena, usaimena, ikusmena eta entzumena. Hala ere, ugaztun gehienetan, gizakiok barne, beste zentzumen batzuk ere onartu dituzte ikertzaileek, hala nola, mina, oreka edo tenperaturaren hautematea, eta bai kinestesia ere, alegia, gorputzaren mugimenduaren hautematea. Horrez gain, gizakiak ez diren animalia batzuetan bestelako zentzumenak ere aurkitu dira, esaterako, eremu magnetikoen eta eremu elektrikoen hautematea.[4]

HartzaileakAldatu

KimiohartzaileakAldatu

  • Kimiohartzaileek kinada kimikoak hautematen dituzte eta seinale horiek ekintza-potentzial bihurtzen dituzte. Bi kimiohartzaile mota nagusi bereiz daitezke:

FotohartzaileakAldatu

  • Fotohartzaileak gai dira fototransdukzioa egiteko, hau da, argia edo erradiazio elektromagnetikoa mintz-potentzial bilakatzeko. Hiru fotohartzaile nagusi bereiz daitezke:
    • Konoak: Kolorea hautemateko gai diren fotohartzaileak dira. Gizakiotan, hiru kono mota aurki daitezke eta bakoitzak uhin-luzera ezberdineko argia detektatzen du: uhin-luzera laburrekoa (urdina), uhin-luzera ertainekoa (berdea) eta uhin-luzera luzekoa (hori/gorria).[6]
    • Bastoiak: Argiaren intentsitatea hautematen duten fotohartzaileak dira, eta posible egiten dute argi-intentsitate baxuetan ikustea. Konoen eta bastoien kontzentrazioak eta ratioak oso erlazio estua dute animalien bizimoduarekin; izan ere, balio ezberdinak agertzen dira eguneko eta gaueko animalietan. Gizakiotan, adibidez, bastoiak konoak baino hogei aldiz ugariagoak dira, baina gautarrak diren animalietan, urubi arruntntean esaterako, erratioa 1000:1 izatera hel daiteke.[6]
    • Zelula ganglionarrak: Zelula hauek muin adrenalean eta erretinan agertzen dira eta bertan, erantzun sinpatikoan parte hartzen dute, adibidez, begi-niniaren dilatazio prozesuan.

MekanohartzaileakAldatu

Mekanohartzaileak indar-mekanikoei erantzuten dieten hartzaile sentsorialak dira; presioari eta distortsioari erantzuten diete, besteak beste.[7] Mekanohartzaileak zelula ziliodunetan daude eta, eginkizun nabarmena dute bestibulu-aparatuan eta entzumen-sisteman. Hala ere, mekanohartzaile gehienak larruazalean daude, eta lau kategoriatan taldekatuta daude:

  • Astiro moldatzen diren 1.motako hartzaileek harrera-eremu txikiak dituzte, eta kinada estatikoen aurrean erantzuten dute. Hartzaile horiek, gehienbat, forma- eta zimurtasun-sentsazioetan erabiltzen dira.
  • Astiro moldatzen diren 2.motako hartzaileek harrera-eremu handiak dituzte, eta luzapenaren aurrean erantzuten dute. 1.motakoen antzera, kinada iraunkor baten aurrean etengabeko erantzunak ekoizten dituzte.
  • Arin moldatzen diren hartzaileek harrera-eremu txikiak dituzte, eta irristadura-pertzepzioaren aurrean erantzuten dute.
  • Pacini hartzaileek harrera-eremu handiak dituzte, eta maiztasun handiko bibrazioen aurrean erantzuten duten hartzaile nagusiak dira.

TermohartzaileakAldatu

Termohartzaileak tenperatura-aldaketen aurrean erantzuten duten hartzaile sentsorialak dira. Hartzaile hauen mekanismoa ez dago argi. Bestalde, azkenaldiko aurkikuntzen arabera, ugaztunek gutxienez bi termohartzaile-eredu dituzte:

  • Krause korpuskuluak: gorputzekoa baino altuagoa den tenperatura hautematen dute.
  • Ruffini korpuskuluak: gorputzekoa baino baxuagoa den tenperatura hautematen dute.

Hartzaile nozizeptiboakAldatu

Nozizeptoreek kinada kaltegarrien aurrean erantzuten dute eta, seinaleak bizkarrezur-muinera eta garunera bidaltzen dituzte. Oro har, nozizepzio deritzon prozesuak minaren pertzepzioa eragiten du[8]. Bai barne-organoetan, bai gorputz-azalean aurki daitezke. Hartzaile nozizeptiboek kinada kaltegarria edo benetako kalte desberdinak hautematen dituzte. Badaude ehunak kaltetuta daudenean bakarrik erantzuten dutenak eta, “lo” edo “isilik” dauden hartzaile deritze.

  • Nozizeptore termalak bero kaltegarriaren edo hotzaren aurrean aktibatzen dira.
  • Nozizeptore mekanikoek gehiegizko presioen edo desitxuratze mekanikoen aurrean erantzuten dute.
  • Nozizeptore kimikoak gai kimiko desberdinen aurrean erantzuten dute eta, gai kimiko horietako batzuk ehunak kaltetuta dauden seinale dira. Adibidez, elikagaietan dauden espeziak hautematen dituzte.

Kortex sentsorialaAldatu

Hartzaileek jasotzen dituzten kinada guztiak ekintza-potentzial bilakatzen dira, eta neurona aferenteen bidez garraiatzen dira, garuneko gune espezifikoetara. Kortex sentsorial terminoa, askotan, kortex somatosentsorialari erreferentzia egiteko erabiltzen da baina, egia esan, terminoak erreferentzia egiten die zentzumen guztiei buruzko informazioa prozesatzen den burmuineko gune ezberdinei, ez soilik ukimenari buruzkoa prozesatzen duenari. Ohiko bost zentzumenak hurrengo kortexetan prozesatzen dira: kortex somatosentsoriala, ikusmen-kortexa, usaimen-kortexa, entzumen-kortexa eta dastamen-kortexa.[9] Beste modalitateek ere dagozkien kortex-guneak dituzte somatzen dituzten kinadak prozesatzeko.[10]

 
Larruazala

Kortex somatosentsorialaAldatu

Lobulu parietalean kokatuta dago eta ukimenari eta minaren pertzepzioari buruzko informazioa jasotzen duen gunea da. Kortex hau, gainera, Brodmann area-tan banatuta dago: 1, 2 eta 3 Brodman eremuetan, hain zuzen ere. 3. Brodmann area bide da kortex somatosentsorialaren gune prozesatzaile primarioa; izan ere, talamoko informazio gehiago jasotzen du, bertako neuronek kinada somatosentsorialekiko oso azkar erantzuten dute, eta ukimenarekin lotutako sentsazioak eragin ditzake estimulazio elektrikoaren bidez.1 eta 2. areek, aldiz, 3. areako informazioa jasotzen dute, gehien bat. Kinestesiari buruzko, hau da, gorputzaren mugimenduari buruzko, eta mugimenduari buruzko informazioa ere hel daiteke kortex honetara zerebeloari eta 4. Brodmann areari esker, hurrenez hurren.

 
Begia

Ikusmen-kortexaAldatu

Ikusmen-kortex primarioari egiten dio erreferentzia, Brodmann-en 17. arean edo V1-ean kokatuta, lobulu okzipitalean.[11] Ikusmenari buruzko lehen informazioa bertan jasotzen da eta, ondoren, bi bidezidor primariotan banatzen da informazioa: korronte dortsala eta korronte bentrala. Korronte dortsala V2 eta V5 areatara doa eta bertan, ikusten ari garena “non” eta “nola” dagoen interpretatzen da. Korronte bentralak V2 eta V4 areak barne hartzen ditu eta bertan, “zer” ari garen ikusten interpretatzen da.

 
Belarria

Entzumen-kortexaAldatu

Lobulu tenporalean kokatuta dago eta soinuari buruzko informazioa prozesatzen duen gunea da. 41 eta 42. Brodmann areek osatzen dute. Area horiek biek modu antzekoan jokatzen dute eta soinuak hautematen dituzten hartzaileen informazioa jaso eta prozesatzen dute.

Usaimen-kortexaAldatu

Dastamen-kortexaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Krantz, John. (2012). Experiencing Sensation & Perception. .
  2. (Ingelesez) Bowdan, E.; Wyse, G. A.. (1996-08). «Sensory Ecology: Introduction» The Biological Bulletin (1): 122–123 doi:10.2307/1543072 ISSN 0006-3185 . Noiz kontsultatua: 2019-12-12.
  3. Fundamentals of Human Neuropsychology. .
  4. Höfle, Marion; Hauck, M.; Engel, A.K.; Senkowski, D.. (2010-01-01). «Pain processing in multisensory environments» e-Neuroforum (2) doi:10.1007/s13295-010-0004-z ISSN 1868-856X . Noiz kontsultatua: 2019-12-12.
  5. Satir, Peter; Dirksen, Ellen Roter. (2011-01). Function-Structure Correlations in Cilia from Mammalian Respiratory Tract. John Wiley & Sons, Inc. ISBN 978-0-470-65071-4 . Noiz kontsultatua: 2019-12-12.
  6. a b Lipczynska, Sonya. (2005-09). «Encyclopaedia Britannica 2005 DVD2005282Encyclopaedia Britannica 2005 DVD. London and Chicago, IL: Encyclopaedia Britannica 2005. £59.99, $69.99» Reference Reviews (6): 8–10 doi:10.1108/09504120510613003 ISSN 0950-4125 . Noiz kontsultatua: 2019-12-12.
  7. Winter, Rebecca; Harrar, Vanessa; Gozdzik, Marta; Harris, Laurence R.. (2008-11). «The relative timing of active and passive touch» Brain Research (1242): 54–58 doi:10.1016/j.brainres.2008.06.090 ISSN 0006-8993 . Noiz kontsultatua: 2019-12-12.
  8. Sherrington, Charles S.. (1911). The integrative action of the nervous system.. doi:10.1037/13798-000 . Noiz kontsultatua: 2019-12-12.
  9. «Brain sense: the science of the senses and how we process the world around us» Choice Reviews Online (10): 47–5948-47-5948 2010-06-01 doi:10.5860/choice.47-5948 ISSN 0009-4978 . Noiz kontsultatua: 2019-12-12.
  10. Brandt, Thomas. (2003). «Vestibular cortex: its locations, functions, and disorders» Vertigo (Springer New York): 219–231 ISBN 978-0-387-40500-1 . Noiz kontsultatua: 2019-12-12.
  11. McKeeff, T. J.; Tong, F.. (2006-03-31). «The Timing of Perceptual Decisions for Ambiguous Face Stimuli in the Human Ventral Visual Cortex» Cerebral Cortex (3): 669–678 doi:10.1093/cercor/bhk015 ISSN 1047-3211 . Noiz kontsultatua: 2019-12-12.

Kanpo estekakAldatu