Lobulu okzipital
Lobulu okzipitalak edo garondo lobuluak, burmuineko hemisferio bakoitzean aurkitzen diren 6 lobuluetako bat dira, gizakiaren pertzepzioaren sistema bisualaren guneak izanik. Ugaztunen burmuinaren atzealdeko zatian daude kokatuta, eta irudiak prozesatzeaz arduratzen da. Lobuluak, burmuin-hemisferio bakoitzean nabarmentzen diren eremu zehatzak dira. Ez dira bereziki kalteberak, burmuinaren atzealdeko zatian duten kokapenagatik, burmuineko edozein trauma esanguratsuk sistema bisual-pertzeptiboan aldaketa arinak eragin ditzakeen arren, ikusmen eremuaren akats eta eskotomak eragiten dituena. Lobulu okzipitaleko Peristriate eremua, prozesamendu bisual-espazialean, higiduraren eta kolorearen bereiztean sartua dago.
Lobulu okzipital | |
---|---|
Xehetasunak | |
Honen parte | Burmuin-hemisferioa |
Konponenteak | visual cortex (en) |
Identifikadoreak | |
Latinez | lobus occipitalis |
MeSH | A08.186.211.200.885.287.500.571 |
TA | A14.1.09.132 |
FMA | 67325 |
Terminologia anatomikoa |
Kalte batek lobulu okzipitalaren albo batean izen bereko ikusmen galera eragin dezake, hain zuzen ere bi begien barnean eremu bera moztuta. Lobulu okzipitaleko gaitzek eldarnioak eta irudikeria bisualak eragin ditzakete. Eldarnio bisualak (kanpo estimulurik gabeko irudi bisualak) eremu okzipitaleko kalteen edo lobuluaren heltze iragankorren ondorio izan daitezke. Irudikeria bisualek (pertzepzio bihurrak) benetan direna baino handiagoak edo txikiagoak diruditen gauzakien, kolorerik ez duten gauzakien edo kolorazio anormal bat duten gauzakien forma har dezakete. Asoziazioaren parietal-tenporal-okzipital eremuan jasandako kalteek hitzaren itsutasuna eragin dezakete, idazkeraren ahultzeekin.
Lobuluetan honakoak bezalako eginkizun garrantzitsuak erregulatzen dituzten eremu edo nerbio guneak daude:
- Pentsamenduaren eta emozioen elaborazioa.
- Irudien interpretazioa, soinuen ezagutza.
- Ikusmena, antzemate espaziala, higidurak eta koloreak bereiztea.
Ondorioz, lobulu honek egiten duen gauza bakarra betsareak nerbio optikoaren bidez bidaltzen dizkion bulkada elektrikoak deszifratu, interpretatu eta irudia erakustea da.
Enbriologia
aldatuProsentzefalotik garatzen da enbrioi garaian, garunaren atze-azpian hain zuzen ere. Prosentzefalotik telentzefaloa eta dientzefaloa sortuko dira; lobuluak telentzefaloaren parte izanik.
Anatomia
aldatuLobulu okzipitalak, 2 garun hemisferioen atzeko aldean kokatuta daude, zehazki polo okzipitalean.
Kanpo morfologiari dagokionez, itxura piramidala dauka, erpina beheruntz proiektatua izanik. Ildo kalkarinoak lobulua zeharkatzen du, honen goikaldean cuneus bihurgunea eta beheko aldetik mihi bihurgunea banatuz. Pareta eta garondo lobuluak banatzen, atzealdetik, garondo-pareta ildoa aurkituko dugu; loki eta garondo lobuluen artean, berriz, garondo aurreko muxarradura (izatez ez da ildoa). Horrez gain, pareta barruko ildoa garondo lobuluraino iristen da, hemen izena aldatuz: zeharkako garondo ildoa Lobulu honetan ere, garun kortexean gertatzen den bezala, gai grisa aurkituko dugu kanpoaldean eta gai zuria barneko eremuan.
Funtzionalki, bi kortexetan banatzen dugu garondo lobulua: kortex primarioa eta sekundarioa. [1]
- Kortex primario edo ildaskatuari dagokionez, 6 geruza horizontalez osatuta dago (I-VI) eta ildo-kalkarinoaren eremuan kokatzen da. Brodmannen 17.eremuan kokatzen da, eremu funtzional bakarra V1 edo kortex-ildaska izanik. Aferentzien mielinizazioaren ondorioz, ildaskak sortuko ditu. Eremu hartzailea denez, IV.geruzako bikor neuronak oso garatuta edukiko ditu (zitoarkitektura heterotipiko granularra).
- Sekundarioa edo extraildaskatuaren aldetik, ikusmen kortex primario edo ildaskatuaren inguruan egongo da kokatua. Broadmannen 18 eta 19 eremuak; 18.eremua indo kalkarinoaren inguruan kokatua. Aurretik esan dugun bezala, konexio erreziprokoak edukiko ditu ikusmen kortex primarioarekin. Horregatik, ikusmen asoziazio kortexa da. Nukleo honen eremu funtzional desberdinetan ikusmen informazioaren alderdi desberdinak prozesatuko dira. 18.eremuan V2 eta V3-k (itxuraren prozesamendua) hartzen dute parte; eta 19.eremuan, berriz, V4 (koloreen prozesamendua) eta V5 (mugimenduaren prozesamendua).
Funtzioak
aldatuDakigun bezala, entzefalo kortexak somatotopia bat jarraitzen du. Lobulu okzipital bakoitza ikusmenarekin erlazionaturiko zenbait eremutan banatzen da. Eremu peri-estriatua ikusmen espazialarekin, mugimenduaren diskriminazioarekin, eta kolore bereizketarekin erlazionaturik dago.
Honako zentru hauek aurkitzen dira lobulu okzipitalean:
- Irudien errekonozimentua
- Ikusmena
- Errekonozimentu espaziala
- Mugimendu eta koloreen diskriminazioa
Beraz, orokorrean, lobulu okzipitalean ikusten duguna prozesatzen da.[2][3][3]
Brodmann-en 17, 18 eta 19 eremuak lobulu okzipitaleko kortexean aurkitzen dira, eta hauek ikusmen kortexak osatzen dituzte. 17.eremuak ikusmen kortex primarioa osatzen du, eta 18 eta 19 eremuak asoziazio bisualarekin erlazionatzen dira.[4][5]
Odoleztapena
aldatuLobulu okzipitalaren odoleztapen nagusia atzeko garun arteriaren bitartez burutuko da, oinaldeko arteria edo arteria basilarraren bukaera adarra dena. Lateralki joanez, garun pedunkuluak inguratzen ditu garondo lobulu eta ikusmen kortexa irrigatzeko. Gainera, atzeranzko norabidea jarraituko du eta luzetarako ildoan kortexera aterako da hainbat adar emanez. Bide honetan erdialdeko garondo arteria bilakatuko da, zeinek garondo lobuluarekin zerikusia izango duten adarrak emango dituen:
- Atzeko garondo adarra: garondo lobuluaren oinaldeko atala odoleztatuko du.
- Pareta-garondoetako arteria: pareta-garondoetako ildotik bideratu, eremu hau odoleztatuz.
- Arteria kalkarinoa: ildo kalkarinotik bideratu, eremu hau odoleztatuz.[6]
Zain itzulerari dagokionez, sakoneko eta azaleko zain sistemen bitartez emango da, hauek zain zabalguneetan isuriz.
- Azaleko sistema: beheko garun zainaren bidez. Honek loki eta garondo lobuluen alboko aldeetatik hartuko dute odola.
Begitik lobulu okzipitalera
aldatuErretinak hainbat zelula-geruza ditu, eta horietako batean fotohartzaileak, konoak eta makiltxoak daude. Horietan gertatzen da transdukzio-prozesua. Beste geruza batean zelula bipolarren bidez zelula hartzaileekin komunikatzen diren zelula gongoilarrak daude. Zelula gongoilarren axoiak dira begi-globo bakoitzetik irteten den nerbio optikoa osatzen dutenak.
Nerbio optikoak kiasma optikora iristen dira, eta egitura horretan zelula gongoilarren axoien zati bat kontrako aldera gurutzatzen da, nahiz eta batzuk ipsilateralki ere jongo diren. Kiasma optikotik ateratzen diren axoiek traktu optikoak deritzenak osatzen dituzte, eta horiek dagozkien talamo ipsilateraletara bideratzen dira.
Horrela, traktu optikoa sudur-zuntz kontralateralez eta tenporalaren zuntz homolateralez osatuta dago, eta kiasma utzi eta alboko gorputz genikulaturaino hedatzen da; hala ere, zuntz batzuek traktua uzten dute gorputz genikulatura iritsi baino lehen, eta goiko kolikulura pasatzen dira, begi-ninien erreflexuaz arduratuz. Alboko gorputz genikulatuaren gorputz zelularren axoiek erradiazio optikoa osatzen dute. Erradiazio optikoa hemisferioan sartuko da barne-kapsularen atzeko aldean, lobulu parietalen eta tenporalaren sakonetik igaroko dira eta lobulu okzipitalaren azal kalkarinoan amaituko dira. Bertan ikuseremu primarioa edo V1 eremua dagoelarik.
Patologia
aldatuLobulu okzipitaleko lesioak nahiko ezhoikoak diren arren (garezurraren atzealdean kokatzen delako), lobulu okzipitala kaltetzen denean ikusmen galera homonimoa gertatzen da. Lobulu okzipitalaren akatsek haluzinazioak (eldarnioak eta ikusmen ilusioak[7] (perzepzio akatsdunak, objetuak handiagoak edo txikiagoak ikustea, edo kolore anormalekin…) eragiten dituzte.[8][9][10]
Ondorengoak dira patologiak:
- Eskotoma: Bi begietako eremu kontralateralari dagokion eremuan ikusmena erabat galtzea du ezaugarri, ikusmen-azal primarioan lesioak izan ondoren, normalean istripu baskular akutuen ondorio direnak.
- Itsutasun kortikala: ikusmen-azal primarioa edo eskualde horri atxikitzen zaion zuntz sorta talamotik lesionatzen denean, hemianopsia homonimo kontralaterala gertatzen da. Itsutasun osoa ildo kalkarinoaren inguruan dauden ikusmen-eremu primarioak erabat suntsitzearen ondorio da, edo, gehienetan, erradiazio optikoen lesioagatik.
- Ikusmen agnosia: lobulu okzipitaleko (Brodmannen 18. eta 19. eremuak) lesioak agnosiak eragiten ditu, ikusmenaren bidez jasotako estimuluen esanahia interpretatzeko ezintasuna ezaugarri dutenak, hori justifikatzen duen zentzumen-defizitik egon gabe.
- Ikusmen haluzinazioak: lobulu okzipitalaren zenbait lesiok haluzinazioak eta ilusio bisualak eragin ditzakete. Ikusmen-haluzinazioak larriagoak dira okzipito-tenporalaren elkartze-eremua eraginpean badago. Haluzinazio sinpleak – Fotismo izenekoak – lesioaren lekuaren kontrako hemikampoan gertatzen dira, 17. eremuan, eta distira, irudi geometriko oinarrizko edo puntuen ikuspenean datza.[11]
- Begi apraxia: begirada finkatzeko ezintasuna, gehien bat V5 eremua kaltetzean.
- Akromatopsia: V4 kaltetuta egonik, ezingo ditugu koloreak ikusi, beraz zuri-beltzean ikusiko da.
- Kromatognosia: koloreak ondo ikusten diren arren, ezingo dira hauek desberdindu.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Flores, Leandro Pretto. (2002-09). «Occipital lobe morphological anatomy: anatomical and surgical aspects» Arquivos de Neuro-Psiquiatria 60: 566–571. doi: . ISSN 0004-282X. (Noiz kontsultatua: 2022-04-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Lóbulo occipital» Kenhub (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
- ↑ a b Rehman, Amna; Al Khalili, Yasir. (2022). «Neuroanatomy, Occipital Lobe» StatPearls (StatPearls Publishing) PMID 31335040. (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
- ↑ Kawachi, Juro. (2017-04). «[Brodmann Areas 17, 18, and 19 in the Human Brain: An Overview»] Brain and Nerve = Shinkei Kenkyu No Shinpo 69 (4): 397–410. doi: . ISSN 1881-6096. PMID 28424394. (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
- ↑ «Brodmann Area 17 - an overview | ScienceDirect Topics» www.sciencedirect.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Lóbulo occipital» Kenhub (Noiz kontsultatua: 2022-05-05).
- ↑ Anderson, S. W.; Rizzo, M.. (1994-10). «Hallucinations following occipital lobe damage: the pathological activation of visual representations» Journal of Clinical and Experimental Neuropsychology 16 (5): 651–663. doi: . ISSN 1380-3395. PMID 7836488. (Noiz kontsultatua: 2022-04-13).
- ↑ Olivo, Richard F.. (1992-01-10). [http://dx.doi.org/10.1126/science.255.5041.219.a «Neural Science III: Principles of Neural Science . Eric R. Kandel, James H. Schwartz, and Thomas M. Jessell, Eds. Third edition. Elsevier, New York, 1991. xlvi, 1135 pp., illus. $65.»] Science 255 (5041): 219–220. doi: . ISSN 0036-8075. (Noiz kontsultatua: 2022-04-28).
- ↑ Dunevitz, Burton. (1994). «Medical Neurosciences, ed 3. Westmoreland BF, et al, Boston, MA, Little, Brown & Co, 1994, paperback, 554 pp, illus, $36.95.» Journal of Physical Therapy Education 8 (2): 84–85. doi: . ISSN 0899-1855. (Noiz kontsultatua: 2022-04-28).
- ↑ «Occipital Lobes | Centre for Neuro Skills» www.neuroskills.com (Noiz kontsultatua: 2022-04-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) Sánchez Méndez, F.. (2001-11-15). «El nervio óptico y los trastornos de la visión» Medicina Integral 38 (9): 390–397. ISSN 0210-9433. (Noiz kontsultatua: 2022-05-04).