Talamoa ornodunen burmuinen dientzefaloaren bizkarraldean dagoen gai grisezko masa da. Funtzio ugari ditu, alde batetik zentzumenen seinaleak bidaltzen ditu kortex zerebralera (usaimenarenak izan ezik) eta bestetik, kontzientziaren, loaren eta alerta egoeraren erregulazioa egiten du. Talamo optikoa ere deitzen zaio.

Talamo
Xehetasunak
Honen parteDientzefaloa
KokapenaDientzefaloa
Konponenteakneural nucleus (en) Itzuli
Neurona
Hona
drenatzen du
thalamic vein (en) Itzuli
Arteriathalamic artery (en) Itzuli
Zainathalamic vein (en) Itzuli
Identifikadoreak
Latinezthalamus
MeSHA08.186.211.200.317.826
TAA14.1.08.101 eta A14.1.08.601
TEE5.14.3.4.2.1.8
FMA62007
Terminologia anatomikoa

Aipatu bezala, zentzumen guztietako informazioa talamora iritsiko da usaimenarena izan ezik.  Zentzumenen informazioa talamotik kortex zerebralera bideratzen da. Usaimenaren informazioak, ordea, kontrakoa bidea  egingo du. Izan ere, usaimenaren informazioa talamora helduko da baina kortexetik pasa ondoren. Horrez gain, informazioa motorra eta beste eremu batzuetako informazioa helduko da. Beraz, talamoa informazio desberdinaren kortexerako atea izango da.  

Egitura anatomikoa

aldatu
 

Burmuinaren erdialdean, garunaren hirugarren bentrikuluaren bi aldeetan dago, hipotalamo ildoaren gainean. Burmuin-azalaren eta mesentzefaloaren artean kokatzen da. Bi zati oboideek osatzen dute eta hainbat nukleotan banatzen da.

Talamoaren mugak ondorengoak dira:

  • Erdialdeko muga: III. bentrikulua.
  • Alboko muga: barruko kapsula.
  • Beheko muga: hipotalamoa.
  • Goiko muga: alboko bentrikuluak.

Talamoa egitura esferikoa da (bat alde bakoitzean) eta bien artean talamoaren komisura dago (komunikazio egitura dena). Talamoaren komisura inkonstantea da, hau da, ez da pertsona guztietan agertzen. Izan ere, ez dauka garrantzi handirik zuntz axonalik pasatzen ez delako (batez ere glia zelulak osatuko dute).


Talamoaren odoleztapena

aldatu

Talamoak bere irrigazioa hainbat arteria desberdinetatik lortzen du: arteria polar (atzeko arteria komunikatzailea), arteria talamiko-subtalamiko paramediak, azpi alboko arteriak (talamogenikulatuak) eta atzeko arteria koroideoetatik. Hauek guztiak atzeko burmuin arteriaren adarrak dira.

Halaber, pertsona batzuek Percheron-en arteria daukate. Hau atzeko burmuin arteriatik irteten den enbor arterial bat da, talamoa bere osotasunean irrigatuko duena.

Talamoaren konexioak

aldatu

Esan bezala, talamora heltzen den informazioa kortexera bideratzen da. Talamoa oso egitura txikia da kortexarekin konparatuta eta horregatik, talamotik irteten diren axoi guztiek izpi koroa eratuko dute. Izpi koroak atal desberdinak ditu zuntzak bideratzen diren norabidearen arabera:

  • Aurreko erradiazioa, bekoki lobulurantz badoaz.
  • Zentroko erradiazioa, gorantz badoaz.
  • Atzeko erradiazioa, garondo eremuetara bideratzen badira.
  • Beheko erradiazioa, loki eremuetara badoaz.

Talamora hainbat eremuko informazioa heltzen da, talamora dauden nukleo ezberdinetara zehazki:

Talamoaren nukleoak

aldatu
 

Nukleoen artean 2 muin orri daude, barruko muin orria (Y formakoa, nukleoak honen inguruan) eta kanpoko muin orria (talamoaren albo aldean, honen alboko aldean erretikuluko nukleoa dago). Nukleoak bi ataletan sailkatzen dira: espezifikoak (kortex eremu konkretuekin sinaptatuko dutenak) eta inespezifikoak (kortexarekin sinaptatzen ez dutenak edo modu zabalean sinaptatzen dutenak):

Nukleo espezifikoak:

aldatu

Y itxura duen barruko muin orriaren inguruan antolatzen dira eta horren arabera hauek egongo dira:

  • Aurreko nukleoak: Y-ren aurrealdean kokatuak.

Mamila-talamo traktuaren bidez, talamoko nukleo hauetara mamila gorputzetik informazioa helduko da.

Bestetik, nukleo hauek arreta eta oroimen prozesuetan eta prozesu emozionaletan hartzen dute parte (sistema linbikoarekin erlazionatuta daude eta).

Beren eferentziak singulu bihurgunera bideratuko dituzte, sistema linbikoarekin erlazionatu eta gorputz kailukararen inguruan kokatzen dena.

  • Erdialdeko nukleoak: barruko muin orriaren erdialdean.

Informazioa oinaldeko nukleo, sare-antzeko eraketa, hipotalamoa eta bekoki lobulutik helduko zaie. Honateaz baliatuz, egoera afektibo emozionaletan eragin eta egoera hori kontziente bihurtuko dute.

Halaber, bekoki aurreko eremuarekin erlazioa daukate. Bertan gure izaera kokatzen da, ondorioz, hau endekatzean nortasun-nahasmenak gertatzen dira: infantilismoa, asegabetasuna

  • Alboko nukleoak: barruko muin orriaren alboaldean.

2 alboko nukleo daude: bizkarraldekoak eta sabelaldekoak.

Bizkarraldekoen barnean, atzekoak eta albokoak aurkitzen dira. Hauek talamoko beste nukleoetatik jasoko dituzte aferentziak eta informazio sentsoriala integratu ondoren, eferentziak pareta lobulura bideratuko dituzte, asoziazio kortexera zehazki.

Sabelaldekoei dagokienez, sabel aurrealdeko nukleoak, sabel alboaldeko nukleoa eta atze sabelaldeko nukleoa bereizten dira.

Sabel aurreko nukleoek aferentziak oinaldeko nukleoetatik jasoko dituzte (piramidez kanpoko informazio motorra) eta eferentziak bekoki lobulura, kortex eragile sekundarioetara, bidaliko diztuzte.

Sabel alboaldeko nukleoak informazioa oinaldeko nukleoetatik (piramideez kanpoko informazio motorra) eta garuntxotik (informazio motorra) jasoko dute eta eferentziak kortex eragile primariora bidaliko dituzte.

Atze sabelaldeko nukleoak, berriz, bi atal edukiko ditu: atze erdialdeko eta atze alboko sabelaldeko nukleoa. Honetara, atzeko albokora, informazioa erdiko leminiskotik (epikritikoa eta propiozeptiboa) eta bizkarmuin leminiskotik (informazio protopatikoa) helduko da.

Aurpegi eremuen informazioa (epikritikoa zein protopatikoa), bestetik, trigemino-talamo traktuaren bidez atzeko erdialdeko sabelaldeko nukleora helduko da eta dastamenaren informazioa traktu bakartiaren nukleoaren bitartez.

Hemendik informazioa kortex somatosentikor primariora, lokira, eta insulara bideratuko da.

  • Atzeko nukleoak: Nahiz eta barruko orria nukleo hauen erdialdean egon, atzeko nukleoak dira.

Atalik garrantzitsuena talamoren kuxina edo bulbinarra da. Informazioa goiko kolikulutik eta tektu aurreko nukleotik iritsiko zaio, beraz, bere funztioak ikusmen, memoria, pertzepzio eta errekonozimenduarekin egongo dira erlazionatuta. Eferentziak kortex eremu desberdinetara bideratuko ditu (pareta lobulu, loki lobulu eta garondo lobulura).

Bestetik, talamo kuxinaren beheko aldean bi nukleo txiki bereizten dira: erdialdeko eta alboko genikulatuen gorputzak, alboko genikulatuen gorputza ikusmen bidearen geltokia delarik eta erdialdeko genikulatuen gorputza entzumen bidearena.

Nukleo inespezifikoak:

aldatu
  • Orri barruko nukleoak: aipagarriena zentro erdiguneko nukleoa da

Hauetara informazioa oinaldeko nukleotik (informazio motorra) eta erretikulu formaziotik heldukoda. Minari buruzko informazioa ere jasoko du erretikulu-talamo, bizkarmuin-talamo eta trigenimo-talamo traktuen bitartez. Bestetik, erretikulutik jasotako aferentzien bidez goranzko sistema aktibatzailearen informazioa eskuratuko du. Horregatik, bere funtzioak alerta sisteman eta kontzientzia mailarekin egongo dira erlazionatuta.

Nukleo hauek neurona gabaergikoak (inhibitzaileak) dituzte. Hauek gauean aktibo egongo dira eta honi esker, talamoko nukleoak inhibituta egongo dira. REM fasearen azken atalean, berriz, sistema aktibatzaileak neurona hauek inhibitu eta talamoko nukleoak aktibatuko dira, azken honek kortexa aktibatuko duelarik.

Talamoaren neuronak

aldatu

Ikuspuntu funtzional batetik, talamoan agertzen diren neuronak hurrengoak dira:

Neurona hauen betebeharra NSko leku guztietatik talamora heltzen den informazioa bertan prozesatua izatea da. Beraz, beren funtzioa talamoko beste interneuronetara bulkada nerbiosoak bidaltzea da.

Talamoko neuronen %25a dira.

Zelula hauek informazioa talamotik kanpora, burmuin-azalera bidaliko dute.

Talamoko neuronen % 75 dira.

3Dko irudiak

aldatu
 
Talamoaren aurreko ikuspegia
 
Talamoaren alboko ikuspegia
 
Talamoaren atzeko ikuspegia

Funtzioak

aldatu

Datu sentsorialen integrazioa

aldatu

Talamoa zentzumenen bidez heltzen zaigun informazio guztiaren (usainmenarena izan ezik) lehenengo geltokia da. Informazio hori prozesatu, garrantzitsuak ez diren zatiak deuseztatu eta lortutako emaitza kortex zerebralera bidaltzen du, non prozesatua izaten jarraituko duen.

Esna-lo zikloa

aldatu

Hipotalamoarekin batera, loguraren sentsazioak etortzeko eta desagertzeko duen erritmoa erregulatzen du. Funtzio hau arreta eta kontzientziarekin erlazionatuta dago ere bai.

Arreta eta kontzientzia

aldatu

Ikerketa berriek erakutsi dute talamoak oso rol garrantzitsua duela kontzientziaren agerpenean eta honekin erlazionatutako guztian; hala nola, pentsatzeko gaitasunean, lengoaiaren erabileran eta, gure helburuen arabera, informazio jakinetan arreta jartzeko gaitasunean. Halaber, egoera kontzienteekin erlazionatutako prozesu hauek ez dira kontzientzia berez, modu paraleloan agertzen diren arren.

Bestetik, pentsamendu abstraktuarekin erlazionatutako prozesu mental konplexu hauek burmuinaren beste hainbat atalen parte hartzea behar dute, ez soilik talamoarena. Horregatik, talamoa kortexaren atal desberdin askotara konektatuta dago, aktibitate neuronalaren sinkronizazioan esku hartuz kontzientzia maila mantentzeko.

Emozioen erregulazioa

aldatu

Zentzumenen informazioa daroaten zirkuituez gain, talamoak emozioen agerpenean parte hartzen duten bide neuronalekin ere elkarrekintzak ditu. Izan ere, sistema linbikoaz inguraturik dago. Gauzak honela, talamoak bide bi hauek integratu eta emozioek hautemandakoan eragina izatea, eta alderantziz, eragiten du.

Gainera, hipotalamoarekin ere konexioak dituenez, bertatik jasotzen duen informazioak eragin zuzena dauka emozioen erregulazioan eta mota desberdinetako hormonen jariaketan.

Korrelazio klinikoak

aldatu

Lesioen aurkezpen formarik ezagunena eta hoberen azaldutakoa Dejerine-Roussy-ren sindrome sentsitiboa da eta honen ezaugarririk nabarmenenak mota neuropatikoko min intentsua, hiperalgesia eta lesioarekiko alodinia kontralateralak dira.

Halaber, sindrome hau ez da lesio talamikoen aurkezpen kliniko ohikoenetarikoa. Izan ere, talamoa bide sentsitibo, okulomotore, estrapiramidal, zerebelotsuen... gurutzaketa gunea da. Ondorioz, talamoaren lesioek manifestazio espektro oso zabala daukate, aipatutako bide neuronal hauekin erlazionatutakoak ohikoenak eta, aldi berean, ezezagunenak direlarik.

Kasu batzuetan esku talamiko deiturikoa agertzen da. Lesio talamikoen bereizgarri den eta lesioarekiko esku kontralateralean agertzen den distonia elementua da hau. Kasu hauetan, pazienteak eskua pronazioan eta tolestuta, giltzadura metakarpofalangikoak ere tolestuta, giltzadura interfalangikoak luzatuta eta erpuruaren adukzioa aurkezten ditu.

Lesioen jatorriari dagokionez, ohikoenak jatorri baskularrekoak dira, hematoma parenkimatosoak, infartu iskemikoak baino maizago agertzen direlarik. Hauek hipertentsio arterialaren ondorio izan ohi dira. Hala ere, natura desberdineko beste lesio batzuk ere badaude; hala nola, jatorri metaboliko, neoplasiko, hanturazko eta infekziosozkoak.

Lesio hauen aniztasuna talamoan bat egiten duten bide neuronalen eta talamotik egitura entzefaliko desberdinetara estimuluak bidaltzen dituzten bide eferenteen ugaritasunaren ondorio da.

Laburbilduz, lesio talamikoak nahiko ezohikoak dira eta eragin ditzaketen adierazpen kliniko gehienak, orokorrean, ezezagunak eta sistematizatzeko konplexuak. Horregatik, lesio talamikoen adierazpen klinikoen atzetik dauden mekanismoak beren osotasunean ulertzeko ikerketa gehiago egitea beharrezkoa da oraindik.

Irudi gehigarriak

aldatu

Erreferentziak

aldatu

[1]

[2]

Gaztelerazko wikipediatik itzulia.

Ingelesezko wikipediatik itzulia.

https://www.ehu.eus/eu/web/anatorama/home