Ireki menu nagusia

Xosé Filgueira Valverde

Xosé Filgueira Valverde (1906ko urriaren 28a, Pontevedra - 1996ko irailaren 13a, Pontevedra) galiziar idazle eta historialari bat izan zen. Zuzenbideko eta filosofia eta letretako doktoregoa lortu ondoren, irakasle-lanetan hasi zen (1927) Pontevedrako institutuan. 1923an Estudos Galegos mintegia sortu zuen, eta 1927an Pontevedrako museoa. Galiziako Errege Akademiako eta Historiaren Errege Akademiako kide izan zen. Galiziako Autonomia Erkidegoko lehen gobernuan, Kultura sailburu izan zen (1982-1983). Historialari bezala Pontevedreses Universales, La basílica de Santa María la Mayor de Pontevedra (1991) eta Historias de Compostela (1970) lanak argitaratu zituen. Arkeologian ere hainbat lan egin zituen (Materiales para la Carta Arqueológica de la Provincia de Pontevedra). Literaturari dagokionez, Alfontso X.a Jakitunaren kantigei buruzko lanak eta trobadore galaikoportugesei buruzko lanak egin ditu: Sobre lírica gallega medieval y sus perduraciones (1977), Fray Martín Sarmiento (1981 eta 1994), Con Rosalía de Castro no seu fogar (1974), Castelao na lembranza (1987). Aipagarria da etnografian egin duen lana ere: La artesanía en Galicia (1953), Los canteros gallegos (1976), Cruceiro (1976) eta Adral (1979-1987).

Xosé Filgueira Valverde
Xosé Filgueira Valverde, 1931.jpg
mayor of Pontevedra Itzuli

Bizitza
Jaiotza Pontevedra, 1906
Herrialdea  Espainia
Heriotza Pontevedra1996ko irailaren 13a (89/90 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
galiziera
Ikaslea(k) Xosé Carlos Valle Pérez Itzuli
Jarduerak
Jarduerak intelektuala, idazlea, politikaria eta arkeologoa
Jasotako sariak
Kidetza Historiaren Errege Akademia
Real Academia Galega
Royal Galician Academy of Fine Arts Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Partido Galeguista
Firma de José Filgueira Valverde.svg

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Xosé Filgueira Valverde