Frantzisko Jabier Landaburu

euskal politikaria
Xabier Landaburu» orritik birbideratua)

Frantzisko Jabier Landaburu Fernandez de Betoño batzuetan Xabier Landaburu bezala ezagutua (Gasteiz, 1907ko irailaren 5a - Paris, 1963ko maiatzaren 6a) arabar politikaria izan zen. EAJ alderdiko eta Eusko Ikaskuntza elkarteko kidea zen. 1933an diputatu hautatu zuten Araban, EAJ alderdiaren eskutik. 1936. urteko militarren matxinadan bi aldiz atxilo hartu zuten Gasteizen. Hamahiru hilabetez egon zen ezkutuan Gasteizko Floridako familiaren pisuko ganbaran.

Frantzisko Jabier Landaburu

2. Eusko Jaurlaritzako lehendakariordea

1960ko martxoaren 22a - 1963ko maiatzaren 6a
Jesus Maria Leizaola - Joseba Rezola

Espainiako Errepublikako Gorteetako diputatua

1933ko abenduaren 7a - 1936ko urtarrilaren 7a
Barrutia: Araba
Hautetsia: 2nd legislature of the Second Spanish Republic (en) Itzuli

Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

Bizitza
JaiotzaGasteiz1907ko irailaren 5a
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaParis1963ko maiatzaren 6a (55 urte)
Hobiratze lekuaSanta Isabel hilerria
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta abokatua
Lantokia(k)Madril
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alderdi Jeltzalea

Hamahiru hilabete geroago, Lapurdira ihes egitea lortu zuen autoan, Sarara zeharki. EAJ alderdiak bere ordezkari izendatu zuen Parisen. Frantzia alemaniarren esku geratu zenean, Gestapotik ihes egin zuen, eta, 1944. urtean, Eusko Jaurlaritzak Parisen zuen egoitza bereganatu zuen. Agirre lehendakariaren zerbitzupean izan zen, hura hil zen arte. La causa del pueblo vasco obra eman zuen argitara 1956. urtean. 1960. urtean, Agirre lehendakaria hil zenean, Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde izendatu zuten.

55 urte zituela eta José Antonio de Aguirre, forjador de la nación vasca obra idazten ari zela hil zen. Artikulu nagusiak: Emmanuel Mounier-Léon Blum, Patronos, cristianos y curas obreros!, ...Comunismo tampoco, ¿Debe tener el partido una doctrina social?, En torno al Pacto del Atlántico, La lección de la Commonweath, De Luxemburgo a Estrasburgo eta Marc Sangnier, el sembrador (Alderdi aldizkarian argitaratuak).

Landabururen omenez Eurobaskek (Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluak) ikerketa-sari batzuk eman ohi ditu. Eneko Landaburu politikaria eta Gorka Landaburu kazetaria bere semeak dira.

Erreferentziak aldatu