Egiptoko XXVI. dinastia
Egiptoko XXVI. dinastiak, K.a. 672tik K.a. 525 arte iraun zuen. Saitarra ere deitzen da, dinastia honek, bere hiriburua, Saisen baitzuen. Persiar konkistaren aurretik, Egipto gobernatu zuen azken bertako dinastia izan zen. Egiptoko aro berantiarraren hasieratzat hartzen da, aro honetan, XXVI., XXVII., XXVIII., XXIX., XXX. eta XXXI. dinastiak daudelarik.
Historia
aldatuDinastia honek, bere jatorria, Egiptoko XXIV. dinastian du. Psametiko I.a Bakenrenefen birbiloba zen, eta Taharqo eta Tanutamaniren erregealdietan asiriar inbasioak jarraitu zuenez, Egipto osoko errege bakar bezala errekonozitua izan zen.
Asiriar Inperioko gobernariak, tronua mantentzeko gerra zibil eta matxinadetan murgilduta zeuden bitartean, Psametikok, Lidiako errege Gigesekin aliantza bat lortu zuen, eta Karia eta Greziako mertzenarioak sartu zituen bere armadan, asiriarren erasoak kanporatzeko.
K.a. 612an Ninive arpilatu eta Neo-asiriar inperioa erori ondoren, Psametiko II.ak eta bere ondorengoek, Ekialde Hurbileko eskualdeetan egiptoar domeinua lortzen saiatu ziren, baina babiloniarrek kanporatu zituzten Nabukodonosor II.aren erregealdian. Mertzenario greziarren laguntzarekin, Apries, babiloniarren konkista saiakerak geldiarazteko gai izan zen, baina pertsiarrek hartu zuten egipto, eta hauen errege Kanbises II.ak, Psametiko III.a kateatua eraman zuen Susara.
Egiptoko XXVI. dinastiako faraoiak
aldatuIzen arrunta | Tronu izena | Sa-Ra izena | Iruzkinak | Erregealdia |
---|---|---|---|---|
Nekao I.a | Menkheperra | Nekau | K.a. 672-K.a. 664 | |
Psametiko I.a | Uahibra | Psametiko | Egiptoko aro berantiarraren hasiera | K.a. 664-K.a. 610 |
Nekao II.a | Uhemibra | Nekau | K.a. 610-K.a. 595 | |
Psametiko II.a | Neferibra | Psametiko | K.a. 595-K.a. 589 | |
Apries | Haaibra | Uahibra | K.a. 589-K.a. 570 | |
Ahmose II.a | Khenemibra | Ahmose | K.a. 570-K.a. 526 | |
Psametiko III.a | Ankhkaenra | Psametiko | K.a. 526-K.a. 525 |
XXVI. dinastia antzinako testuetan
aldatuManetonen arabera Jurgi Sintzeloren bertsioan: "XXVI. dinastia, Saiseko bederatzi erregek osatu zuten... Nekaok Jerusalem hartu eta Joacaz erregea gatibu eraman zuen Egiptora... Jerusalem asiriarrek hartu zutenean, bizirik mantendu ziren juduak, Uafrisen ondoan babestu ziren"
Gobernari saitarren izenen transkripzioa Manetonen epitomeetan:
Izen arrunta | Sexto Julio Afrikano (Jurgi Sintzeloren bertsioa) |
Urteak | Eusebio Zesareakoa (Sintzeloren bertsioa) |
Urteak | Eusebio Zesareakoa (Bertsio armeniarra) |
Urteak | Erregealdiaren iraupena |
Ameres etiopiarra | (aipatu gabea) | - | Ammeris etiopiarra | 12 | Ameres etiopiarra | 18 | K.a. 697-K.a. 685 |
Stefinatis | Stefinates | 7 | Stefinatis | 7 | Stefinates | 7 | K.a. 685-K.a. 678 |
Nekhepsos | Nekhepsos | 6 | Nejepsos | 6 | Nekepsos | 6 | K.a. 678-K.a. 672 |
Nekao I.a | Nekao | 8 | Nekao | 8 | Nekao | 8 | K.a. 672-K.a. 664 |
Psametiko I.a | Psametiko | 54 | Psametiko | 45 | Psametiko | 44 | K.a. 664-K.a. 610 |
Nekao II.a | Nekao II.a | 6 | Nekao II.a | 6 | Nekao | 6 | K.a. 610-K.a. 595 |
Psametiko II.a | Psammutis II.a | 6 | Psammutis edo Psammetiko |
17 | Psamutes edo Psammetiko |
17 | K.a. 595-K.a. 589 |
Apries | Uafris | 19 | Uafris | 25 | Uafres | 25 | K.a. 589-K.a. 570 |
Ahmose II.a | Amosis | 44 | Amosis | 42 | Amosis | 42 | K.a. 570-K.a. 526 |
Psametiko III.a | Psammekherites | 6 hilabete | (aipatu gabea) | - | (aipatu gabea) | - | K.a. 526-K.a. 525 |
XXVI. dinastiaren kronologia
aldatuKronologia estimatua:
Aurrekoa Egiptoko XXV. dinastia |
Egiptoko XXVI. dinastia Egiptoko aro berantiarra |
Ondorengoa Egiptoko XXVII. dinastia |