Amosis II.a

Amosis II.a edo Ahmose II.a (K.a. 570-K.a. 526, Egiptoko XXVI. dinastiako bostarren faraoia izan zen.

Amosis II.a
Portrait of Amasis II.JPG
Faraoi

Bizitza
JaiotzaK.a. VII. mendea
HerrialdeaAntzinako Egipto
HeriotzaK.a. 526 ( urte)
Hobiratze lekuaSais
Familia
Ezkontidea(k)Nakhtubasterau (en) Itzuli
Seme-alabak
LeinuaEgiptoko XXVI. dinastia
Jarduerak
Jarduerakestatu-politikaria

BiografiaAldatu

Herodoto greziar historialariaren arabera, Amosis ez zen jatorri noblekoa. Egiptoar soldaduen matxinada batek boterera eraman zuen. Tropa hauek, Zireneko espedizio zorigaiztoko batetik itzuliz, Apries faraoiak traizionatu zituela susmatu zuten, honek, mertzenarioen laguntzarekin gobernatzen zuelarik, eta soldadu herrikideek, erabat solidarizatu zituzten.

Amosisek, matxinada baretu eta buruzagi izendatua izatea lortu zuen, matxinatuek subirano izendatua izan zelarik. Apries, orduan bere mertzenarioez bakarrik fida zitekeena, Menfisen gertatu zen gatazkan garaitua eta harrapatua izan zen. Usurpatzaileak gatibu ospetsua bihozberatasun handiz tratatu zuen, baina, azkenean, bere aldekoek konbentzitu, eta faraoia jendeari eman eta hauek itota hil zuten.

Amosis, bere agintaldiaren hasieran, jatorri noblekoa ez izateagatik kritikatua izan zen arren, greziar munduaren adiskidetasuna landu eta Egiptorekin aliatzeko zentzu ona izan zuen, sekula gertatu ez zen bezala.

Herodotok, bere administrazio zuhurraren pean, Egipto oparotasun maila handi batera iritsi zela kontatzen du, Behe Egiptoko tenpluak, nagusiki, nao (kapera monolitiko) bikainekin eta oraindik irauten duten beste monumentu batzuekin apaindu zituelarik.

Amosisek, greziarrei, Nilo ibaiaren beso kanopikoan zegoen Naukratis merkatal-kolonia eman zien, eta, Delfosko tenplua erre zuenean, berak, 1.000 talentu eman zizkien berreraikitzeko. Ladize izeneko printzesa greziar batekin ere ezkondu zen, Battus Zireneko erregearen alaba zena, eta Samosko Polikrates eta Lidiako Kresoarekin aliantzak egin zituen.

Bere erresuma, ziuraski, lehen urjauziraino baino ez zen iritsi, baina Zipre menderatu zuen, eta eragin handia izan zuen Zirenen. Bere erregealdi luzearen hasieran, k.a. 568an eta Apries hil aurretik, dirudienez, Nabukodonosor II.ak eraso egin zuen. Ziro II.ak, Egipto bakean utzi zuen, baina Amosisen azken urteak, Kanbises II.aren inbasio mehatxuek eta Samosko Polikratesekin aliantzak hausteak asaldatu zituzten. Hondamendia, Psametiko III.a bere semearen gain erori zen, soilik sei hilabeteko agintaldi baten ondoren, Kanbises II.ak bere erresuma kendu baitzion.


Aurrekoa
Apries
Egiptoko faraoia
Egiptoko XXVI. dinastia
Ondorengoa
Psametiko III.a

Kanpo estekakAldatu