Sais (Σάϊς), Behe Egiptoko V. nomoaren hiriburua izan zen, Niloren deltatik mendebaldera zegoena, XXVI. dinastiaren errege egoitza izan zena, Saitarra ere deitua (K.a. 654-K.a. 527). Bertako jainkosa nagusia, Neit gerlaria izan zen.

  • Izen egiptoarra: Sau. Izen greziarra: Sais. Izen arabiarra: Sa el-Hagar.

Hiriaren izena, Sa el-Hagar, aztarnategi arkeologikotik gertu dagoena, antzinako izenetik dator eta "Sa harkaitza" esan nahi du.

Finkapen antzinakoenak, Maadi-Buto kulturan datatuak daude (K.a. 3500ean). Bai Neit izena daramaten bi erreginen izenak (Merytneit eta Neithotep), baita Aha faraoiaren garaian hiriari buruz eginiko aipamenek, Egiptoko Aro Dinastiko Goiztiarrean lortutako ospe handia adierazi lezakete. Ordutik aurrera eta denbora tarte luze batean zehar, hiriaren historia jarrai daiteke, nagusiki, aurkitutako zeramika hondakinengatik, Antzinako Inperioan eta Inperio Berrian data daitezkeenak.

Saisek, bere ospea berreskuratu zuen K.a. VIII. mendean, XXIV. dinastiako Tefnakht eta honen ondorengo izan zen Bakenrenefek, mendebaldeko deltako hiri nagusi bihurtzen dutenean.

Sais, azkenik, Shabako errege kushitar erregearen mende erortzen da, baina garrantzia lortzen du berriz asiriarrek Egipto inbaditzen dutenean, bere gobernari den Nekao I.ak asiriarrekin batera borrokatzen duenean kushitarren aurka. Bere seme Psametiko I.a gailentzen da faraoi bezala (K.a. 664-K.a. 612), Sais, errege egoitza bezala ezarria geraturik, persiar akemenidarrek konkistatu zuten arte, K.a. 527an. Akemenidar garaian, Neiten tenplua, persiar erregeek babestu zuten.

Hiria, K.a. V. mendearen erdialde inguruan bisitatu eta deskribatu zuen Herodotok, nork, errege jauregia, Neiten tenplua, laku sakratu bat, obeliskoak eta estatuak bezalako eraikinak deskribatzen dituen.

1997tik eta denbora luzez bertan behera utzia egon ondoren, lan arkeologikoa, Durhameko Unibertsitatea eta Egypt Exploration Societyren ardurapean dago.

Kanpo estekak

aldatu