Uahemibra Nekau edo Nekao II.a, XXVI. dinastiako faraoi bat izan zen, Egipto, K.a. 610etik K.a. 595 arte gobernatu zuena.

Nekao II.a

Faraoi

Bizitza
JaiotzaK.a. VII. mendea
HeriotzaK.a. 595 ( urte)
Familia
AitaPsametiko I.a
Ezkontidea(k)Khedebneithirbinet I (en) Itzuli
Seme-alabak
LeinuaEgiptoko XXVI. dinastia
Hezkuntza
HizkuntzakEgiptoera
Jarduerak
Jarduerakmonarka
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaAntzinako Egiptoko erlijioa

Psametiko I.a eta Mehetnusejeten semea zen. Bere emaztea Jedebarbenet izan zen (Psametiko II.aren ama).

Asiriarrei lagundu zien Babiloniaren aurka. Espedizio baten ondorioz, Nekaok berak zuzenean gidatua K.a. 609an, Josiash, Judako erregea, Megidon garaitua izan zen. Honen ordez, Nekaok, bere seme zen Joakhaz jarri zuen, honela, Palestinaren gaineko nagusitasun egiptoarra berrituz.

Babiloniar armadak Karkemisheko gudu ospetsuan garaitua izan ondoren, K.a. 605ean, Nekaoren armada Egiptora itzuli zen eta bakarrik Nabukodonosor II.aren aita zen Nabopolasarren heriotzak salbatu zuen Egipto bere erasotik. K.a. 601ean, Nekaok atzera bota zuen babiloniar erasoa, eta Herodotoren arabera, Gaza hartu zuen etsaiaren atzetik zihoala. Honek, Egiptori, inperio asiriar berriaren probintziak bereganatzea ziurtatu zion, Palestinaren zati bat barne.

Kanal bat eraikitzea agindu zuen, Herodotoren testuaren arabera, Niloren ekialdeko adarra, Bubastis iparraldetik, Itsaso Gorriarekin lotzeko, beranduago, Dario I.ak amaitu zuena.

Egiptoar ontziteria sortu zuen, korintoar artisauek egina: Afrika zirkumnabigatzeko itsas espedizio bat bidali zuen, itsasontziak eta tripulazioa feniziarrak zirelarik, egiptoarrek kontrolatuak, tokiaren nabigazioa ondo domeinatzen baitzuten. Dena dela, zazpi mende beranduago bizi izan zen Klaudio Ptolomeoren mapetan, ez dago Atlantikoa eta Indiako ozeanoa lotuko zituen balizko itsasarte bati buruzko erreferentziarik.

Nekao II.a K.a. 595ean hil zen, Egiptoko tronuan bere oinordekoa, bere seme Psametiko II.a izan zelarik.

Bere garaiko lekukotzak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu



Aurrekoa
Psametiko I.a
Faraoia
K.a. 610-K.a. 595 (XXVI. dinastia)
Ondorengoa
Psametiko II.a