XXI. mendeko sozialismo

XXI. mendeko sozalismo» orritik birbideratua)

XXI. mendeko sozialismoa nazioartean 1996tik aurrera erabiltzen hasi zen kontzeptua da. Heinz Dieterich Steffan da nozio horrekin lotutako teorialari ezagunena[1]. Kontzeptua mundu osoan egin zen ezagun Hugo Chávez Venezuelako presidenteak hitzaldi batean aipatu zuenetik, 2005eko urtarrilaren 30ean, V. Munduko Foro Sozialean. Kuba, Venezuela, Nikaragua eta Boliviako aginte-eran eragina izan duen kontzeptua da.

Sozialismo iraultzailea da XXI. mendeko sozialismoaren Estatu sozialista eredua eta haren iturriak filosofia eta ekonomia marxistan daude. Lau ardatzetan oinarritzen da: lurraldeen garapen demokratikoa, ekibalentzien ekonomia, demokrazia parte-hartzailea eta oinarrietatik antolatzen diren erakundeak. Dieterich-ek, XXI. mendeko sozialismoa liburuan, Karl Marx hartzen du abiapuntu dinamika soziala eta klase borroka aipatuz. Era berean, teoria marxista berrikusten du gaur egungo mundura egokitzeko asmoz, jakintzaren esparruan egin diren aurrerakuntzak erantsiz, baita sozialismoa ezartzeko izandako saiakerak, mugak eta proposamen konkretuak ere, besteak beste ekonomia politikoaren alorrean edo herritarren parte hartzean, zeina funtsezkotzat jotzen duen esplotaziorik gabeko gizarte bat sortzeko. Laburbilduz, XXI. mendeko sozialismoak aurreikusten du beharrezkoa dela estatuaren boterearen berrindartze erradikal bat, botere hori gizarteak demokratikoki kontrolatuta, gizarteak garapenean aurrera egin dezan.

Bolibartar Iraultzaren testuinguruan, 2006ko erdialdean egindako hitzaldi batean, Chávezek nabarmendu zuen sozialismo horretara iristeko trantsizio fase bat izango dela, Demokrazia iraultzaile izenekoa. Hugo Chávezek azaldu zuenez, "konpromisoa hartu dugu Bolibartar Iraultza sozialismorantz bideratzeko eta laguntzeko sozialismoaren bideari, XXI. mendeko sozialismo bat, elkartasunean oinarritzen dena, anaitasunean, maitasunean, askatasunean eta berdintasunean". Gainera, sozialismo hori ez dago aurrez definitua. Chávezek esan zuenez, "kapitalaren forma eraldatu behar dugu eta sozialismo berri baterantz jo, egunero eraiki behar dena".

Egitura ideologikoa aldatu

Dieterichek ez du gizarte demokratiko, partizipatibo, sozialista eta gizarte-klaserik gabeko gizarte bat lortzeko eredu bakar eta absolutu bat ezartzen. Hobeto esanda, "Proiektu Historiko Berria" deiturikoa garatzeko metodologia bat ezartzen du. Proiektu honen oinarri estrategikoak Boterearen Bloke Erregionala eta Botere Popularraren Bloke Erregionala dira; lehena Estatu progresisten integrazio ekonomiko eta politikoaren arduraduna da eta bigarrena, berriz, XXI. mendeko sozialismoa bultzatzeko mugimendu sozialen koordinazio kontinentalaren arduraduna da. Horri Estatuen arteko kolaborazio solidarioa gehitu behar zaio; hau da, autogestioa eta komunitateen elkarlana.

Baliokidetasun ekonomia aldatu

XXI. mendeko sozialismoan, Dieterichek merkatu salneurrietan, merkatu ekonomia eta kapitalismoan oinarrituta ez dagoen modelo ekonomiko bat proposatzen du; izan ere, desberdintasun sozialen eta baliabide naturalen ustiapenaren jatorriak horiek direla ondorioztazen du.

 
Petersen Arrosa, produktu edo zerbitzu baten balioa kalkulatzeko tresna.

Lanaren balioan oinarritutako ekonomia balioak proposatzen ditu, produktu eta zerbitzuen trukaketarako eta ez eskari eta eskaintzapean oinarritutakoak[2]. Lanaren balio hori produktu bat ekoizteak edo zerbitzu bat eskaintzeak eskatzen duen denboraren bidez neurtuko litzateke. Gainera, lan hori burutzeko behar diren erramintak ekoizteko behar den denbora ere gehitu beharko litzaioke. Honek suposatzen duen arazo praktikoa gainditzeko, Petersen arrosa erabiltzea proposatzen du.

Dieterichentzat, oraingo merkatu eredua etekinetan eta jabetzetan zentratu da, ekonomiaren zentzua alde batera utziz. Bere iritziz, ekonomia politikoak ez luke gutxi batzuk aberasteko moduan funtzionatu behar, produktibitatea izan beharko luke helburu.

Zentzu horretan, prezioek determinatzen dute non inbertitu, zenbategatik lana egin, zer eta zenbat erosi, zenbat eta noiz aurreztu; sistemaren ardatza dira, alegia. Merkatuak ongi funtziona dezan, oinarrizkoa da merkatua monopolikoa ez izatea, Estatua eraginkorra izatea eta ez ustela izatea. Hala ere, merkatu librearen eraginkortasunaren aurrean, eredu sozialista bat planteatzea ez da nahikoa. Gauzak horrela, izan diren saiakera historiko guztiek porrot egin dute sistematikoki[3].

XXI. mendeko sozialismoaren ereduan, produktuen balioa (prezioa) ekoizpen denborei lotuta joan beharko litzateke. Era horretara, birbanaketak pertsonen interes errealekin bat joango lirateke. Dieterichentzat, sozialismo hau demokratia partizipatiboaren sakonketa eta zabaltze bat da, non egunerokotasunaren dimentsioak, estetika eta arrazional-kritikoa aldaketa sozialak barne hartu behar dituen.

Etengabeko birformulazioa aldatu

Dieterichek, bere obraren amaieran, eztabaida ireki eta konstruktibo bat irekitzen du, XXI. mendeko sozialismoaren proiektua hobetzeko. Beraz, ondoriozta dezakegu ideologiak birformulatzen jarraitzen duela.

Dieterichek "ekoizpen bideen estatizazioak XXI. mendeko ekonomia sozialistaren arazoa konpontzen ez duela" planteatzen du. Horri "arazo ekonomikoa informatikoa dela" gehitzen dio.

Ordezkapen demokratikoa: demokrazia zuzena eta hiru ganberak aldatu

Ideia hauen babesleek komunitatearen ordezkapena maila guztietan (munizipala, autonomiko edo estatala, nazionala edo federala...) arazo konplexua dela eta hiru iturri dituela (ideologikoa, sindikala eta territoriala). Hori konpontzeko hiru ganbera egon beharko litzatekeela maila bakoitzean argudiatzen dute.

1826ko Konstituzio Bolivariarra hiru ganberen konstituzioaren adibide garbia da. Botere Legegilearen zentralizazioa eta kontzentrazioa ganbera horien sorreraren ondorio ziren. Simon Bolivarren esanetan, hiru ganberen ereduak ganberen arteko gatazkak konpondu beharko lituzke eta legeak ez lirateke eraginik gabe geratuko edo hiru aldiz aztertuko lirateke ezezkoa jaso aurretik.

XXI. mendeko sozialismoan Subiranotasun kontzeptuari definizio berri bat ematen zaio bere bi alderdietan:

  1. Subiranotasun politikoa: herritarrek organoetan (parlamentuak eta alderdi politikoak) aukeratutako ordezkarien fruitua da.
  2. Subiranotasun soziala: ideologikoak ez diren bi alderdi desberdinek ordezkatzen dute, sozioekonomikoak (sindikatu eta kontzeju ekonomiko, sozial edo patronalak) eta herritar territorialak (Senatua).

Berrikuntza handien aurrean aldaketa txikien etengabeko birformulazio bat aurreikusten da, epe ertain edo luzerako sistemaren hobekuntza bat ekarriko dutenak. Rol honetarako eragile hauek garrantzia handia dute:

  1. Demokrazia errepresentatiboaren eragileak: subiranotasun politikoaren (alderdi politikoak) ordezkariak + subiranotasun sozialaren (senatua + ganbera sozioekonomikoa) ordezkariak.
  2. Demokrazia zuzenaren eragileak: hobekuntza prozesu baten parte den eta oinarri herritarra duen birformulazio ideologikoa eta demokrazia errepresentatiboko eragileekin elkarrekintza.

Helburua: Kalitate Totaleko Demokrazia aldatu

Kalitate Totaleko Demokraziak sistema demokratikoaren hobekuntza etengabea suposatzen duen metodologia da. Metodologia hau ikuspuntu demokratiko errepresentatibo zein demokrazia partizipatibo batetik aplikatzen da.

Printzipioak:

  1. Herritarra orientatzea: herritarra demokraziaren ekoizlea da. Bitartekaria zein helburua da.
  2. Eragileen identifikazioa: Komunitate ideologiko edo politikoa, komunitate territoriala, komunitate sozioekonomikoa. Instrumentua: hiru ganberako parlamentua (Senatua/Parlamentua/Ganbera sozioekonomikoa).
  3. Autodeterminazio printzipioa: denek helburuen komunikazio eta determinazioan parte hartzen dute.

Kalitate Totaleko Demokraziak, XXI. mendeko sozialismoaren helburua denak, Kauzolana dauka metodologia gisa ezarrita. Kauzolanak Kaizen filosofia edo metodologia japoniarra[4] (jatorrian ekoizpen-sistema industriala zen) eta auzolan euskalduna[5], "andecha" galiziarra, "coor" irlandesa eta "minka" praktika komunal andinoak batzen ditu. Biak beraz, Kalitate Totaleko Demokraziaren osagaiak dira:

Kaizen aldatu

Kaizen metodologia aurrera eramateak ondorio hauek ekarriko lituzke[6]:

  1. Flexibilitatea eta egokitzapena herritarrean, kontextu soziopolitiko globalizatu batean: Shojinka.
  2. Parte hartzearen eta ideia berrien ekarpenen handitzea: Soifuku.
  3. Biztanleen autokontrola edo betoa gobernuaren akatsen aurrean: Jidoka.

Auzolan aldatu

Auzokideen artean lan egiteko modu zaharrenetariko bat da[7]. Udaletxeak edo auzotarren arteko bilera batean noiz, non eta nola lan egiteko ardurak banatzen dira.

XXI. mendeko sozialismoa Latinoamerikan aldatu

 
Nicolas Maduro, gaur egungo Venezuelako presidentea.

Venezuela aldatu

Hugo Chávezen gobernuan zehar (1999-2013), bere proiektu Bolibartar Iraultza bolibarianismoan oinarrituta zegoela zion, XXI. mendeko sozialismora igaro ziren arte, bolibarianismoa alde batera utzi gabe, noski. Chavez presidenteak esan zuen, Venezuelan garatzen zen sozialismoa mota kristautasunen oinarritzen zela zion, Nazareteko Jesusi "sozialista" ere deitu zion noizbait. Chavezek ere, ideia trotskisten alde zegoela onartu zuen, etengabeko iraultzarena, adibidez. 2007. urtean, Chavezek Konstituzioan 69 artikulutan aldaketa bat egitea proposatu zuen, Estatu sozialista bat osatu, aldaketa ekonomiko, egiturakoak, instituzionalak eta politikoak emateko; baina proposamen hori ez zen onartu referendum baten ondoren.

Chávezek zion, XXI. mendeko sozialismoak, marxismoak ez bezala, jabetza pribatua onartzen duela, baina honi uko egiten diola pilaketa egoistari ekin ezkero. Bere 2013-2019ko gobernuaren programan, jabetza mota asko bultzatzen dira, pribatua barne; baina, ekonomia sozialista berria ekoizpen-bideen egitura publiko, sozial eta kolektiboen oinarritan eraiki behar direla dio, ekoizpen-harreman konplementario eta solidarioak sortzeko. Chávezek dio, XXI. mendeko sozialismoa kristautasunaren korrontetik elikatu behar dela, demokrazia baten barnean, berdintasuna eta askatasuna izateko. Chavismoaren barnean, komuna sozialisten sorrera bultzatzen da, autogestioaren bidezko langileen kontrola, Estatuak ekonomian esku-hartzea eta enpresen desjabetzea ere bai.

Gaur egungo presidente den Nicolás Maduro, XXI. mendeko sozialismoaren proiektuarekin jarraitzera konprometitu da, Chávezen heriotzaren ondoren.

Ekuador aldatu

Presidente izan zen Rafael Correak baieztatzen du XXI. mendeko sozialismoaren garapenak ezaugarri propioak dituela eta sozialismo tradizionalarekin desberdintzen dela, baina Estatuari ekonomia bultzatzeko paper garrantzitsu bat ematen diola. Correak dio, "kapitala gizakiaren zerbitzuetara egon behar dela eta ez alderantziz" eta ekoizpen-bideen demokratizazioa bultzatu behar dela. Correak langileek gestioan parte hartzea ontzat hartzen du, jabetza pribatua onartu baina demokratizatua izan behar dela dio eta XXI. mendeko sozialismoak merkatuari uko egiten ez diola, baina "gobernatu egin behar dela, hark gu ez gobernatzeko" dio.

 
Evo Morales, Boliviako presidentea.

Bolivia aldatu

Evo Morales, Boliviako presidentea eta Mugimendu Sozialista boliviarreko zuzendaria, XXI. mendeko sozialismoa eraikitzearen aldeko agertu da, iraultza kultural eta antikolonial baten eta demokrazian biziko den gizarte plurinazional baten sorreraren bidez. Moralesen gobernua hidrokarburoen nazionalizazioa, jabetza pribatuaren onarpena eta programa sozialen inplementazioagatik da ezaguna. Evo Moralesek, bere eredu sozioekonomikoa "solidaritatea, elkarrekikotasuna, komunitatea eta adostasunean oinarrituta dagoela" dio. 2013ko urrian, langileei porrot egin duten enpresa pribatuak hartzeko eta enpresa sozial bihurtzeko eskubidea ematen dien lege bat onartu zen, enpresa asko berreskuratzea lortuz.

XXI. mendeko sozialismoa Europan aldatu

XXI. mendeko sozialismoa, bereziki hartu da Espainian, PCE eta Ezker Batuagatik; Alemanian Die Linkspartei, mugimendu unibertsitarioengatik eta AEDko kargu altuengatik; Errusian Errusiar Federazioko Alderdi Komunistagatik, hauek beraien ideologiatzat hartu dute marxismo-leninismoa eta internazionalismoarekin batera.

Espainian, hainbat kolektibo sozialista dira azpimarragarriak Sortu, ezker abertzale eta antolakuntza independentistako alderdia, XXI. mendeko sozialismoa bere politikan hartu zuena eta figura ezagunena bezala Arnaldo Otegi duena, ideologia marxistakoa eta Herri Batasunako kide izandakoa. Bere aldetik, Alderdi Karlistak, bere ideologia sozialista- monarkiko autogestionario eta ezker berrikoa dago; Euskal Herrian, 2005ean, Europako Konstituzioaren aurka posizionatu zen. Venezuela militante hauentzako toki ezaguna izan zen errepresio frankistan zehar. Alderdi Karlistako presidente izan zen Carlos Hugo Borboi-Parmakoak, 2004an argitaratu zuen "XXI. mendeko Sozialismoari buruzko Zenbait Erreflexio", non hau espresatzen zuenː "hiltz den sozialismoa, sozialismo autoritarioa da, herritarraren kontroleruntz begira dagoen politika monopolizatua eo alderdi bakarrak kontrolatzen duena. Sozialismo hori bai hil dela. Sozialismoa, gizakiaren dieal bezala, herritarraren parte-hartzean oinarritzen da, berak dauka bere bizitza politiko eta ekonomikoaren kontrola, hala nola, ondasunen banaketa. Behin eta berriz esan behar daː proiektu sozialista bat ezinbestekoa da gaur egun".

Norvegia Europako XXI. mendeko estatu sozialista bakar bezela deskribatua izan da.

XXI. mendeko sozialismoa Txinan aldatu

Deng Xiaopingen buruzagitzaz geroztik, txinatar ezaugarriak dituen sozialismoa garatzen da Txinan.

Heinz Dieterich Steffanek chavismoarekin haustean, bere ahalegin intelektual eta praktikoak ezaugarri txinatarreko sozialismora bideratzen ditu; izan ere, Txinan bere ideiak ongietorriak izaten hasi ziren. Dieterichek baieztatu du Txinak XXI. mendeko sozialismoa garatu duela. Bestalde, oraingo presidentea den Xi Jinpingen zuzenketa marxistak goraipatzen ditu. Gainera, Txinak Leninen Politika Ekonomiko Berria eguneratu duela dio.

Maok XX. mendeko sozialismo txinatarraren paradigmak garatu zituen, "Demokrazia Berria", herrialdearen autonomia eta autarkian oinarritua. 60. hamarkadan, eredua agortuta zegoen egiturari dagokionez eta Alderdiak Leninen "Politika Ekonomiko Berria" ezartzea erabaki zuen, Deng Hsiao Pingek "irekiera eta erreforma" deitu zuena. Era honetara, XX. mendeko sozialismotik XXI. mendeko sozialismorako trantsizioa Sobietar Batasunean porrota izan zen arren, Txinan arrakastatsua izan zen. Heinz Dieterich

Era berean, Raul Castrok Iraultza Kubatarra salbatzeko lana egin duela deritzo Dieterichek. Castrok ekoizpen modu estalinistatik Leninen eta Deng Xiaopingen Politika Ekonomiko Berrira igarotzen saiatu dela dio.

Kritikak aldatu

XXI. mendeko sozialismoa kritikatua izan da politikaren alorreko eremu desberdinetatik, eskuin, zentro zein ezkerretik. Kritikak teorizazioei zein herrialde desberdinetako gobernuek eman dizkieten interpretazioei zuzenduta egon izan dira.

Era gutxiesgarrian "neokomunismo" deitua izan da ideologia antikomunista duten oposizioen eskutik. Kritika batzuk sozialismo honen ideiak iraungituta daudela adierazi dute. Beste alde batetik, ezker aldeko sektore batzuk "erreformista" bezala etiketatu dute, bene benetan kapitalismoa alde batera utzi nahi ez dutela egotziz.

Balio ekonomiaren proiektua ez dago bereziki zehaztua XXI. mendeko sozialismoaren tesietan. Ez du irizten lan batzuen konplexutasunak azalpen zientifikorik behar duenik, ezta ere espezializatu gabeko lanei eskaintzen zaien denbora eta espezializatuei eskaintzen zaiena berdin baloratu daitekeenik.

Francisco Endararen arabera, Ekuadorreko ingeniari liberal libertarioa, sozialismo mota honek ekonomia baliokidea ezarri nahi du, non biztanle bakoitzak bere irabaziak produktu bat egiteko edo zerbitzu bat emateko denboraren trukearen bidez lortzen dituen; era honetara, hiritar bakoitzak bere lanak zenbat balio duen erabakitzeko ahalmena galtzen du.

Kritika ezkertiarrak aldatu

Alan Woods marista britainiarrak Eduard Bernstein eta Karl Kautsky kritikatu zituen "Marxen benetako diszipuluak" bezala aurkezten zutelako euren burua, errebisionismo erreformista "ideia berrien" mozorroaz estalita babesten zuten bitartean. Era berean, Woodsek Heiz Dieterich kritikatu zuen "teoria berri eta original bat" asmatu zuela baieztatzeagatik. Woodsek dio Dieterichek ideia aurremarxista eta sozialista utopiko zaharrak errepikatzen dituela eta zerbait berria izango balira bezala aurkezten dituela; klase-borrokarik gabeko "sozialismo" modu bat bezala, kapitalismoa desjabetu gabe.

Alderdi eta Erakunde Marxista-Leninisten Konferentzia Internazionaleko alderdiek XXI. mendeko sozialismoari teoria anti-marxista bat izatea leporatu diote:

  • Ez du sistema aldatzea helburu; ez ditu sistemaren erroak suntsitu nahi, aldatu egin nahi ditu.
  • Kapitalistek euren pribilegioak borrokatu gabe utziko dituztela pentsatzen du.
  • Ez du mugimendu politiko eta soziala pizten herrian, hauek euren eskubideen alde, esplotatzaileen aurka eta boterea lortzeko borroka dezaten. Klase dominatzaileari konfiantza ematen dio.
  • Sobietar Batasuna eta honen Iraultza kritikatzen ditu.
  • Ez ditu ezagutzen klase-borrokaren nondik norakoak eta bere historia.
  • Esentzia idealista, eklektiko eta burgesia txikiaren psikologiatik abiatzen da.
  • Esentzia klasista ez daukan "sozialismoa" da, ez dauka sozialismoaren alde borroka egitera bultzatzen duen oinarri zientifikorik.
  • Langile klasearen eta bere alderdiaren papera entzungor egiten du.
  • Sozialismoa gizarteak eboluzionatzen duenean iritsiko dela proposatzen du eta ez prozesu iraultzaile baten ondoren.

Milton D'Leon venezuelarrak, Sozialismoaren aldeko Langileen Ligaren kide denak, Venezuelan chavismoaren aldetik sozialismoa eraikitzeko saiakerak "erreforma batzuk bakarrik izan zirela eta burgesen menderatzea eta kapitalisten negozioa jarraitzen zutela" adierazi zuen.73

Kritika anarkistak aldatu

Anarkismoaren eskutik, Kevin Carson mutualista estatubatuarrak esan zuen Hugo Chavez, Venezuelako biztanleak lagundu zituela onartu zuen arren, "ez zuen ezarrita zeuden kapitalaren eta lurren monopolioan oinarritutako erreformak abolituz egin, kontra-hertsapenaren bidez baizik" eta bere autoritarismoa kritikatu zuen. Bere aldetik, Victor Logos mutualistak dio Podemos alderdi politikoaren ideiak aplikatzeak Venezuelako egoera bat ekarriko zuela, baina langabezia eta miseria handiagoarekin, non "Estatua botere handiagoa gain hartzea behartua ikusiko zen eta produkzio eta banaketa guztia zentralizatuko zuen hura kontrolatu arte".

Venezuelako kritikak aldatu

Venezuelaren kasuan, Teodoro Petkoff politikari ezkertiar eta chavismoaren aurkakoak, chavismoaren bi ezaugarri autoritarismoa eta militarismoa direla argudiatzen du. Hala ere, chavismoak bere burua sozialismo demokratikotzat dauka. bere aldetik, Meridako apezpikua den Baltazar Porrasek XXI. mendeko sozialismoa ideologikoki indefinitua dela adierazi zuen. Bere ustetan, sozialismoak "atentzioa desbideratu" egin nahi du eta "hipermerkatu bat dirudi". Apezpikuarentzat beste ezaugarri batzuk populismoa, autoritarismoa eta militarismoa dira.

Erreferentziak aldatu

  1. «KAOSENLARED.NET -- Entrevista a Heinz Dieterich» web.archive.org 2011-05-20 (Noiz kontsultatua: 2019-05-30).
  2. «Rebelion. Cristóbal Colón y la persistente confusión entre trueque y economía del valor» www.rebelion.org (Noiz kontsultatua: 2019-05-30).
  3. «Heinz Dieterich: «XXI. mendeko sozialismoa zibilizazio nagusia izango da»» Argia (Noiz kontsultatua: 2019-05-30).
  4. (Gaztelaniaz) «Metodología kaizen, qué es, cómo se aplica y cómo afecta a tu negocio» Antevenio 2017-05-04 (Noiz kontsultatua: 2019-05-30).
  5. (Gaztelaniaz) Zer da Auzolana?. 2011-03-26 (Noiz kontsultatua: 2019-05-30).
  6. «Negotzioan, Ideia eta emaitza hobeak: Hasi zeure Sormen Prozesua» SPRI 2015-06-17 (Noiz kontsultatua: 2019-05-30).
  7. (Gaztelaniaz) «“Auzolan es una tradición que se ha mantenido en áreas rurales de Euskal Herria”. Deia, Noticias de Bizkaia» Deia (Noiz kontsultatua: 2019-05-30).

Kanpo estekak aldatu