Bolibartar Iraultza[oh 1] edota Venezuelar Iraultza (gaztelaniaz: Revolución Bolivariana edota Revolución Venezolana) 1998. urtean Venezuelan Hugo Chávez iraultzaileak ezarri zuenez geroztik dagoen prozesu politiko ezkertiarra da.

Bolibartar Iraultza
Kokapena Venezuela
Data1998 - gaur egun

Izena Simon Bolivar venezuelar iraultzaile eta independentista zenarengandik datorkio, iraultzaren aldekoen arabera Bolivar eta Simón Rodríguez idazle eta pentsalariaren ideietan oinarritua baitago, azken honek Latinoamerikak bere berezko sistema politikoa sortzearen aldekoa zen, bai eta Ezequiel Zamora venezuelar jeneralaren ideia eta leloetan ere: "Lur eta Gizon Askeak" eta "Oligarkiarekiko Izua".

Iraultzaren helburuen artean hispanoamerikar abertzaletasuna bultzarazi eta sozialismo berri batera iristea daude, eta bere lehenbiziko neurrien artean 1999ko Venezuelako Konstituzioa onartzea izan zen, honen bidez herrialdeak Venezuelako Bolibartar Errepublika izendapen ofizial berria jaso zuen.

Iraultzaren aurkariek aldiz, iraultza ezartzeko metodoak salatzen dituzte.

Oharrak aldatu

  1. EIMAk bere zerrendetan argitaratu duenez,[1] bolibartar hitzaren jatorri den pertsonaren (Simón Bolívar) deituraren euskarazko idazkera egokiena Bolívar da, v-z. Hala ere, Euskaltzaindiak, 38. arauan,[2] Venezuelako Bolibartar Errepublika izena arautu du, b-z. Hortaz, hitz eratorria b-z idaztea dirudi egokiena.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu