Ireki menu nagusia

Baliabide naturalak izaki bizidunei arlo ezberdinetan laguntzen dien naturako elementuak dira, adibidez, zuhaitzek oxigenoa[1] ematen dute. Ekonomiaren ikuspuntutik, baliabide naturalak gizartearen ongizateari eta honen garapenari modu zuzen batean (lehengaiak, mineralak, elikagaiak) edo zeharkako modu batean (zerbitzuak eta abar) laguntzeagatik dira baliotsuak.

Egoera natural batean existitzen diren eta jarduera ekonomiko bat garatzeko edota gizarteko eskari bat asetzeko beharrizan biologikoak (elikagaiak, arropa, etxebizitza) betetzeko balio duten edozein elemetu, material edo energetiko, dira baliabide naturalak.

Ekonomikoki, gizakiek erabilitako ondasunen eta erabilitako zerbitzuen ekoizpenean eta banaketan laguntzen duten bitarteko guztiak baliabide kontsideratzen dira. Ekonomialarien ustetan zenbait baliabide urriak dira gizakiaren desio aniztasunaren aurrean, horrela azaltzen dituzte beharrizanak. Hori dela eta, ekonomia baliabide horien banaketa gobernatzen dituzten legeak ikasten duen zientzia bezala definitzen da. Ikuspuntu honen arabera, baliabide naturalek naturak emandako produkzio faktoreei erreferentzia egiten diete, gizakiaren aurrez aldeko aldaketarik gabe; eta baliabide kulturaletatik eta giza baliabideetatik bereizten dira gizakiak sortu ezin dituelako (adibidez ondasun eraldatuak, lana eta teknologia gizakiak eraldatutako ondasunak dira). Baliabide natural baten erabilerak kontuan hartu beharreko bi kontzeptu biltzen ditu: ustiapena lortzeko gailendu beharreko erresistentzia eta interdependentzia.

Eduki-taula

Baliabide natural motakAldatu

 
Energia eolikoa, baliabide naturala.

Denboran erabilgarritasuna, sorkuntza-tasa (edo birsorkuntza) eta erabilera edo kontsumo-tasa kontuan hartuta, baliabide naturalak berriztagarriak edo ez-berriztagarriak [2] izan daitezke. Baliabide natural berriztagarriak baliabide biotikoak dira, bere birsorkuntza maila erauzketa maila baino handiagoa duten baliabideak, hain zuzen ere. Gehiegizko erabilerak baliabide hauek desagertzea ekar dezake (basoak, arrantza, etab.), hala eta guztiz ere, horietako asko mugagabeak dira (eguzki argia, mareak, alisioak (haizea), besteak beste). Baliabide natural ez berriztagarriak, bestalde, gordetegei mugatuetan aurkitzen diren baliabideak edo birsorkuntza zikloa ustiapen edo erauzketa tasa baino baxuagoa dituzten baliabideak dira orokorrean (meatzaritza, petrolioa, etab.). Batzuetan kontrolik gabeko erabilerak agortu egiten ditu, adibidez espezieen desagertze kasuak. Beste fenomeno bat baliabidea badagoela izan daiteke baina ezin daiteke erabili, ur kutsatuarekin gertatzen den bezala.

Baliabideen kontsumoa hondakinen ekoizpenarekin lotzen da: zenbat eta baliabide gehiago kontsumitu, orduan eta hondakin gehiago sortzen dira.[3] Espainian, pertsona bakoitzak 1.38 kilogramo baino gehiago sortzen ditu egun bakoitzeko, hau da, urte amaieran 500 kilogramo hondakin.[4]

Baliabide berriztagarriakAldatu

Nahiz eta erabili, agortzen ez diren baliabideak dira, izan ere, hasierako egoerara itzultzen dira edo bere erabilera tasa baino tasa handiagoarekin birsortzen direnak dira.[5] Honek esan nahi du, baliabide berriztagarri zehatz batzuk berriztagarri izaten utz dezaketela bere erabiltze tasa altuak berritzea ekiditen badu. Horregaitik, zentzuzko eta arrazoizko erabilera bat eman behar zaizkie baliabide hauen iraunkortasuna bermatzeko. Baliabide berriztagarrien mailan ura eta biomasa (edozein izaki bizidun) daude.

Horietako batzuk hurrengo hauek dira: basoak, haizea, eguzki erradiazioa, energia hidraulikoa, energia geotermikoa, egurra, nekazaritzako produktuak, zerealak, fruta-arbolak, tuberkuluak, barazkiak, nekazaritzako jardueretatik eratorritako hondakinak, besteak beste. Baliabide berriztagarri bat gizakiaren kontsumoa baino berreskuratze tasa natural arinagoa duen baliabide natural bat da. Eguzki erradiazioa, mareak, haizea eta energia hidroelektrikoa inongo agortze arazorik ez duen betiereko baliabideak dira.

Baliabide ez berriztagarriakAldatu

Baliabiade ez berriztagarriak kontsumo tasa mantentzeko ekoitziak, landuak, birsortuak edo berrerabiliak ezin diren baliabideak dira. [6] Baliabide hauek kantitate finkoetan daude lurrean eta naturak ezin du denboraldi geologiko laburretan birsortu.

Erreserba deitzen zaie probetxuz erauzi daitezkeen metaketei. Balio ekonomikoa (monetarioa) eskasiaren eta eskariaren araberakoa da eta hau da ekonomia kezkatzen duen arazoa. Baliabideeen erabilgarritasuna hauen aplikagarritasunaren araberakoa da, baina hauen kostu ekonomiko zein energetiko eta ustiapen kostuen araberako ere.

Berriztagarriak ez diren baliabide batzuk hurrengoak dira: Ikatza, petrolioa, mineralak, metalak, gas naturala eta lurpeko ur erreserbak, berriz kargatu ezin daitezkeen akuiferoen kasuan.

Erreserben kontabilitateak gatazka asko sortzen ditu. Alde batetik, empresen balioespen baikorrenak daude baina beste alde batetik, ekologisten eta zientzialari akademikoen balioepen ezkorrenak daude. Liskar nabariena hidrokarburo erreserben inguruan sortzen dira. Kasu honetan, lehenengoek, ezagunak diren eta aurkitzeko dauden hobi guztiak erreserba modura erabili nahi dituzte. BIgarrenek ordea, esplorazio eta erauzketaren kostu monetarioaren hazkuntza azpimarratzen dute, aurkitzen den upel bakoitzeko lau upel kontsumitzen dira, eta gorakorra den kostu termodinamikoak (energetikoak), aurkikuntza berrien bataz besteko balio gutxitzen du.

BabesaAldatu

Kontserbazioaren biologia naturaren eta lurreko biodibertsitatearen egoeraren azterketa zientifikoa da, espezieen, hauen habitaten eta ekosistemen babesa helburu izanik, gehiegizko desagertze tasak sahiesteko asmoz.[7] [8] Zientzia, ekonomia eta baliabide naturalen erabileren kudeaketaren diziplinarteko gai bat da.[9] [10] [11] [12] Biologiaren kontserbazio terminoa San Diegon, La Jollan, Kaliforniako unibertsitatean Bruce Wilcox eta Michael Soulé biologoek egindako hitzaldi batean azaldu zuten 1978an lehenengoz.

Habitaten kontserbazioa lurreko baliabideen kudeaketen sistema da. Landare eta animalia basatien habitatak kontserbatu, babestu eta berreskuratu nahi dituen praktika bat da, haien desagertzea, habitaten zatiketa eta banaketa geografikoaren murriztea saihesteko.[13]

Giza garapena, eratzailearentzat, garapen jasangarriaren baliokidea da. Denboran zehar helburu bat finkatzen duen heinean -etorkizuneko belaunaldien beharrizanen asetzea- garapen jasangarriaren nozio eransketa salatzen du. Honek, gaur egun, ingurumen aldagaia edozein komunitate antolatuko erabakiak hartzeko beharrezko aldagaitzat jotzen du. Konstituzioak jarduera produktiboari buruz hitz egiten du; izan ere, gaur egun eta etorkizunean lurrean bizitza bideragarria egiten duen garapen bati egiten dio erreferentzia. "Giza garapena"-ren balioak helburu bakarra duten hainbat pertsona bazen ditu, izan ere, bere iraunaldia bermatua izan dadin, kontsiderazio sozial, ekonomiko eta ingurumen kontsiderazioak orekaturik batera lan egin behar dute. Garapen iraunkorraren bilaketak, agintariek ekosistemen babesa bilatzea bultzatzen du. Ekosistematzat ondasun naturalen eta kulturalen arteko sistema jotzen da eta honek baldintzatzen du bertan bizi diren pertsonen bizi-kalitatea.

ErreferentziakAldatu

  1. Editorial, Macro. Energia. Editorial Macro. ISBN 9786123044862
  2. Vaquerizo, Dulce María Andrés. Cultura científica 4º ESO (LOMCE) 2016. Editex. ISBN 9788490788059. Consultado el 16 de febrero de 2017.
  3. Rodríguez, Gloria Amparo; Toro, Beatriz Londoño; Carrascal, Giovanni J. Herrera (2008). Ciudades ambientalmente sostenibles. Universidad del Rosario. ISBN 9789588378473. Consultado el 19 de febrero de 2018.
  4. Residuos urbanos y sustentabilidad ambiental: Estado de la cuestión y debate en la Comunidad Valenciana. Universitat de València. 28 de noviembre de 2011. ISBN 9788437086897. Consultado el 16 de febrero de 2017.
  5. Origgi, Luis Fournier (1 de enero de 1983). Recursos naturales. EUNED. ISBN 9789977640181. Consultado el 16 de febrero de 2017.
  6. Orea, Domingo Gómez; Villarino, María Teresa Gómez (1 de enero de 2013). Evaluacion de impacto ambiental. Mundi-Prensa Libros. ISBN 9788484766438. Consultado el 16 de febrero de 2017.
  7. M. E. Soulé and B. A. Wilcox. 1980. Conservation Biology: An Evolutionary-Ecological Perspective. Sinauer Associatess. Sunderland, Massachusetts.
  8. What is conservation Biology? M. E. Soule. (1986). BioScience, 35(11): 727-734.
  9. Soule, Michael E. (1986). Conservation Biology: The Science of Scarcity and Diversity. Sinauer Associates. p. 584. ISBN 0878937951.
  10. Hunter, M. L. (1996). Fundamentals of Conservation Biology. Blackwell Science Inc., Cambridge, Massachusetts., ISBN 0-86542-371-7.
  11. Groom, M.J., Meffe, G.K. and Carroll, C.R. (2006) Principles of Conservation Biology (3rd ed.). Sinauer Associates, Sunderland, MA. ISBN 0-87893-518-5
  12. van Dyke, Fred (2008). Conservation Biology: Foundations, Concepts, Applications, 2nd ed. Springer Verlag. p. 478. ISBN 978-1-4020-6890-4.
  13. Habitat Conservation Planning Branch. «Habitat Conservation». California Department of Fish & Game. Consultado el 7 de abril de 2009.

BibliografíaAldatu

  • Costanza, R. & al. (1997) «The value of the world's ecosystem services and natural capital.» Nature, 387: 253-260.
  • Lopresti, Roberto, (2007), Recursos naturales, régimen argentino y comparado. Ediciones Unilat Buenos Aires 978-987-96049-7-7.
  • Martínez Alier, J. & Schlupman, K. (1991) La ecología y la economía. Fondo de Cultura Económica, México.
  • Naredo, J.M. & Parra, F. (compiladores) (1993) Hacia una ciencia de los recursos naturales. Siglo XXI de España Editores, Madrid.
  • Brian, Alejandro (1997), Recursos naturales, régimen español y comparado.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Baliabide natural