Woodstock '99

New Yorkeko Romen egin zen zen jaialdia

Woodstock '99 musika-jaialdi erraldoia 1999ko uztailaren 22an hasi zen Romen, New Yorken. 1969ko lehen edizioaren arrakasta errepikatu nahi izan zuten 30 urte beranduago baina desastre hutsa izan zen. 220.000 pertsona inguru egon ziren ekimenean.

Woodstock '99
Jatorria
IzenburuaWoodstock 1999
Ezaugarriak
Kokapena
LekuaRome (New York)
Estatu burujabe Ameriketako Estatu Batuak
Estatua New York
Koordenatuak43°13′51″N 75°24′35″W / 43.230820833333°N 75.409638888889°W / 43.230820833333; -75.409638888889
Map
Emanaldia
Hasiera-data1999ko uztailaren 22a
Amaiera-data1999ko uztailaren 25a
woodstock1999.com
kronologia
Woodstock '94 (en) Itzuli Woodstock '99

220.000 pertsona bildu ziren lau egunetan, uztailaren 22tik 25era. Historiara igaro zen 1969ko lehen edizioaren arrakasta errepikatu nahi izan zuten. Antolaketa aldetik, ordea, dirua irabazi asmo argiek antolaketa akats larriak egitea eragin zuen. Bero-bolada betean izan zen, gainera, gerizperik ez zuen base militar batean. Kanpotik ura sartzea debekatu ostean egunetik egunera ura geroz eta garestiago saldu zuten, zaborrak eta drogek gainezka egin zuten; bortxaketa ugari eta dozenaka sexu eraso salatu zituzten emakumeek... Amaitu zen gauean, amorruz beteriko parte hartzaileek su eman zioten harrapatu zuten guztiari.[1] Armadak eta poliziak parte hartu behar izan zuten jaialdiaren amaieran.

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu