Wikipedia:Txokoa/Albisteak/2011ko urtarrila

Wikipediak 10 urte, baita euskarazkoak ere aldatu

Wikipediak 10 urte beteko ditu urtarrilaren 15ean. Euskarazko Wikipediak aurten ere egingo ditu, abenduaren 6an, nahiz eta lehenengo artikulu hartatik asko itxoin behar izan genuen lehenengo lan serioak egiten hasteko. Badirudi mundu osoan zehar jaiak antolatzen ari direla honi begira. Guk ere zerbait egin ahal dugu, ezta? Informazio gehiago aurki daiteke hemen, baita proposamenak egiteko modua ere: Wikipedia Ten. -Theklan ·   ·   22:40, 1 Urtarrila 2011 (UTC)

Urtarrilaren 15erako edizio "maratoi" bat sortzen badugu edo euskarazko Wikipediako edizio-kopuruaren errekorra gainditu? Logo bat ere sortu dezakegu, sitenoticean ohartxo bat jarri jendea ohartzeko, publizitate pixkat egin interneten... Zerbait martxan jarri behar dugu, nire ustez.--An13sa 19:20, 5 Urtarrila 2011 (UTC)
Orri bat sortu dut horretarako eta sitenoticean ohartxo bat jarri dut jendeak ikus dezan.--An13sa 18:40, 6 Urtarrila 2011 (UTC)
Nire ustez urtarrilaren 15a goizegi da (hurrengo astean da). Baina bai egingo nuke horrelako zerbait: edizio maratoi bat, edo artikulu gehien sortzen diren eguna... eskolekin ere saiatu, sare sozialetan landu eta Zuzeu edo Sustatu bezalako guneekin ere zerbait egin. Hau da, berria ahalik eta gehien hedatu. Data bat jarri eta egun horretan ea lortzen dugun ehunka orrialde sortu eta milaka edizio egitea. Noiz izan daiteke? -Theklan ·   ·   00:59, 8 Urtarrila 2011 (UTC)
Data urtarrilaren bukaeran edo otsailean jarri dezakezu. Bestalde, ez dut funtzionamendua oso ondo ezagutzen, baina interesgarria iruditu zait twitter-en kontutxo bat sortzea euwiki-rako. http://twitter.com/euwikipedia2011 . Ea zer iruditzen zaizuen. (Kontuak edonork erabili dezakegu eta nahi duenari emango diot pasahitza.--An13sa 11:18, 8 Urtarrila 2011 (UTC)
Urteurrena bada, data ezinbestekoa da. Urtarrilaren 15a goizegia da, baina urteurrena otsailean ospatu.... Hobe dugu 15ean zerbait xume egitea, otsailean edo geroago euskal astea ospatzea eta, gero, abendurako eu-wikiren urteurrena ondo prestatu. --Marklar 11:38, 8 Urtarrila 2011 (UTC)
Ez du zertan. Gure urteurrena berez abenduaren 6an da, beraz urte osoan dago aukera gauzak egiteko. Nik egingo nuke urtarrilaren 15erako itxi zer egingo dugun eta hori izatea gure ospakizuna. Eta gero martxoan egin daiteke egun bat jarri, edo aste bat... edo nahi duguna. -Theklan ·   ·   11:43, 8 Urtarrila 2011 (UTC)

Mmmm, wikipedia honen urtebetetzea Abenduak 6an da, baina ezin dugu ahaztu gure proiektua beste proiektu handiago baten parte ere badela (Wikipedia osoa) eta horri hasiera eman zion eguna ere, urtarrilak 15, hein batean gure urtebetetzea badela. 15erako ez dago asko egiterik, hurbil baitago, baina urtean zehar eta abenduak 6rako zerbait polita egin genezake. 15erako egin genezakeena da adierazpen bat idatzi eta komunikabideetara bidali, bere garaian 25.000 artikuluekin egin genuen modura. Zuek esan. --Janfri; bai esan? 12:35, 8 Urtarrila 2011 (UTC)

Ideia ona da hori. Baina agian bertan ere zehazten dugu zer egingo dugun. Nire ustez hilabete bat har dezakegu, otsaila erdirarte, adibidez, eta zerbait handiagoa deitu. Ondo egon daiteke auzolan eguna deitzea, ahalik eta edizio eta artikulu gehien sortzeko. Orrialde berezi batekin, ikastetxeetan zer egin daitekeen zehaztuz, adibidez, kazetariek zer egin dezaketen... horrelako zerbait. Baina hori 15eko adierazpen horretan ager dadila jada, jendeak aukera izan dezan parte-hartzeko. -Theklan ·   ·   12:56, 8 Urtarrila 2011 (UTC)
UEUko posta zerrendan bota dut mail bat laguntza eskatuz. Nire ustez Unibertsitateetan zerbait antolatu daiteke, nolabaiteko edizio maratoiak, baina bakoitzak bere arloan. Ea zer dioten.-Theklan ·   ·   13:07, 8 Urtarrila 2011 (UTC)
Eta zelan wikiurte osorako helburu bat izatea? Urtarrilaren 15ean hasi eta abenduaren 6rako helburu bikoitza (kuantitatibo eta kualitatiboa): 100.000 artikulu eta %5a >10 KiB-koa (gehiago? gutxiago?). Janfrik proposaturiko adierazpenean euskal gizarteari aurkeztu, laguntza eskatu helburua betetzeko eta ekin!. Behin lortuta, eu-wikiren urteurrenerako zerbait prestatu --Marklar 14:59, 8 Urtarrila 2011 (UTC)
Hori helburu handiegia da. 100.000 ia %100a handitzea litzateke. Berez jarri gaitezke eta artikuluak ero moduan sortu, baina ez dut uste posible denik. Bestelako erronka bat jarriko nuke: 4 postu igotzea Wikipedien rankinean. Hau posible da eta ez lirateke hainbeste artikulu izango. -Theklan ·   ·   12:06, 9 Urtarrila 2011 (UTC)
Nik uste dut hau egin dezakegula, ea zer iruditzen zaizuen:
  1. Urtarrilaren 15ean ekintza xume bat antolatu. Adibidez, komunikabideetara adierazpen bat bidali, logoa aldatu, sitenoticea, etc.
  2. Otsailean edo martxoan Euskal astea, kalitatearen astea edo horrelako zerbait prestatu
  3. Abenduaren 6ean ekintzaren bat antolatu. Adibidez, katalanezkoan edizio simultaneoak egin behar dituzte une berean Katalan Herrietako hainbat hirietatik, etab.

--An13sa 20:03, 9 Urtarrila 2011 (UTC)

Wikiurterako helburu bat: Galizierazko Wikipedia nola edo hala gainditzea. Honek Euskarazko Wikipediari prestigioa eta irudi ona emango lioke, artikulu kopuruari dagokionez iberiar penintsulako 4. Wikipedia bilakatuko ginelako. Kontutan hartu galiziera hiztunak euskaldunak baino ia hiru edo lau aldiz gehiago direla, hortaz Euskarazko Wikipediarentzat aurretik jartzea sekulako lorpena lizateke. Helburu hau lortzeko gakoa Frantzia edota edozein herrialdeetako udalerrien artikuluak masiboki sortzean dagoela iruditzen zait.
--Euskalduna 21:25, 2011ko urtarrilaren 9a (UTC)

15a larunbata da, eta GARAren GAUR 8 gehigarrian Wikipediaren urteurrenari buruz zerbait argitaratuko dute. Uste dut aldeko eta aurkako iritzi batzuk bilduko direla. Ni aldeko iritzi-artikulotxo bat prestatzen nabil. Agian beste batek beste artikulu bat prestatu zezakeen BERRIAn argitaratzeko.--Unai (esan) 09:10, 10 Urtarrila 2011 (UTC)
BERRIAtik zerbait eskatu dute idazteko? Nik zerbait idazteko asmoa banuen, blogean behintzat, ez dakidana da ea gero eurak interesaturik egongo diren edukian edota nik eginiko artikuluak pena merezi duen... Dena dela, blogeko guztia moduan edonork erabiltzeko moduko CC-BY lizentzia batekin egongo litzateke.--Janfri; bai esan? 16:27, 11 Urtarrila 2011 (UTC)
GARArena eskaera bat izan da. BERRIAk ez du ezer eskatu, nik dakidala, behintzat. Nahi baduzu, haiekin jar zaitezke kontaktuan —Teketenek jakingo du nola— zure blogean argitaratu baino lehen (primizia eskertuko dutelakoan diot). Bestela, bada, zure blogean, eta ondoren ZABALDUko genuke ;-) --Unai (esan) 17:15, 11 Urtarrila 2011 (UTC)

Epa! ETB3ko Nickdutnik saioan ere pieza labur-labur bat prestatzen ari gara urteurrenaren berri emateko. Testua neu ari naiz prestatzen, hemen zein ingelesezko Wikipedian aurkitu ditudan hainbat datutan oinarrituta, eta uste dut bere garaian Mikel-i euskarazkoaren inguruan egin genion elkarrizketaren piezatxo batzuk ere berrerabiliko ditugula. Testuaren zirriborroa hemen duzue ikusgai, ekarpenik edo zuzenketarik-edo? Eskerrik asko! --Joxe 23:30, 11 Urtarrila 2011 (UTC)

Bihar, urtarrilak 15, zer iruditzen zaizue banner hau jartzea sitenoticean?
 
WIKIPEDIAk 10 urte bete ditu

ZORIONAK
 

--An13sa 16:27, 14 Urtarrila 2011 (UTC)

  Alde - --Joxemai; (erantzunak) 16:37, 14 Urtarrila 2011 (UTC)

GARAren Gaur8n argitaratutakoa: http://www.gaur8.info/edukiak/20110114/243102/Wikipedia-milioika-artikulu-ez-ezik-zaleak-eta-kritikoak-pilatu-dituen-kaxa-erraldoia (Amagoia Mujikaren artikulua + nire iritzia), http://www.gaur8.info/edukiak/20110114/243105/Wikipedia-aurrera (Iratxe Esnaolaren artikulua) eta http://www.gaur8.info/bitakorak/hetzordua/2011/01/15/10-urte/ (Galder Gonzalezen artikulua). --Unai (esan) 10:43, 15 Urtarrila 2011 (UTC)

Aste honetako Albisteak 2.0 saioan gaia jorratu dugu ere: -Theklan ·   ·   19:23, 15 Urtarrila 2011 (UTC)

Ez diot inori galdetu, baina egia esan beste wikipediatan egiten dabiltza, eta logoa egun batzuetarako aldatu dut. Ez ziren orduak ere erantzun bat itxoiteko. Beraz ez bazarete ados, esan... eta kitto! -Theklan ·   ·   00:18, 16 Urtarrila 2011 (UTC)
Atzo ETB1 telebista katean Wikipediaren 10. urteurrenaren albistea eman zuten. --Euskalduna - 0:54, 2011ko urtarrilaren 16a (UTC)
Theklan, logoa aldatu duzunez, sitenoticeko logoak kendu ditut.--An13sa 10:25, 16 Urtarrila 2011 (UTC)

Wikimania eta blokeoa aldatu

Aurtengo Wikimania Haifan izango da, Israel. Nire iritzi politiko pertsonala da Israeli boikota egin behar zaiola, eta horretan ibili naiz azken egun hauetan, lekuz aldatzea eskatuz eta hainbat arazo egon daitezkeela argudiatuz. Konkretuki hemen egin nuen. Orain bertan blokeatu naute (egun bakar bat) kritika politikoa egitea eurentzat irain bat delako. Ez dizuet eskatzen ezer egiteko... bakarrik jakiteko eztabaida hori hor dagoela. -Theklan ·   ·   18:59, 12 Urtarrila 2011 (UTC)

Mezu bat utzi diot blokeatzaileari. Ez naiz eztabaidaren mamian sartuko —ez nago oso ados defendatzen ari zarenarekin: estatu guztiek dute alde ilunen bat; ez dut uste Argentinak maputxeak oso ondo tratatzen dituenik, eta bertan ospatu zen azkenaurreko Wikimania—, baina onartezina iruditzen zait ia 35.000 aldaketa egin dituen lankide bat ohartarazpenik gabe blokeatzea.--Unai (esan) 10:06, 13 Urtarrila 2011 (UTC)

Erreferentziak eta oharrak banatzeko gida aldatu

Jakin dezazuen besterik ez. Laguntza orrian jarri dut nola egin daitekeen oin-oharrak eta erreferentziak banatzeko eta artikulua renderizatzerako orduan dena ordenatuta egoteko, sekzio banatan, alde batetik oin-oharrak (artikuluaren azalpen osagarria eskaintzen dutenak) eta bestetik erreferentzia bibliografikoak egoteko. Hau da, Montori artikuluan argi ikusten den modura, erreferentzietan dena batera nahastuta ez egoteko, alegia. Ea probetxugarria zaizuen.--Janfri; bai esan? 14:15, 13 Urtarrila 2011 (UTC)

Aupa Janfri eta besteak, ideia interesgarria izan daiteke bi kontzeptuak banatzea; hala ere orain arte ez diot bestelako garrantzirik eman, paperezko argitalpenetan bederen oso normala delako biak (hau da, erreferentzia bibliografikoak zein informazio gehigarriak) batera agertzea. Hori da dudan zalantza bakarra. Agian wikipedia paperezkoa ez izatearen beste abantaila bat...baina zer diote argitaratzeaz dakitenek?--Adrar; esan 17:41, 14 Urtarrila 2011 (UTC)
Beno, printzipioz neuk esango nukeena da, ohar modura orrian bertan egiten direla apunteak informazio gehigarria ematen dutenak eta gero, erreferentziak atala gehiago lotzen dut lan askoren bukaeran egoten den Bibliografia atalarekin.--Janfri; bai esan? 18:02, 15 Urtarrila 2011 (UTC)

Posta zerrenda berria aldatu

Kaixo guztioi,

Eusko Jaurlaritzak kaleratuko zuen entziklopedia dela eta, aurrerapenak egon dira eta gauza batzuk hobeto kudeatu ahal izateko, zenbait wikilariri wikilarion elkarte bat sortzea otu zaigu (katalanek Amical daukaten modura). Hori guztiori koordinatzeko posta-zerrenda bat sortu dugu, gehiago jakin nahi baduzue edota proiektuan laguntzeko prest bazaudete, bidali niri mezu bat eta emango dizuet alta bertan. Momentuz Theklan, Adrar, Assar, Josugoni, Unai, TXiKi, Xabier eta zortzirok gaude. Animatu! --Janfri; bai esan? 15:34, 21 Urtarrila 2011 (UTC)

Arazo batzuk zeudela eta, helbidea kendu dut. Animatu izena ematera!--Janfri; bai esan? 14:31, 22 Urtarrila 2011 (UTC)
Nere kasuan itzalpetik lan egitea nahiago dut.--Euskalduna; 22:49, 2011ko urtarrilaren 23a (UTC)

Wikipedia eta emakumea aldatu

Kaixo! Gaurko Garako editorialean -edo editorialaren ondoko horretan- Wikipedia dute hizpide. Wikimedia fundazioaren ikerketa baten arabera, emakumeak erabiltzaileen %15 dira, eta horri buruz mintzo da editoriala: Las mujeres ante el espejo de Wikipedia: el mundo «online» como retrato del mundo real. Interesgarria izan daitekeelakoan hemen uzten dut. Esango nuke gure Wikipedia honetan ere joera berdinak somatzen direla... --Orereta (erantzunak) 10:17, 4 Otsaila 2011 (UTC)

Sagardotegia aldatu

Kaixo! Norbaitek ez badaki, e-mailez aspaldi komentatu zen larunbata honetan bazkaria egin genezakeela Legorretako sagardotegian, 10. urteurrena ospatzeko edo. Norbaitek esan zuen ihauteriak direla eta ez zela egunik hoberena, baina ez zuen alternatibarik eman. Beraz, ea adosten dugun eguna eta lekua, erreserba lehenbailehen egiteko.

1. saiakera (bertan behera utzia) aldatu

Legorretako sagardotegia (Aulia sagardotegia), martxoaren 5ean —larunbata—, 13:00ak aldera. Joateko prest:

  1. --Unai (esan) 14:09, 1 Martxoa 2011 (UTC)
  2. --Assar; (erantzun hemen) 15:01, 1 Martxoa 2011 (UTC)
  3. --Josu (erantzun hemen), 1 Martxoa 2011

Beno... ikusita zer arrakasta gutxi eduki duen deialdiak, atzeratzea erabaki dugu izena emana genuen hirurok. Ostiral batean jende gehiago etorriko litzateke? Edo ez dago gogorik?--Unai (esan) 09:12, 4 Martxoa 2011 (UTC)

Nire arazoa zen egun horretan ezin dudala, ihauteriak eta konpromisoak, badakizue! -Theklan ·   ·   09:22, 4 Martxoa 2011 (UTC)
Nik ez dut inongo arazorik ostiral gau batean geratzeko. -Josu 15:33, 5 Martxoa 2011 (UTC)

2. saiakera aldatu

?

Wikipedia + OpenStreetMap aldatu

Kaixo lagunok!

Berri bikainak! Alemanerazko Wikipedian garatu duten OpenStreetMap eta Wikipedia integrazioa gurera iritsi da. Dagoeneko koordenatuak dituzten artikuluetan goian dagoen (Mapa) klikatuz gero leiho bat irekiko da eta bertan nabigatu ahal izango dugu OSMko datuekin. Ez baduzue ikusten berritu zuen katxea (CTRL+F5 firefoxen) eta emaitzarekin disfrutatu! -Theklan ·   ·   17:10, 3 Martxoa 2011 (UTC)

Bikaina!--Unai (esan) 19:07, 3 Martxoa 2011 (UTC)
Oso ondo dago. --Euskalduna 10:50, 2011ko martxoaren 12a (UTC)

Iñaki Ugarteburu Saria aldatu

Kaixo. UEUren bidez jakin berri dut Azkue Fundazioak Iñaki Ugarteburu Saria antolatu duela. Ez dut irakurtzeko astirik, baina Wikipedia honetako artikuluak sarituko direnez, hemen aipatzen dut. --Orereta (erantzunak) 15:19, 10 Martxoa 2011 (UTC)

Neuk ere jaso dut. Esaten dutenez hemen komunitate bat antolatu da horren inguruan izena emateko. Norbaitek ba al daki zerbait? -Theklan ·   ·   21:14, 11 Martxoa 2011 (UTC)
Zer komunitate mota? Nik dakidanez, unibertsitarioen artean euskarazko wikipedia sustatzeko -kalitatezko artikuluen bidez- antolaturiko sariak dira. Asmo ona eta ideia bikaina, zoritxarrez oihartzun handia ez duena... -Josu 21:32, 12 Martxoa 2011 (UTC)
Esaten dute parte-hartzaileek izena eman dezaketela propio sorturiko komunitatean. Hori da dena. -Theklan ·   ·   00:23, 13 Martxoa 2011 (UTC)
Ni naiz sariketa horretan (unaik aipatuta) epaile modura egongo denetariko bat. Ez dakit ezer aparteko komunitate (wiki) bati buruz, egia esan. Uste dut Wikipedian bertan izango direla aldaketak. Egia esan, zuek beste dakit. Dena dela, ikastaro batzuk emango dira txapelketari lotuta, ikasleei wikipedia nola erabili irakasteko. Lehenengo, bihar izango da, Deustuko unibertsitatean, goizez. Saiatuko naiz gauzak kontrolpean izaten eta beraz, mesedez, bandalismoa irudi dezaketen gauza batzuekin ulergarriagoak izatea eskatzen dizuet, ni egongo naizelako begira. --Janfri; bai esan? 13:23, 14 Martxoa 2011 (UTC)
EHUn ere lehiaketari buruzko informazioa zabaldu da. Lotura honetan EHUn emango diren ikastaroak aipatzen dira. --Orereta (erantzunak) 12:47, 22 Martxoa 2011 (UTC)

Erreferentziak berriro lanean aldatu

Kaixo! Beno, arazoa konpontzeko eskatu diot Erreferentzien gadgetaren egileari eta ti-ta egin du. Arazo bat zegoen bertsio berriarekin, ziurrenik. Orain jada erreferentziatu ahal dugu lehen egiten genuen bezala! -Theklan ·   ·   01:25, 12 Martxoa 2011 (UTC)

Primeran!!!!!!!--An13sa 18:41, 15 Martxoa 2011 (UTC)

Azpitituluak bideoetan aldatu

Kaixo kaixo! Bartzelonatik etorri berria naiz eta hainbat gauza ezberdinen inguruan hitz egin dugu bertan. Guztia laburtzea zaila da momentuz, baina joango naiz proiektu ezberdinen inguruan hitz egiten horiek lantzen noan heinean. Lehenengo albiste on baten inguruan hitz egin nahi dizuet.

Bileran Mozilla Drumbeateko kide bat egon zen eta bertan "Universal Subtitles" webgunea garatu dutela esan didate. Kanpoko edozein bideori azpitituluak jartzeko aukera ematen du, nahiko modu sinplean. Tresna hori Wikipediara ere ekarri dute eta Commonsen aukerak ematen ditu TimedText: izen-tartea erabilita azpitituluak gehitzeko. Oso sinplea, benetan! Momentuz froga bat egin dut eta ti-ta ditugu azpitituludun bideoak: Marrazki bizidunak.

Baina... momentuz ikusten behar duzuena Gadget bat aktibatzea da. Joan zaitezte Berezi:Hobespenak orrialdera eta bertan duzue Gadgetak atalean mwEmbed tresna aktibatu beharko duzue. Cachea gaurkotu ondoren bertan agertzen den bideoaren playerra ezberdina izango da. Eta automatikoki jarriko ditu azpitituluak euskarazkoak baldin badaude. -Theklan ·   ·   22:18, 21 Martxoa 2011 (UTC)

Estatistikak artikuluka aldatu

Kaixo! Beno, Bartzelonako bileran komentatu zen beste gauzetako bat estatistikena zen. Antza katalanek bazuten sistema bat eta guk ez genuen. Sistema jarri dut eta orain artikulu guztietan aukera dago bere estatistika zehatzak eta bisita kopurua ezagutzeko. Nahikoa da goian agertzen den "Historia ikusi" botoiari ematea eta hortxe agertzen diren aukeraren batean klik egitea ikusteko. Begiratu Azala, gustoa ematen du! -Theklan ·   ·   08:45, 22 Martxoa 2011 (UTC)

Oso interesgarria! --Orereta (erantzunak) 12:47, 22 Martxoa 2011 (UTC)
Lan bikaina, Theklan!! -Josu 20:10, 24 Martxoa 2011 (UTC)

Credo accounts aldatu

Hola a todos, perdonad por usar el castellano, pero no he encontrado traductores, y dada la premura, seguro que alguien que sepa podrá traducir el mensaje.

La WMF ha conseguido la donación de unos cientos de cuentas Credo. Se trata de cuentas que dan acceso a obras de referencia que habitualmente sólo están disponibles a través de universidades y similares. Aunque se trata de obras en inglés, creo que son de interés para cualquiera interesado en escribir artículos de calidad. Lamentablemente, esta disponibilidad apenas se ha hecho pública. Las cuentas se pueden pedir a partir de hoy (23 de marzo) a las once de la noche (hora peninsular española), en la siguiente página: en:Wikipedia:Credo accounts. Espero que sea de vuestro interés y, de nuevo, mis disculpas por si este no es el sitio o el modo adecuado de hacerlo. Creo que en todo caso, la utilidad del anuncio podrá disculparme. Un saludo --Ecemaml 11:08, 23 Martxoa 2011 (UTC)

Oso interesgarria. Nik, behintzat, eskatuko dut bat. -Theklan ·   ·   11:16, 23 Martxoa 2011 (UTC)

Sareko Euskal Gramatika aldatu

Berri onak! UPVk "Sareko Euskal Gramatika" lana jarri du sarean, eta PD lizentzia du. Beraz erabili daiteke arazorik gabe. Helbidea honakoa da: http://www.ehu.es/seg/gramatika.html -Theklan ·   ·   13:04, 31 Martxoa 2011 (UTC)

Eskerrik asko abisuarengatik, Theklan! Berri ona da, bai, dudarik gabe. Txantiloi bat egin dut Sareko Euskal Gramatikatik hartutako edukiekin osatzen ditugun artikuluetarako: Txantiloi:SEG. Hortxe aurkituko dituzue erabiltzeko azalpenak ere. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 15:19, 31 Martxoa 2011 (UTC)