Ireki menu nagusia

Lankide:Janfri/artikulua

< Lankide:Janfri

Beno, oraindik oso berde dago kontua, baina pixkanaka joango naiz hedatzen. Wikipediako lankidea bazara eta testuari atxikimendua erakutsi nahi badiozu edota ekarpenak egin, jar itzazu orri honetako eztabaida orrian, bestela orri hau, artikulu, aldaketa eta atxikimenduekin kristo bat osaturik geratuko da eta...

Eduki-taula

0,1 bertsioaAldatu

Euskal Wikipediak 25.000 artikuluAldatu

Euskarazko Wikipediak, sarean den euskal entziklopedia aske handienak, 25.000 artikuluen muga gainditu du. Wikipedia, eduki askeduna eta dohainekoa den entziklopedia eleanitza da, edonork eraiki eta ekarpenak egiteko aukera ematen duena.

Entziklopedia tradizionalen aurrean, Wikipediak, bere komunitatearen esfortzuan uzten du bere artikuluen sorketa, gainbegiraketa edota zuzenketa. Komunitate horren partaide diren pertsonei Wikilari edota Lankide deritze. Ez dago artikuluak berrikusten dituen lantalde profesionalik, wikilarien eskuetan geratzen da dena. Ez dago agintzen duen inor, erabakiak wikilari guztien arteko bozketa bidez hartzen baitira, nahiz eta saiatzen den kontsentsua ahalik eta handiena izaten.

Wikipedian parte hartu ahal izateko ez da inolako gaitasun berezirik behar, ekarpen positibo guztiak ongietorriak baitira.

0,2 bertsioa (eta momentuz behin-behinekoa, behin betiko izan arte)Aldatu

Euskarazko Wikipediak, sarean den euskal entziklopedia aske handienak, 25.000 artikuluen muga gainditu du. Wikipedia, eduki askeduna eta dohainekoa den entziklopedia eleanitza da, edonork eraiki eta ekarpenak egiteko aukera ematen duena.

Entziklopedia tradizionalen aurrean, Wikipediak, bere komunitatearen esfortzuan uzten du bere artikuluen sorketa, gainbegiraketa edota zuzenketa. Komunitate horren partaide diren pertsonei Wikilari edota Lankide deritze. Ez dago artikuluak berrikusten dituen lantalde profesionalik, wikilarien eskuetan geratzen da dena. Ez dago agintzen duen inor, erabakiak wikilari guztien arteko bozketa bidez hartzen baitira, nahiz eta saiatzen den kontsentsua ahalik eta handiena izaten.

Proiektu asko dira historian zehar Euskal Herrian auzolanaren bidez sorturikoak. Ez dugu inolako dirurik edo ondasun materialik jasotzen eginiko lanagatik, haatik, ikasten den jakintza kantitatea, honelako proiektu baten parte hartzeak edota Argia Sarien bitartez izandako aitorpena, ordainezina da.

Gizartean internetek gero eta gehiago duen garrantzia ikusita, beharrezkoa da euskararentzat sarean proiektu sendo eta oinarrizkoak izatea. Horien artean azpimarra dezakegu Wikipedia, gizateria osoaren jakintza doan eta aske banatzeko sortu zen proiektua. Horretan sinisten dugu: edozein internauta euskaldunak, dagoen lekuan dagoela, gizadiaren informazio ahalik eta osatuena jaso dezakeenaren aukeran, bere hizkuntzan, mintzaira arrotzetara jo behar izan gabe.

Jakintza askean sinesten dugu, jakintza baita aske egiten gaituena, baita ere gizarte bati eman dakiokeen oparirik onenetarikoa.

Euskarak interneten leku garrantzitsua izan dezan sinesten dugu, bere garapen eta zabalkunderako beharrezkoa den ingurua baita sarea, eta horren alde lanean dihardugu. Euskara teknologia berrien erabilpenean, sarean, komunikazioaren munduan sustatzen duen baliabidea da Wikipedia, denon artean, auzolanean, euskaldun guztiok euskaldun guztiontzako sorturiko edukia biltzen duena.

Zuk ere egin dezakezu jakintza aske eta euskaldunaren alde, edonork hartu baitezake parte proiektu honetan, ez baita inolako gaitasun berezirik behar, eta ekarpen guztiak ongietorriak bezain beharrezkoak direlako. Hurrengorako, agian zu, irakurle, edota zure auzokoa, lankidea, senidea... izango da euskarazko jakintza askea bultzatzen egongo dena biharko egunean.

Gotzon Egiaren bertsio alternatiboa (0.3)Aldatu

Euskarazko Wikipediak 25.000 artikuluAldatu

Euskarazko Wikipediak, sarean den euskal entziklopedia aske handienak, 25.000 artikuluen muga gainditu du. Wikipedia entziklopedia eleanitza da, eduki askeduna eta dohainekoa, edonork eraiki eta ekarpenak egiteko aukera ematen duena.

Entziklopedia tradizionaletan ez bezala, Wikipediak bere komunitatearen ahaleginean uzten du artikuluak sortzea, gainbegiratzea edota zuzentzea. Komunitate horren partaideei wikilari edota lankide deritze. Ez dago artikuluak berrikusten dituen lantalde profesionalik, wikilarien eskuetan geratzen da dena. Ez dago agintzen duen inor, erabakiak wikilari guztien arteko bozketa bidez ematen baitira, ahal den adostasun handiena bilatuta betiere.

Proiektu asko sortu izan dira historian zehar Euskal Herrian auzolanaren bidez. Ez dugu inolako dirurik edo ondasun materialik jasotzen eginiko lanagatik. Hala ere, ikasten den guztia, gisa honetako proiektu baten partaide izatea edota Argia Sarien bitartez izandako aitorpena, hori dena ordainezina da.

Gizartean Internetek leku gero eta garrantzitsuago duenez, beharrezkoa da euskararentzat sarean proiektu sendo eta oinarrizkoak izatea. Horien artean dago Wikipedia, gizateria osoaren jakintza doan eta aske banatzeko sortu zen proiektua. Horretan sinesten dugu: internauta euskaldunek, dauden lekuan daudela, gizadiaren informazio ahalik eta osatuena jasotzeko aukera izatea, beste hizkuntzetara jo behar izan gabe.

Jakintza askean sinesten dugu, jakintza baita aske egiten gaituena, jakintza baita gizarteari emateko daukagun opari onena.

Euskarak Interneten leku garrantzitsua izan dezan ari gara lanean, euskara garatu eta zabaltzeko beharrezkoa den ingurua baita sarea, eta horren alde jarraituko dugu lanean. Euskara teknologia berrietan, sarean, komunikazioaren munduan sustatzen duen baliabidea da Wikipedia; denon artean, auzolanean, euskaldun guztiok euskaldun guztiontzako sorturiko edukia biltzen duena.

Zuk ere egin dezakezu jakintza aske eta euskaldunaren alde, edonork hartu baitezake parte proiektu honetan: ez da inolako gaitasun berezirik behar, ekarpen guztiak ongietorriak bezain beharrezkoak dira. Hurrengoan, agian zu, irakurle, edota zure auzokoa, lankidea, senidea... izango zarete euskarazko jakintza askearen sortzaile eta sustatzaile.

Nora bidali?Aldatu

Nire ideia euskarazko prentsa elektroniko guztian eta Euskal Herrian banatzen den ahalik eta egunkari gehienetan banatzea da, hizkuntza eta lerro editoriala kontuan hartu gabe. Hori bai, artikulua euskara hutsez bidaliko litzateke.


DENETARA BIDALI DA JADA

HITZAK

  • Busturialdeko hitza busturialdeaABILDUAbusturialdekohitza.info
  • Goierriko hitza goierriABILDUAgoierrikohitza.info
  • Irutxuloko hitza donostiaABILDUAirutxulokohitza.info
  • Oarsoaldeko hitza oarsoaldeaABILDUAoarsoaldekohitza.info
  • Tolosaldeko hitza tolosaldeanABILDUAtolosaldekohitza.info
  • Urola-kostako hitza urolakostaABILDUAurola-kostakohitza.info
  • 11Barri | Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza lea-artibaiABILDUAlea-artibaialdekohitza.info