2019ko abendutik hasita, lehiaketa bat antolatu dugu Txikipedian artikuluak idazten dituzten ikasleen lana saritzeko; sariketa honen bidez, bultzatu nahi dugu ikasleek Txikipediaren erabilera aktiboa egitea, artikulugile bihurtuz, eta ez bakarrik pasiboa, kontsultara mugatua. Era honetan, Txikipedia tresna bikaina izan daiteke ikasleen komunikazio eta idazketa gaitasunak eta gaitasun digitalak garatzeko, informazioa leku fidagarrietatik bilatuz eta euren modura antolatuz, informazio hori kopiatzera mugatu gabe.

Nork eta nola har dezake parte? aldatu

Lehiaketa honetan DBHko, Batxilergo 1eko eta Lanbide-Heziketako erdi-mailako ikasleek parte har dezakete, bikoteka lan eginez, eta euren ikastetxeetako irakasleen bitartekaritzarekin. Izan ere, ikasleen pribatutasunari eusteko, ikasleek beraiek jakinaraziko diete parte hartzeko interesa duten ikastetxeetako irakasleei nork zein artikulu egingo duen eta zein erabiltzaile-izenekin. Artikuluren bat egiten duten ikasle bikoteak berak igo beharko du haien testua Txikipediara, ezizena erabiliz, hala nahi badute, eta irakasleek bidali beharko digute artikuluren bat egin duten ikasleen berri, eutxikipedia@gmail.com helbidera, haien identifikazio osoarekin eta egin duten artikuluarekin.

Artikuluak idazteko, ikasleek beraiek aukera ditzakete landu nahi dituzten gaiak, baina, gomendio bezala, interesgarria izan liteke beraien ikasmailako ikasgaiekin zerikusia duten edukiak egitea, edota euren bizilekuari edo interes partikularrei buruzkoak (kirolak, zaletasunak, etab.). Ondareak gero eta garrantzi handiagoa hartu du gure artean eta, arlo hori Txikipedian landu eta sendotzeko, gainera, Euskal Herriko artikulu zerrenda bat proposatuko dugu, halaber (ikus behean).

Martxoaren 31ra arte irekita egongo da artikuluak igotzeko eta irakasleek egileen identifikazioa bidaltzeko epea. Saridunak erabakitzeko irizpideak artikuluen txukuntasuna eta kalitate entziklopedikoa, idazketa ona, euskararen zuzentasuna eta wiki-kalitate egokia izango dira. Euskal Wikilarien Kultura Elkartearen ordezkari batzuek erabakiko dituzte irabazleak apiril-maiatzean. Txikipediaren webgunean bertan jakinaraziko dira saridunak.

Sariak aldatu

 

Bi sari egongo dira:

Kategoria: DBHko 3. eta 4. mailetako eta Batxilergoko (edo Lanbide Heziketako) 1.mailako ikasle-bikoteentzat:
Irrisarriland parkerako 3 sarrera bikoteko kide bakoitzarentzat + “Justin Hiriart” komikia.

Kategoria: DBHko 1. eta 2. mailetako ikasle-bikoteentzat:
Otxandioko Hontza Extrem abentura-parkerako 3 sarrera bikoteko kide bakoitzarentzat + “Hegoak astinduz” komikia.


Ondare eraikiko zerrenda aldatu

Hona hemen adibide moduko proposamen batzuk:

ZUBEROA

LAPURDI

NAFARROA BEHEREA

NAFARROA GARAIA

ARABA

BIZKAIA

GIPUZKOA

Informazio gehiago aldatu

Irakasleren batek bere ikasleak animatu nahi baditu artikuluak egitera Txikipediarako, baina ez badaki nola egin artikuluak, jarri harremanetan gurekin gure helbide elektronikoaren bitartez:

eutxikipedia@gmail.com