Ireki menu nagusia

Tebasko gaztelua, baita ere Tibalt II.a Nafarroakoaren gaztelua, Nafarroako Tebas-Muru Artederreta udalerrian dauden antzinako gotiko estiloko gaztelu baten hondakinak dira. Tebasko herrigunea eta harrobiaren artean dago, AP-15 autobidearen alboan. 1995an gazteluaren aztarnak Nafarroako Kultura Ondasuna bezala izendatua izan zen. Sarrera libre du.

Tebasko gaztelua
Kultura ondasuna
Tiebas - Castle.jpg
Tebasko gazteluaren irudia
Kokapena
kokapenmapa
Koordenatuak 42° 41′ 49″ N, 1° 38′ 16″ W / 42.696818°N,1.637897°W / 42.696818; -1.637897Koordenatuak: 42° 41′ 49″ N, 1° 38′ 16″ W / 42.696818°N,1.637897°W / 42.696818; -1.637897
Arkitektura
Ondarea
BIC RI-51-0009116

Eduki-taula

HistoriaAldatu

Ziurrenik XIII. mendean Tibalt II.a Nafarroakoaren aginduz eraikia izan zen, 1253-1270 artean Nafarroako Erresumako errege izana.

Eraikina hainbat Nafarroako errege-erreginen egoitza izan zen, bai Tibalt II.a berarena, nahiz Henrike I.a Nafarroakoa eta Karlos II.a Nafarroakoarena ere, gainera jauregia errege-erreginen egoitza izateaz gain, errege artxiboa eta ogasunaren egoitza, nahiz koroaren espetxea eta preso edo zigortuen exekuzio leku ere izan zenn.

1378an Gaztelako Erresumarekin izandako gerran zehar gaztelua suntsitua izan zen eta XV. mendearen erdirarte abandonatua egon zen, garai hartan Beaumont familiari dohaintzan emana izan ondoren, Joan Beaumontekoak berreraiki eta XIX. menderarte familia hori eta haien ondorengoak izan ziren Alba Etxeko senideen jabetzan egon zen.

DeskribapenaAldatu

Nahiz eta gordetzen den Erdi Aroko dokumentazio guztia gaztelu bezala deskribatu, berez eraikuntza asmo erresidentzial batez eraiki zen. Horregatik, apaingarri asko zituen eta, bestetik, defentsarako elementu gutxi. Garaiko Nafarroako eraikin aberatsena izango litzateke. Gazteluak oinplano laukizuzen erakusten du, erdiko patio baten inguruan bi solairuekin. Eskema hau XIII. mendeko Frantzia iparreldeko gustukoa zen eta handik ekarri zituzten artesauak eta materialak.[1] Lurrean koloretako lauzak zituen: gorriak, berdeak eta krema-kolorekoak. Teilatuan, bestetik, margotutako teilak zituen: berdeak, horiak eta marroiak. Barruko gelak handiak ziren, tximinia eta leiho handiez hornituta. Leihoetan trazeria gotiko estilokoa zen.[2]

Harresiak harlanduez eginak zeuden.

Gaur egun bakarrik hormabularren zatiak, hagaburu batzuk eta sotoak non upel bobeda ikusten diren gordetzen dira.

BabesaAldatu

1949ko apirilaren 22aren dekretu batek eta Espainiako Ondare Historikoaren lege 16/1985 zenbakikoak babes orokorra eman zioten. 1995an gazteluaren aztarnak Nafarroako Kultura Ondasuna bezala izendatua izan zen.[3]

IrudiakAldatu

ErreferentziakAldatu

BibliografiaAldatu

  • Castillos de España (III. liburuki). Egile batzuk. Everest, S.A. Leon, 1997. 1.864-1.865 or.

Kanpo loturakAldatu

Ikus gaineraAldatu