Santa Maria eliza (Agurain)
Santa Maria eliza Aguraingo eraikin erlijiosoa da, eliza-gotorleku izan zena.
Santa Maria eliza (Agurain) | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Aguraingo herrigune historikoa | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Herria | Agurain |
Koordenatuak | 42°51′15″N 2°23′22″W / 42.85422°N 2.38951°W |
Historia eta erabilera | |
Erlijioa | katolizismoa |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0005109 |
6 | |
1984an Espainiako Gobernuak kultura ondasun izendatu zuen[1].
Historia
aldatuXV. mendearen bukaera aldera eraiki zuten aurretiko baseliza baten gainean eta Aguraingo harresien parte izan zen. Estilo gotiko berantiarrean egina da. XVI mende hasieran ataria egin zuten eta XVII mendean sakristia. Sakristia handia da eta izkinan bakoi eder bat dauka. Kanpai-horma ere XVII mendekoa da. 1806an Manuel Antonio Carvajok egindako organoa ezarri zuten[2].
Arkitektura
aldatuOinplano errektangularra eta hiru habearte ditu, erdikoa beste biak baino zabalagoa eta altuagoa da. Burualde poligonala dauka. Mendebaldeko fatxadan hiru kofradurako kanpai-horma barrokoa du[3].
Koroa
aldatu1530. hamarkadan eraiki zen koroa Aguraingo jaun Petri Lopez Aiarakoa komuneroaren porrota eta Karlos V.a enperadorearen garaipena ospatzeko. Borroka horri esker, Agurain hiriaren jabetza eskuratu zuen erregeak.[4] Estilo platereskoa du.
Elizako koroa Euskal herriko lengoaia humanistaren lehenengotako adibide bat da eta Micaela J. Portilla-ren esanetan Arabako koro plateresko ederrena. Horregatik dauka Karlos enperadorearen armarri handia erdian. Hau egiteko 3.000 maravedi ordaindu zitzaizkion udaletxeari. Alboetan irudiz erabat apaindua ageri da eta eusten duen bobeda ere ikusgarria da.
Habearte nagusiaren hasieran kokaturik dago.
Erretaula
aldatuLopez Larreakoaren Errenazimenduko maisulana da.
Iruditegia
aldatu-
Mendebaldeko sarrera.
-
Elizaren hormek Aguraingo harresiekin bat egiten duten puntuari Juduen Pilotalekua esaten zaio.
-
Hegoaldeko sarrera, arkupean, elizaren sarrera nagusia gaur egunean.
-
Erretaula nagusia.
-
Koroa, platereskoa.
Erreferentziak
aldatu- ↑ www.mcu.es
- ↑ «Andre Mariaren eliza (Agurain)» turismoa.euskadi.eus.
- ↑ Informazio panela. (). Santa Maria Eliza. (Noiz kontsultatua: 2019-09-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) «EL CORO DE SANTA MARIA DE AGURAIN» Agurain Berri (Noiz kontsultatua: 2017-09-13).
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau Arkitekturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |