Ville Haapasalo

aktore finlandiarra

Ville Juhana Haapasalo (Hollola, Finlandia, 1972ko otsailaren 28a) finlandiar aktorea eta telebistako aurkezlea da. Pertsona ospetsua da Finlandian eta Errusian.

Ville Haapasalo

Bizitza
JaiotzaHollola (en) Itzuli1972ko otsailaren 28a (52 urte)
Herrialdea Finlandia
Lehen hizkuntzafinlandiera
Hezkuntza
HeziketaRussian State Institute of Performing Arts (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
finlandiera
ingelesa
suediera
alemana
Jarduerak
Jarduerakaktorea, aurkezlea, telebista aurkezlea eta ekintzailea
Jasotako sariak
IMDB: nm0351868 Edit the value on Wikidata

Bizitza aldatu

Umea zenean, antzerkian, izotz-hockeyan eta dantza herrikoietan ibiltzen zen.

Haapasalok Leningradeko (gaur egun San Petersburgo) Antzerki Akademian antzerkia, musika eta zinema ikasi zituen. Errusiera ez zuen hitz egiten orduan, baina orain oso ondo egiten du. Baina Haapasalok esaten du gramatika ez dakiela. Ikasketak 1995ean amaitu zituen.

Zinematografia aldatu

Errusian 1995ean bihurtu zen ezagun "Ehiza nazionalaren berezitasunak" filmarekin. Baina Finlandian 2002an egin zen ezagun, "Kukulido" filmari esker. Gaur egun, Haapasalo Errusian Finlandian baino ezagunagoa da. 1998an “Arrantza nazionalaren berezitasunak” filmean agertu zen.

Errusian telebista-programa askotan parte hartu du eta Finlandian bere programak dauzka: Errusian zehar 30 egunean, Zetaren Bidea 30 egunean, Ozeano Artikoa 30 egunean, Kaukasia 30 egunean, Volga 30 egunean, eta abar.

Familia aldatu

Haapasalo Saara Hedlund aktore finlandiarrarekin ezkonduta dago eta bi ume dauzkate. Gainera, ume bat dauka Tina Barkalaja zinema-zuzendariarekin.

Besterik aldatu

Haapasalok hiru enpresa dauzka: Ville’s Mayak jatetxea, saltoki handi bat eta online-denda. Jatetxea eta saltoki handia Finlandia eta Errusiaren arteko mugatik hurbil daude.