Biktor Olaeta

Víctor Olaeta» orritik birbideratua)

Biktor Olaeta Torrezuri (Lumo, 1922Bilbo, 2007ko urriaren 21a) euskal koreografo bat izan zen. Espainiako Gerra Zibila dela eta, herbesteratu behar izan zuen, 1942 urtean Hego Euskal Herrira itzuli arte. Bere aita Segundo Olaeta ere koregorafoa izan zen. Elai-Alai taldearen eta Olaeta Balletaren sortzailea.[1]

Biktor Olaeta
Bizitza
JaiotzaLumo, 1922
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo2007ko urriaren 21a (84/85 urte)
Familia
AitaSegundo Olaeta
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerakkoreografoa

Olaeta Baletak taldean guztira ia hamar mila ikasle hartu zituen.[2][3] Olaeta Baleta izeneko Bilboko akademiaren zuzendari izan zen Olaeta berrogeita hamar urteetan zehar.

Biktor Olaeta euskal balletaren sortzailea dugu, dantza klasikoa eta euskal dantza tradizionalak bat egiteko lan egin zuen eta, besteak beste, haur balletak, hain gauza berri eta aparta, eratzeko gai izan zen koreografo gernikarra. Bere bizitza osoa eman zien euskal dantzen indarrak, tinkotasunak, gozotasunak eta, berak zioen moduan, dantzon oinarrian dagoen "aireak" gozatzen.

Bilaketa eta aurkikuntzez, erbestealdi eta abenturaz betetako bizitza oparoa izan zuen, zeinetan musikak ere dantzak bezain leku garrantzitsua izan zuen, hala klarinetea edo silbotea jotzeko gaitasuna zuen, nola udal banda bat zuzendu ere.

Euskal dantzak eta musikak osperik handienera irits zitezen eta mundu osoan ezagun bihur zitezen xedeari eskaini zion bere denbora, horregatik Bartzelona, Madril, Bilbo edo New Yorkeko ikusle ez gutxiren oroimenean elizateko aurreskua, Zuberoako maskarada, sagardantza, San Migel Arretxinagako edo Amaya operako ezpatadantza... zuzendu zituen.

« Dantza maite dut, beti egon naiz dantzaren munduan, Mungian eta Bilbon. Urte asko egin nituen Olaeta balletean. Víctor Olaeta erreferentea izan dut, 50 urte egin arte egon nintzen berarekin dantzatzen. Asko ikasi nuen berarekin. Dantza munduan, herri honek eman duen erreferenterik inportanteena da. Zalantzarik ez daukat. »

—Iñaki Goirizelaia.[4]


Lanak aldatu

  • Kasket y Oinka-mantenirin;
  • Cuatro estaciones;
  • Aiko Maiko;
  • Atalayero de Matxitxak;
  • Urbeltzeko lamiñak.

Erreferentziak aldatu

  1. López Echevarrieta, Alberto. (D.L. 2010). Víctor de Olaeta (1922-2007) músico, "dantzari" y coreógrafo. BBK ISBN 978-84-8056-299-7. PMC 776489487. (Noiz kontsultatua: 2021-11-01).
  2. dantzancom. «Víctor de Olaeta (1922-2007) - Músico, dantzari y coreógrafo» dantzan.eus (Noiz kontsultatua: 2021-11-01).
  3. Elustondo, Miel Anjel. «Iñaki Goirizelaia: "Diru publikoa Euneiz finantzatzeko erabiltzea onartezina da"» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-11-01).
  4. Elustondo, Miel Anjel. «Iñaki Goirizelaia: "Diru publikoa Euneiz finantzatzeko erabiltzea onartezina da"» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-11-01).

Kanpo estekak aldatu