Lumo
Lumo Bizkaiko ipar-erdialdeko elizate bat da; 1882ko urtarrilaren 8az geroztik, Gernikarekin batera Gernika-Lumoko udalerria osatzen du.
Lumo | |
---|---|
![]() | |
Lumoko elizatea | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Gernika-Lumo |
Posta kodea | 48.300 |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°18′46″N 2°41′20″W / 43.31289°N 2.68878°W |
Garaiera | 10 m |
Demografia | |
Biztanleria | 192 (2009) |
San Pedro, Arane eta Zallo auzoek osatzen dute. Lumoren izaera aldatuz joan da; baina, ekonomiaren aldetik, lumotarrak nekazariak eta abeltzainak izan dira gehienbat oraintsu arte.
Kokapena
aldatuLumoren gune nagusia, San Pedroko eliza, koordenatu hauetan dago: 43°18'75" N, 2°41'33" W.
Mugakide ditu iparraldean Foruko elizatea, ekialdean Ajangizko udalerria, hegoaldean Muxikako udalerria eta mendebaldean Errigoitiko elizatea.
Historia
aldatuLumoren lehen aipamena idatzia, Luno formarekin, Erdi Aroko latinezko testu batean agertzen da; hain zuzen ere, Donemiliaga Kukulako kartularioan (279. zenbakia, 271-272 orrialdeak, 1051-I-30):
« |
Et ego Garsia nutu Dei pontifex cum consensu |
» |
Demografia
aldatuLumoko biztanleria |
---|
![]() |
Ondarea
aldatu- Lumoko dorretxea.[1]
- XIX. mendeko iturri / aska / garbitoki multzoa.
Jaiak
aldatu- Pedro Deuna, ekainaren 29an.
- Lorentzo Deuna edo Zallobanteak, abuztuaren 10an.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bizkaia |
Kanpo estekak
aldatu- ↑ «Urdaibai.org. Urdaibaiko Galtzagorriak» www.urdaibai.org (Noiz kontsultatua: 2021-05-15).