Amaya Jesus Guridiren hiru aktoko opera da, 1910tik 1920ra konposatua.

Amaya (opera)
Jatorria
Argitaratze-dataXX. mendea
Estreinaldi-data1920ko maiatzaren 22a
IzenburuaAmaya
Jatorrizko herrialdeaEspainia
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara
Deskribapena
OinarrituaAmaya o los vascos en el siglo VIII
LibretistaJosé María Arroita-Jáuregui
Bestelako lanak
MusikagileaJesus Guridi
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaEuskal Herria

Lan hau 1920ko maiatzaren 22an antzeztu zen lehen aldiz Bilboko Coliseo Albia antzokian. Arrakasta biribil eta hots handikoa izanik, estreinaldia beste bost emanaldi oroigarritan luzatu zen. Amayaren argumentuak, Francisco Navarro Villosladaren Amaya o los vascos en el siglo VIII eleberrian oinarrituta, bihotz mindu batzuen barruko dramaren azpian estalitako jentil eta kristau zibilizazioen borroka dakar eszenatokira. Guridik kontuz eta arretaz landu zuen musika: Wagnerrengandik ikasitako arau estetikoak erabiliz, pertsonai bakoitzari bere melodia, erritmo eta instrumentazioa lehia biziz egokitu zion. Pentsaera eta egitura zeharo bat datoz obra osoan eta autoreak konposatzaile dramatikoaren behin betiko ospea lortu zuen.

Pertsonaiak

aldatu
Pertsonaia 1920ko bertsioa[1][2] 1998ko bertsioa[3]
Tesitura Antzezlea Tesitura Antzezlea
Amaya soprano Ofelia Nieto soprano Rebecca Copley
Amagoya kontralto Aga Lahowska mezzosoprano Marianne Cornetti
Asier baxu Rosendo Flores
Teodosio Goñikoa tenor Isidoro Fagoaga tenor César Hernández
Miguel Goñikoa baxu Gabriel Olaizola baritono Carlos Conde
Paula soprano Carmen Neiva mezzosoprano Itxaro Mentxaka
Olalla
mezularia baritono Pío Iglesias baritono Carlos Conde
morroia tenor Francisco Alorta tenor Angel Pazos
agurea baxu José Castresana tenor Gorka Robles

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) Requejo Ansó, Alberto Ángel. (2003). A Study of Jesús Guridi’s Lyric Drama Amaya (1910-1920). The University of Texas at Austin, 79 or. (Noiz kontsultatua: 2024-12-28).
  2. (Gaztelaniaz) «Amaya: drama lírico en thes actos y un epílogo (1920)» Jesús Guridi (1886-1961) (Noiz kontsultatua: 2024-12-28).
  3. (Ingelesez) Jesús Guridi (1886-1961). Amaya. Marco Polo jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-09-03) (Noiz kontsultatua: 2024-12-28).

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.