Ireki menu nagusia

Hipotalamo

Dientzefaloaren zatia, garunaren hirugarren bentrikuluaren zorua eta albo-horma baten zati bat eratzen dituena. Errai-jardueren, oreka hidrikoaren, gorputz-tenperaturaren eta abarren kontrola hartzen du bere gain

Hipotalamoa ornodunek duten garuneko egitura da, talamoaren azpian dagoena eta dientzefaloaren azpialdea osatzen duena. Burmuineko zatia izateaz gain, guruin endokrinoa ere bada, zenbait hormona jariatzen dituelako.

Hipotalamo
Hypothalamus small.gif
Xehetasunak
Honen parte Dientzefaloa
Konponenteak optic chiasm Itzuli
optic tract Itzuli
tuber cinereum Itzuli
neurohipofisia
mammillary body Itzuli
Identifikadoreak
Latinez '
MeSH eta A08.186.211.200.317.357 A08.186.211.180.497 eta A08.186.211.200.317.357
TA A14.1.08.401
A14.1.08.901
FMA 62008
Terminologia anatomikoa

Nerbio-sistema autonomoaren funtsezko egitura da hipotalamoa. Jakina da bere estimulazioak nerbio-sistema autonomoaren hainbat erantzun sortzen duela. Nerbio-sistema sinpatikoarekin eta parasinpatikoarekin ditu loturak.

Lotura estua mantentzen du, halaber, hipofisi guruinarekin; lotura anatomikoa ez ezik (txorten labur bidez), lotura funtzionala ere badute hipofisiak eta hipotalamoak: hori dela eta, sistema hipofisiario-hipotalamikoaz hitz egin daiteke, gorputzaren homeostasian zeregin oso garrantzitsua betetzen duena.

Funtzio nagusiakAldatu

  • bizitza begetatiboaren egitura erregulatzailea da:
    • askatzen duen basopresinaren bidez organismoaren oreka hidrikoa mantentzen du
    • gorputzeko tenperatura erregulatzen du, termostato baten gisa jarduten baitu
    • odolaren biokimika kontrolatzen du: gluzido, lipido eta proteinen metabolismoa
    • loa erregulatzen du
    • gosea, egarria eta asetasuna eragiten du
    • tentsio arteriala erregulatzen du
  • portaeran ere eragiten du. Hipotalamoak hainbat funtzio psikikotan parte hartzen du: hira eta amorrua, beldurra, sexu-gogoa eta zenbait senen atzean dago. Emozioekin lotuta dauden erantzun fisikoak ere eragiten ditu (izerdia, gorritasuna, bihotz-taupaden areagotzea, malkoak, oilo-ipurdia, etab.)
  • hipofisiaren jarduera kontrolatzen du, askatzen dituen substantzien bidez (CRH, TRH, GHRH, etab.)

Kanpo estekakAldatu