Upuat
Upuat edo Upuaut "bideak irekitzen dituena", Duateko jainkoa da, hil jainkoa eta gerrarena egiptoar mitologian.
- Izen egiptoarra: Upuat edo Upuaut. Izen greziarra: Ofois edo Ophois
Upuat | |
---|---|
Egiptoar mitologia | |
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Ikonografia
aldatuBuru zuridun zakur edo txakal beltz eran irudikatua izan zen, bandera baten gainean, hanken alboetatik irteten diren uraeus bat edo birekin. Bere gerlari ezaugarriak, mazo eta arku bat izan ziren. Greziarrek, otso bezala interpretatu zuten, hemendik, bere hiri den Likopolisen izena datorrelarik
Mitologia
aldatuUpuat, jatorriz, Abidoskoa da, Goi Egipton, baina Bi Lurren batasuna sinbolizatu zuen, Osiris zen hil jainkoa, nekropolietako eta Duatekoa, baina, XII. dinastiaren hasieran, bere funtzioak, Duatera mugatu zituzten, Upuatek, hil jainko bezala bere funtzioak hartuz.
Gerlari bezala, Osirisi, honen urrutiko lurraldetarako bidaiara lagundu zion. Soldaduek deitzen zuten, babes zitzan eta bideak ireki ziezazkien, Raren eguzki txalupan eta Duatean egiten zuen bezala.
Upuatek, neguko solstizioa sinbolizatzen zuen.
Sinkretismoa
aldatuAbidosen, Isis eta Osirisen semea da, Horusekin sinkretismo argian. "Abidosko Jaun" bezala, Anubis ordezkatzen du hiri honetan. Osirisen forma bat bezala barneratua izan zen, eta itxura honekin, Sekhem-Tauy deitzen zaio, "Bi Lurren Aita".
Epitetoak
aldatu"Bideak irekitzen dituena" deitua izan zen, hildakoen izpirituen mendebaldeko basamortutik Duaterako gidari bezala, eta "Lur Sakratuko Jauna", nekropoliei erreferentzia eginez.
Gurtza
aldatuBere gurtza, Asiut edo Likopolisen jatorria duena, Abidosen ere praktikatu zen, Jenti-Amentiu bezala, "Mendebaldeko Jauna". Sais, Heliopolis, Menfis eta zenbait nekropolitan ere gurtua izan zen. Manifestazio militar, erlijioso eta zibil guztien buru zihoan. Honela, ospakizunik garrantzitsuenen aurretik zihoan, Heb Seda eta "Osirisen Misterioak", Abidosen.
Bitxikeriak
aldatuUpuaut, (ingelesez: Wepwawet), bere etimologia dela eta, lehen aldiz, Keopsen piramideko erreginaren ganberako aireztatze hodiak esploratu zituen urrundik gidatutako robotarentzat aukeratu zen izena da. National Geographicen dokumental ospetsu batean erakutsia izan zen.