Txuktxiera[1] (Ԓыгъоравэтԓьэн йиԓыйиԓ lyg'oravetl'en jilǝjil, [ɬǝɣˀorawetɬˀɛn jiɬǝjiɬ] ahoskatua) txukotk-kamtxatkar hizkuntza da, Siberiako txuktxiarren jatorrizko hizkuntza dena.

Txuktxiera
Ԓыгъоравэтԓьэн йиԓыйиԓ
Datu orokorrak
Lurralde eremua Errusia
Hiztunak 7.740 (2002)
Eskualdea Txukotka
UNESCO sailkapena 4: arrisku larrian
Hizkuntza familia
giza hizkuntza
paleosiberiar hizkuntzak
Chukotko-Kamchatkan languages (en) Itzuli
Chukotkan languages (en) Itzuli
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologia hizkuntza eranskaria eta hizkuntza polisintetikoa
Kasu gramatikalak orientative case (en) Itzuli
Alfabetoa alfabeto zirilikoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3 ckt
Ethnologue ckt
Glottolog chuk1273
Wikipedia ckt

Hiztunak nagusiki Txukotkan (Errusiaren eskualdea) bizi dira; hiztun batzuk Jakutian bizi dira ere. 2010.an egindako erroldaren arabera, Errusian 16 000 txuktxiar bizi ziren gutxi-gorabehera; haien artean 4563k (% 29k) bakarrik txuktxieraz zekiten.

1920–1930. urteetan txuktxierak luoravetlanera (луораветланский) izena jaso zuen, baina ez da erabiltzen gaur egun.

AhaidetasunakAldatu

Txuktxierak beste hizkuntza batzuekin izan zituen harremanak ez daude ondo aztertutakoak; txuktxiera eta eskimo-aleut hizkuntzen arteko harremanak aztertzea zaila da idatzizko aztarnak eza dela eta. Errusieraren eragina nagusiki lexiko (adibidez, zenbakiak adierazten dituzten hitzetan) eta joskeran (sintaxian) ikusten da; errusieraren joskerako eragina idatzizko hizketan agertzen da nagusiki, baina ez ahozko hizketan.

Gaur egungo egoeraAldatu

Gaur egun txuktxiera nagusiki txuktxiar sendietan eta orein hezitzearen (txuktxiarren jatorrizko jarduera da) bitartean erabiltzen da, baita telebista eta irratian ere. Txuktxiarrak bizi diren tokietan hizkuntza ofiziala errusiera da nolanahi ere; horren ondorioz, txuktxiar guztiek errusieraz dakite, baina maila ezberdinetan.

Txuktxiera eskoletan irakasten da. 2015–2016. urteetan 28 eskoletan irakakasten zen eta 1 616 haurrek hizkuntza ikasten zuten.

DialektoakAldatu

Txuktxierak hainbat dialekto ditu: mendebaldekoa, txuktxierazko idazkeraren oinarria dena, ekialdekoa eta hegoaldeko dialektoen taldea. Azken horiek koriakera eta kerekeraren antzekoagoak dira beste dialektoak baino, fonetika eta morfologiaren arabera.

Dialekto bakoitzaren barruan azpidialektoak bereiz daitezke. Txuktxieraren dialektoei buruz ez asko dakigu oraindik ere, baina zalantzarik gabe esan dezakegu txuktxiar bakoitzek hizkuntza estandarra zailtasunik gabe erabiltzen duela.

Generoaren araberako bestelakotasunakAldatu

Gizonezko eta emakumezko hizketa ezberdina txuktxieraren bereizgarrietako bat da. Emakumeek senarraren izenaren ahoskerarako tabua dute. Ohiko hitzen ahoskeran ere bestelakotasunak daude; adibidez, «р» (r) eta «рк» (rk) beharrean emakumeek «ц» (tz) eta «цц» (tztz) ahoskatzen dute: рыркы (ryrky, gizonezko ahoskera) «mortsa» — цыццы (tzytztzy, emakumezko ahoskera).

IdazketaAldatu

Iritzi batzuen arabera, lehenengo txukxierazko liburua 1823an argitaratu zen. 1931. urtetik txuktxieraren idazketa dugu (latindar alfabetoan oinarrituta zegoen hasieran, baina 1937. urtetik alfabeto zirilikoaren aldaera bihurtu zen). Ekialdeko dialektoa idazketaren oinarria bihurtu zen. Gaur egun hainbat txuktxierazko egunkari argitaratzen dira, baita itzulitako literatura ere, baina ortografiaren arauak ez dira guztiz zehatzak oraindik ere eta hobekuntzak behar dituzte.

Gaur egungo idazketa:

А а Б б В в Г г Д д Е е Ё ё Ж ж
З з И и Й й К к Ӄ ӄ Ԓ ԓ (Л л) М м Н н
Ӈ ӈ О о П п Р р С с Т т У у Ф ф
Х х Ц ц Ч ч Ш ш Щ щ Ъ ъ Ы ы Ь ь
Э э Ю ю Я я '

Hizkuntzaren egitura eta ezaugarriakAldatu

FonetikaAldatu

Txuktxierak 6 bokal eta 14 kontsonante ditu. Kontsonante bigunak eta kontsonante gogorrak ez dira bereizten. Ez du diptongorik, antzeko bokal multzoak bakarrik.

KontsonanteakAldatu

Txuktxiaren kontsonanteak
Ezpainkariak Hobikariak Erretroflexak Palatalak Mihi-atzekoak Aho-gingilezkoak Eztarrikoak
Sudurkariak m n ŋ
Leherkariak p t k q ʔ
Igurzkariak β ɬ ɣ
Afrikariak t͡ɬ t͡ʃ
Aproximanteak ɻ j

BokalakAldatu

Hizkuntzak 6 bokal ditu – /i/, /u/, /e/, /o/, /ə/ eta /a/.

Erredukzioaren eraginez, hainbat bokal ez dira ahoskatzen batzuetan.

MorfologiaAldatu

Morfologiari dagokionez, txuktxiera hizkuntza eranskaria da. Hitz bakoitzek bi morfema ditu gutxienez (lehenengoa erro bat da eta bigarrena hizki bat da); hitzek atzizki asko ditu ohi. Izenek numeroa (singulara eta plurala) eta kasuak (7-9 iritzi ezberdinen arabera) dituzte.

HizkiakAldatu

Txuktxierazko hizki guztiak bi talde nagusietan banatzen dira: hitzen formak sortzeko erabiltzen direnak eta hitz berriak sortzeko erabiltzen direnak. Hitz berriak horrela sortzen dira, adibidez: йылӄыйыл («lo») — йылӄ-ы-ль-ын («logale») — йылӄ-эт-ык («lo egin») — ры-йылӄ-эв-ык («sehaskatu») etb. Hitzen formak horrela sortzen dira, adibidez: ты-чимгъу-ркын («uste dut, pentsatzen dut», orainaldia) — мыт-чимгъу-мык («pentsatu dugu», perfektua) — чимгъу-к («uste izan, pentsatu»).

Hizkiek ordena zehatza dute hitz bakoitzean.

Hizkien zati esanguratsua erroetatik eratorri zen, baina hizki asko ez daude erroekin lotutakoak halere. Dirudienez, hasieran txuktxierak atzizkiak zituen bakarrik eta aurrizkiak askoz beranduago agertu ziren.

Inkorporazioa eta hitzen lotzeaAldatu

Inkorporazioa hitz bati erro osagarriak gehitzea da; izen, aditz eta partizipioen erroak gehitzen dira ohi, baita aditzondo eta zenbakien erroak batzuetan ere. Adibidez, га-пойг-ы-ма («lantza batekin»), га-таӈ-пойг-ы-ма («lantza on batekin»); пойг-ы-н «lantza» eta ны-тэӈ-ӄин «on» (тэӈ/таӈ erroa da). Ты-яра-пкэр-ы-ркын «etxera noa»; пыкир-ы-к «etorri, joan» (пыкир erroa da) eta яра-ӈы «etxe» (яра erroa da; txuktxiar jatorrizko etxeari яранга jaranga deritzo). Erro bat baino gehiago erants daiteke.

Hitzen lotzea, hitz berriak sortzeko erabiltzen dena, inkorporazioarekin estuki lotuta dago txuktxieran. Hitz konplexu, bi edo gehiago osagai dituztenak, gehienak inkorporazioaren bidez sortutakoak daude. Bi hitzen lotzea (inkorporazio gabekoa) sarritan erabiltzen da ere: калетко-ран «ikastetxe» («idaztearen etxe» zehazki itzuliz); вэлытко-ран «denda» («merkalaritzaren etxe» zehazki itzuliz) etb. Horrelako hitzen zenbatasun handia 20. mendearen lehenengo erdian sortu zen txuktxiarren bizitza zeharo aldatu zenean. Halere, horrelako hitz asko ez dira egokiak eta, beraz, errusierazko maileguak erabiltzen dira haien beharrean, adibidez, «koaderno»: кэлитку-кэликэл («idazteko paper» zehazki itzuliz) eta errusierazko mailegua den тетрат tetrat (errusierazko тетрадь) hitza.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu