Hizkuntza polisintetiko

Hizkuntza-tipologiari dagokionez, hizkuntza polisintetikoak[1] maila goreneko hizkuntza eranskariak dira. Hau da, hitzak morfema ugariz osatuta dauden hizkuntzak dira. Hizkuntza sintetiko batek hitzeko morfema bat baino gehiago du, eta hori hizkuntza gehienetan gertatzen da, baina hizkuntza polisintetiko batek halako lotura morfologiko maila du, non normalean erabiltzen baita adierazteko, nolabait, eransketa gertatzen dela, aditzak eta izenak hitz berean elkartzea bezala. Gutxienez, subjektuaren eta zuzeneko osagarriaren zenbakia, pertsona eta substantibo-mota nolabait markatuta daude aditzean, eta horrek hitzen ordena oso askea izatea ahalbidetzen du.

Adibideak

aldatu

Amerindiar hizkuntza asko, eskimo-aleut hizkuntzak eta hainbat paleosiberiar hizkuntza hizkuntza polisintetikoen adibide dira. Hego Amerikan arawak hizkuntzak dira hizkuntza polisintetiko tipikoen adibide. Jarraian yanesheraren (AM, hegoaldeko arawak familiakoa) eta tarianaren (TA, iparraldeko arawak familiakoa) polisintesi maila altua erakutsiko dugu. Hizkuntza horietan "hitzak" eman daitezke, perpaus oso baten bidez itzultzen direnak:

(1a) Ø-omaz-amy-eʔt-ampy-es-y-es-n-eˑn-a
3SG-ibaian.behera.joan-DISTR-EPENT-DAT-EPENT-PL-EPENT-?-PROG-ERREFL
'Ibaian behera zihoazen kanoan, arratsaldeko azken orduan, bidean zehar geldituz.'
[AM, Wise 1986:582]
(1b) na-mat͡ʃi-ka-i-ya-kaka-tha-sina-bala
3PL-txarra.izan-TEMP-KAUS1-KAUS2-HARTU-FRUSTAGARRI-IRAGANA.BEHINOLAKOA-LOK
'Nonahiko baina alferrik bihurtu dira bata bestera'
[TA, Wise 1986:582]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2002]

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.