Txikipedia:Telma Monteiro

Telma Monteiro

Telma Alexandra Pinto Monteiro Lisboan jaio zen 1985ko abenduaren 27an. Judoan aritzen den kirolari portugaldarra da . Nazioarteko lehiaketetan, hala nola Europako eta Munduko Txapelketan, domina asko irabazi ditu. [1]

Kirol ibilbidea aldatu

Udako bost Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, 2004 eta 2020 urteen artean, brontzezko domina lortu zuen Rio de Janeiron 2016, -57 kg kategorian. Europako Jokoetan bi domina lortu zituen, urrezkoa Bakun 2015 eta brontzea Minsken 2019.

 
Telma Monteiro Portugalgo bandera daramala

Bost domina irabazi zituen 2005 eta 2014 artean Munduko Judo Txapelketan, eta hamabost domina 2004 eta 2021 artean Europako Judo Txapelketan.

Kirol emaitzak aldatu

Joko Olinpikoak
Urtea Lekua Domina Kategoria
2016 Rio de Janeiro ( Brasil) Brontzea –57 kg
Munduko txapelketa
Urtea Lekua Domina Kategoria
2005 Kairo ( Egipto) Brontzea –52 kg
2007 Rio de Janeiro ( Brasil) Zilarra –52 kg
2009 Rotterdam ( Herbehereak) Zilarra –57 kg
2010 Tokio ( Japonia) Zilarra –57 kg
2014 Txeliabinsk ( Errusia) Zilarra –57 kg
2015 Astana ( Kazakhstan) Brontzea –70 kg
Europako jokoak
Urtea Lekua Domina Kategoria
2015 Baku ( Azerbaijan) Urrea –57 kg
2019 Minsk ( Bielorrusia) Brontzea –57 kg
Europako txapelketa
Urtea Lekua Domina Kategoria
2004 Bukarest ( Errumania) Brontzea –52 kg
2005 Rotterdam( Herbehereak) Brontzea –52 kg
2006 Tampere ( Finlandia) Urrea –52 kg
2007 Belgrad ( Serbia) Urrea –52 kg
2009 Tbilisi ( Georgia) Urrea –57 kg
2010 Viena ( Austria) Brontzea –57 kg
2011 Istambul ( Turkia) Zilarra –57 kg
2012 Txeliabinsk ( Errusia) Urrea –57 kg
2013 Budapest ( Hungaria) Brontzea –57 kg
2014 Montpellier ( Frantzia) Brontzea –57 kg
2015 Baku( Azerbaijan) Urrea –57 kg
2018 Tel Aviv ( Israel) Brontzea –57 kg
2019 Minsk ( Bielorrusia) Brontzea –57 kg
2020 Praga (Txekiar Errepublika) Zilarra –57 kg
2021 Lisboa ( Portugal) Urrea –57 kg

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) Telma Monteiro. 2021-09-30 (Noiz kontsultatua: 2022-03-11).