Herbehereak Europaren ipar-mendebaldean dagoen herrialde txiki bat da. Holanda izenez ere ezagutzen da. Bertako biztanleak herbeheretarrak dira, baina gehienetan holandar deitzen zaie; 17 milioi baino gehiago dira. Holandarrez gain, turkiarrak, indonesiarrak, marokoarrak, eta abar bizi dira. Biztanleriaren erdia kristaua da. Hizkuntza nagusia nederlandera da, alemanaren oso antzekoa. Biztanleriaren % 90 hirietan bizi dira.
Herbehereetako hiriburua Amsterdam da. Beste hiri handi bat Rotterdam da; bertan dago munduko porturik handienetako bat eta, era berean, Europako handiena. Hiri horretatik gertu Rhin ibaia pasatzen da, Ipar itsasorako bidean.
Herbehereek Alemaniarekin eta Belgikarekin dute muga. Iparraldeko eta mendebaldeko mugan Ipar itsasoa du. Herrialdeak altuera gutxi du eta oso laua da. Ibai eta kanalek hiri asko lotzen dituzte. Klima freskoa eta euritsua da.
Aspaldiko garaietan, itsasertzetako lurrak urpean egoten ziren. Erdi Arotik aurrera, biztanleek haize-errotak erabiltzen zituzten, lurrak lehortzeko; dikeak eta presak ere eraiki zituzten, ura kanpoan mantentzeko. Itsasoari irabazitako lur horiek polder deitzen dira.
Historia apur bat
aldatuErromatar Inperioak menderatu zuen eskualde hau duela 2.000 urte baino gehiago. Ondoren, lurralde hura estatu txiki askotan banatu zen. Orain Holanda, Belgika eta Luxenburgo deitzen ditugun herrialdeei Herbehereak izena eman zitzaien. XVI. mendeko lehen hamarkadan Herbehereak Espainiako gobernatzaileen kontrolpean geratu ziren, Habsburgotar monarkiaren garaian. 1568an holandarrak Espainiaren aurka hasi ziren borrokan. 1648an Espainiak Holandaren independentzia onartu zuen.
XVII. mendeko lehen hamarkadan, holandarrek inperio handi bat eraiki zuten mundu osoan zehar. Ipar Amerikan, Hego Amerikan, Asian eta Afrikan koloniak ezarri zituzten. 1795ean Frantziak Herbehereak inbaditu zituen. 1815ean frantsesak garaituak izan ondoren, Herbehereetako erresuma sortu zen; Belgika eta Luxenburgo berehala banandu ziren.
Bigarren Mundu Gerran (1939–45), Alemaniako naziek gobernatu zuen Holanda; herrialdean bizi ziren judu gehienak atzerrira bidali eta hil zituzten.
Gerraren ostean, Holandak bere kolonien independentzia onartu zuen. Horrela, Indonesia eta Surinam herrialdeak sortu ziren.
Ekonomia
aldatuNazioarteko merkataritza eta zerbitzuak dira ekonomiaren zatirik garrantzitsuenak. Merkataritzaren alorrean, Mendebaldeko Europako beste herrialde batzuek esportatzen eta inportatzen dituzten produktu asko Holandatik igarotzen dira. Herrialdeko zerbitzu nagusiak bankuak, aseguruak, komunikazioak eta turismoa dira.
Fabrikek elikagaiak, metalak, produktu kimikoak, makineria elektrikoa, garraio-ekipamendua eta petroliotik eratorritako produktuak ekoizten dituzte. Horrez gain, gas naturalaren produkziorako instalazio handiak daude.
Holandak nekazaritzako produktuak ere saltzen dizkie beste herrialde batzuei. Barazkiak, zerealak, patatak eta azukretarako erremolatxa landatzen dituzte. Nekazariek txerriak, behiak, hegaztiak eta ardiak hazten dituzte. Lore asko landatzen dira, batez ere tulipanak.
Argazki batzuk
aldatu-
Haize-errotak oso tipikoak dira Holanda
-
Amsterdameko Rijksmuseum izeneko museoa
-
Rotterdameko eraikin ezagun bat
-
Breda Herbehereetako hiri bat da