Austria, Europar Batasunaren barruan.
Austriako bandera.

Austria erdialdeko Europan dagoen herrialde bat da. Zortzi milioi biztanle baino gehiago ditu. Austriako hizkuntza nagusia alemana da; hala ere, hegoaldean, biztanle gutxi batzuek esloveniera dute lehen hizkuntza.

Honako herrialde hauekin egiten du muga:

Austriar eremuaren erdia baino gehiago Alpeak dira. Herrialde honetako mendirik altuena Großglockner da (3.798 m). Ekialdea, aldiz, lauagoa da, eta bertan dago hiriburua, Viena; hiriburua izateaz gain, Viena Austriako hiririk handiena ere bada, eta ia 2 milioi biztanle ditu.


Historia apur bat

aldatu

Iraganean, Austriak oso inperio garrantzitsua zeukan, Austria-Hungariako inperioa, alegia; erdialdeko eta ekialdeko Europaren zati handi bat inperio honen menpe egon zen XX. mendearen hasiera arte. Inperioa 1918an desegin zen, Lehen Mundu Gerraren ondorioz, baina herrialdea ez zen desagertu; hori bai, gaur egungo Austria lehenagoko Austria-Hungariako inperioa baino zortzi aldiz txikiagoa da.

Bigarren Mundu Gerra baino apur bat lehenago, alemanek Austria hartu eta Alemaniaren parte bihurtu zuten. Gerra amaitutakoan, herrialde irabazleen menpe egon zen, Ameriketako Estatu Batuak, Erresuma Batua, Frantzia eta Sobietar Batasuna, alegia. Hauek, herrialdea okupatu eta lau zatitan banatu zuten. Austriak bere gobernua izaten jarraitu zuen, baina gobernu horrek botere gutxi zituen.

1955ean, Austriak berriz autogobernua izatea edo bere buruaren jabe izatea lortu zuen, baina betiere, nazioarteko politika auzietan neutral mantentzen bazen. Herrialdearen ekonomia nabarmen hobetu zen, eta gaur egun Europako herrialderik aberatsenetariko bat da. Europar Batasunean sartu zen 1995ean.

Ekonomia

aldatu

Austriako sektore ekonomikorik garrantzitsuenak zerbitzuak, publikoari zuzendutako negozioak eta industria dira. Turismoa eta banketxeak dira zerbitzuen industriako arlo nagusiak. Turista askok bisitatzen dute, batetik Viena hiriburua kultura-ondasun handiko tokia delako, eta, bestetik, Austriako mendi eta eski-estazio ospetsuengatik.

Nekazaritzak eta abeltzaintzak ez dute ia tokirik Austriako ekonomian. Gehien ekoizten diren nekazaritza-produktuak azukre-erremolatxa, artoa, garia, garagarra, patatak, sagarrak, mahatsak eta zekalea dira. Abeltzaintzari dagokionez, txerriak, behiak eta oiloak dira nagusi.


Irudiak

aldatu